2022-05-19
2022-05-17
EZAMANEN
Maiatzaren 10an Ezamanera joan ginen ukuilua erakutsi
ziguten eta txahalak eta behiak zeuden.
Geroago esnea poltsatan nola sartzen zen ikusi genuen.
Jogurtak nola egiten dituzten erakutsi ziguten.
Guriña
egiteko makina ikusi genuen.
Azkenean
iogurrak erregalatu zizkiguten.
Amaiketakoa
egin eta gero eskolara abiatugiñen
Asko ikasi genuen eta ondo pasa genuen.
Eskerrik asko Aloña eta Xabier.
2022-05-10
DONOSTIAKO IRTEERA
Maiatzak 4ean, 3. zikloko ikasleak Donostira egin genuen irteera. Hasieran Foru Aldundiko egoitza ikustera joan ginen. Aldundiaren funtzionamendua ezagutu genuen eta bisita gidatua egin genuen.
Ondoren, Antzoki Zaharra ikustera joan ginen Lurdes Auzmendirekin. Berak Maria Dolores Agirreren kontu asko kontatu zizkigun. Aizpea Goenagak antzokia erakutsi zigun eta Maria Doloresen antzerkia ensaiatu ondoren, antzerkiko "masterclass" bat jaso genuen.
Maria Doloresek Donostian duen kalea ikusi eta gero Tabakalerara joan ginen bazkaltzera. Bitartean Donostia
ko bistak ikusi genituen terrazatik eta tren asko ere bai.
Oso oso ondo pasa genuen.
2022-05-04
MONOTIPIA TAILERRA
ASKO GUSTATU ZITZAIGUN eta Josebari berriro etortzeko gonbita bidali nahi genioke
TIPI-TAPA apirileko saioa
Ostegunean, apirilak 28, Tipi Tapara joan ginen Haizea O., Alaia, Egor eta June.
Goiko plazan elkartu ginen, aurkeztu eta Sastondora joan ginen kontu kontu kontari.
Ondoren, marrubiak jan, lora batzuk bildu, aiton amonak agurtu eta eskolara itzuli ginen.
June, Alaia, Haizea eta Egor
HARI IKUSEZINA
Joan den ostegunean , gure zazpi irakaslek ipuin hau kontatu ziguten modu desberdin batean ; Irakasle bakoitza pertsonai bat zen eta guk arbel digitalean marrazkiak ikusi genituen.
Oso ondo pasatu genuen !!! Asko gustatu zitzaigun!!
H URRENGORAKO BESTE IPUIN BAT IKUS/ENTZUTEA NAHIKO GENUKE!!!!!!!
2022-04-18
MANUEL ERLEZAINAREKIN
Apirilaren 8an Manuel Agirretxek erleen inguruko azalpen ugari eman zizkigun eta adi egon ginen berari entzuten. Erlezaintzarako ibiltzen dituen tresnak erakutsi zizkigun eta, gainera, abaraska bete erle bizi-bizirik ikusteko aukera izan genuen.
Beste behin, Errezilen bertan ikasteko aukera paregabea izan dugu.
Eskerrik asko, Manuel!
Erleen bizitza antzezten
HH 4-5 urtekoek eta LHko 1. eta 2. mailakoek erleen bizitza antzeztu dute ikasle zaharragoen aurrean.
2022-04-07
WHO IS THAT?
Gaur "Knock, knock. Who is that?" izeneko ipuina antzeztu diegu HH2-3koei.
Neskatxo bat ezin loak hartuta dabil, hainbat munstrok nahi dute haren logelara sartu baina..... azkenean aitatxo etorriko zaio txokolate bero-beroa eskaintzera....
Hemen dituzue LITTLE GIRL, GORILLA, WITCH, GHOST, GIANT, DRAGON eta DADDY.
Ezagutzen al gaituzue?
HH4-5eko ikasleak
TIPI-TAPA martxoko saioa
Martxoaren 31n Tipi-tapara joan ginen Uraitz, Araia, Haizea eta Mikel.
Udaletxe azpian elkartu eta Paulino Uzkudunen jaiotetxera joan ginen; han dagoen plaka irakurri genuen. Badakizue boxeolaria izan zela, ezta?
Ondoren, hamaiketakoa jan genuen eta Zuazketa aurretik bueltatzea pentatu bagenuen ere, azkenean buelta eman eta San Antoniorantz joan ginen. Han harriari buelta eman genion gutako bik, ze bertako plakan jartzen du: "Harri honi buelta emanez gero, senargaia edo andregaia bilatuko duzu".
Handik Illuaiko errekara jaitsi eta amuarrainak ikustera joan ginen; baina, amuarrainik ez zegonez, han zeuden bi txakur txikirekin jolastu ginen.
Holaxe ibili ginen Elena, Maitere, Gloria, Sandra, amama Pili, Begoña, izeba Ines eta Carlarekin, gustu-gustura!!!!
Uraitz, Araia, Haizea eta Mikel
2022-04-06
LH1-2koak antzezle lanetan ingelesez!!!
Gaur LH1-2ko ikasleok "Aziza´s hat" istorioa antzeztu diegu LH3-4koei. Ondoren, "Do you like fruits?" abestia kantatu diegu.
Gustura aritu gara eta prest gara hurrengorako ere!
LH1-2ko ikasleak
2022-03-28
2022-03-13
EMAKUMEAK eta KIROLA
Joan den asteartean, martxoak 8, EMAKUMEAREN EGUNA ospatu genuen eskolan, eta EMAKUMEA eta KIROLA arloa landu genuen.
Emakumeok kirol guztiak egiteko gai gara, inolako zalantzarik gabe!
Eta ez ahaztu, lasaiagoak diren hainbat jarduera fisiko ere, paseatzea, dantza egitea, yoga, pilatesa, .... ere kirola direla.
Begira nolako horma-irudi ederra osatu genuen eskolako emakume guztien argazkiz osatuta!
2022-03-03
INAUTERIAK 2022
kaixo!
Inauteri egun zoragarria pasa ondoren, zuekin partekatzea nahiko genituzke eguneko argazkiak.
2022-02-24
40 MLK LASTERKETARAKO BALIZAK EGITEN
40 MLK lasterketa dela eta balizak egiten ibili gara korrikalariak gal ez daitezen. Izugarrizko lana egin dugu. Baliza mordo bat. Gustora ibili gara eta baliza bakoitzean gure izena jarri dugu baina merendola bat jasotzeko prest egongo ginateke!
SAGARRAREN BIDEAN