2023-02-24
2023-02-15
IRURE HAUNDIN
IBILBIDE ENERGETIKOA
Ibilbide energetikoari buruz egindako lana ikusteko beheko helbidea jarri nabigatzailean.
file:///C:/Users/ir012153ao/Desktop/San%20Martin%201%20buletina.pdf
2023-02-14
LH 5 ETA LH6.MAILAKOAK KAZETARI LANETAN
Kaixo guztioi!!
Aurreko astean "Elkano"ren bisita izan genuen gelan. Gaztelerako saioetan elkarrizketa lantzen hasi gara eta ikasitakoa praktikan jartzeko gonbidatu bat izan genuen. Ikusten duzuen bezala gure oso gertuko bat izan zen elkarrizketatua . Informazio asko eman zigun eta orain badaukagu material nahiko lanean hasteko!!
Eskerrik askooo!
2023-02-13
ERREZILEN EUSKARAZ LEHEN, ORAIN ETA BETI!!
Otsailak 6an Uemako Eneritz etorri zen eta guk erabiltzen
ditugun izkuntzei buruz itzegin genuen .
Hiru orma irudi banatu zizkigun parkea etxea eta eskola , eta marrazkiak eman
zizkigun. Marrazkian ikusten zan egoeran euskeraz itzegiten badugu gorria erabili bear genuen .
Gurasoak etorri ziren eta esplikatu genien . Errezil da munduko herririk
euskaldunena !!!
2023-02-11
Errezilgo Azokan mermelada egiten
Errezilgo Azokan izan gara txermen-mermelada egiten.
Jone eta Maxuxek erakutsi digute nola egiten den eta goxo-goxoa atera zaigu.
2023-02-10
50x50 EURONET programa
Energia gutxiago gastatzea da 50X50 EURONET programaren helburua.
CO2 1.000 baino altuagoa baldin bada, leihoak ireki egin ehar dira. Luxak berriz, beste makina batekin neurtu ditugu eta 300 baino Lux gehiago egon behar du, bista ez nekatzeko.
ANAIA eta UNAI☺
TIPI TAPA, urtarrileko saioa
Urtarrilaren 26an, Tipi-Tapako aiton-amonekin elkartu ginen: Elenarekin, Gloriarekin, Mari Tererekin, Carlarekin...
Arabeko kurbaraino joan ginen eta gero itzuli egin ginen. Bidean, barre asko egin genuen, Gloriarekin batez ere.
Geroago, Borondegin txorixo pintxo bana jan genuen.
Alaia eta Mikel Zabala
LIBURUEN ALTXORRA
Otsailaren 1ean Liburuen Altxorra etorri zen eskolara, urtero bezala.
Liburu pila bat ekarri zituen, Imanolek, adin guztietarako liburuak.
Galtzagorri elkarteko teknikaria da Imanol. Elkarte honek ikasleen artean irakurtzeko zaletasuna bultzatu nahi du, eta ikasleoi erakutsi nahi digu irakurtzea osasuntsua dela garunarentzat.
Horrela ba, ikasle batek liburu bat hartu, irakurri eta gustatzen bazaio, beste bat irakurtzeko gogoa pizten zaio.
Liburu mota asko dago (nobelak, komikiak, poema liburuak, jakintza liburuak,...) eta guztiak dira politak.
Eskerrak eman nahi dizkiogu Galtzagorri elkarteari, urtero liburuak ekartzeagatik eta ikasleoi irakurtzeko gogo gehiago sortzeagatik.
BIKOTEKA IRAKURTZEN
Badakizue zer den BIKOTEKA IRAKURTZEN programa, ezta?
Testuak hobeto ulertzen laguntzeko programa da.
Ikasleak bikoteka jartzen dira: bat tutorea izango da eta bestea ikaslea.
Tutore diren ikasleek testua hartu eta etxera eramaten dute ahoz gorako irakurmean praktikatu eta ulermen galderak erantzuteko; testuko hitz ezezagun guztiak ere hiztegian bilatzen dituzte. Gero zuzendu egiten dute tutore guztiek irakaslearekin.
Hurrengo egunean bikoteak elkartu egiten dira eta testua lantzen dute.
Horrela hiru astean egin dugu eta Inatuerien ostean aldatu egingo gara.
Izarne eta Aner
TIPI TPA, abenduko saioa
Abenduaren 22an, Gabonetako oporrak hartu aurreko egunean Tipi Tapako kideak gonbidatu genituen eskolara.
Lehenengo, udaletxeko ate aurrean elkartu ginen Tipi Tapako kideekin.
Ondoren, eskolako pasiloan dagoen argazkia ikusten hasi ziren eta beraien seme- alaba batzuk ezagutu zituzten.
Bukatzeko, eskolako gimnasioan elkartu eta gabon kantak abestu genizkien.
Ederki pasa genuen dantzan eta kantuan!!!!
Haizea Uzkudun eta Araia