2018-12-27

GABONETAKO JAIALDIA

GABON ZORIONTSUAK ETA URTE BERRI ON  DENOI!!! 

ONDO BUKATU URTE ZAHARRA ETA HOBETO HASI BERRRIA!!! 




IÑIGO ARROYO

Oporrak hartu aurreko egunean, Iñigo Arroyo gazte barakaldoarra, BMXn aditua, gurekin izan zen eskolan eta sekulako erakustaldia eskaini zigun.

 Geuri ere utzi zigun bere bizikleta probatzen eta bere aholku eta laguntzarekin lortu genuen geure jauzitxoak egitea!!!

 Hemen dituzue egun horretako bideotxo batzuk:








Ederra izan zen benetan!

 Ondo-ondo segi, Iñigo! 

 Eta mila esker antolatzaileei!!!





2018-12-26

BIZKOTXOA EGITEN

Ikusi ondoko bideoan 4-5 urtekoen trebetasuna sukalderako!

Bizkotxo ederra atera zitzaigun eta opor bezperan barruak goxatu genituen.


2018-12-20

IRUREN ABENDUAN


Abenduaren 19an Irurera joan ginen HH 4-5 eta LH1-2koekin baratzeko lanetara.

Joxerra eta Alicek erakutsita erein genituen tulipan eta krokus tuberkuluak eta baita errefau-haziak ere.
Letxugak eta marrubiak aldatzen ere gustura aritu ginen.

Eskuak garbitu, jolasean ibili eta tipi-tapa eskolara eguraldi ederrarekin.

Eskerrik asko Joxerra eta Alice!




2018-12-19

KONTSUMOBIDE TAILERRAK

Kontsumobide Tailerra



2018-12-18

AITZARTEKO ARDITEGIAN

Abenduaren 11n Aitzarteko arditegia erakutsi ziguten Juan Mari eta Izarok. Gurasoen laguntza jaso genuen bertara kotxez joan ahal izateko.

Arditegia ikusi eta arkumeak besoetan hartzeko aukera ere izan genuen. Ondoko bideoan ikusten da umeen ilusioa!

San Migel Goikoan hamaiketakoa egin ondoren, oinez itzuli ginen eskolara.

Eskerrik asko gurasoei laguntzagatik eta baita Juan Mari eta Izarori ere.


2018-12-17

ENERGIA: motak, energia-iturriak, lorpen eta erabileraren ondorioak, ...


        Azken hilabete honetan "energia" gaia lantzen aritu gara ingurunea eta euskarako saioetan. 

      Testu liburuan zegoen informazioa irakurri, ulertu eta ikasi ondoren lan  bikoitza osatu nahi izan dugu:  aldizkari monografikoa eta bideo bat.  Testu liburuan agertutako informazioaz gain, Errezilen energiarekin zerikusi duen zerbaiten bila jardun gara. Turbinaz argindarra sortzen zuen zentralik martxan ez dagoenez eta bisitatzeko moduko eraikinik ere ez,  Atxukarrotarrak beraien baserrian zegoen burdin lantegiari buruzko liburua utzi digute. Hor irakurritakoaren laburpen erraz bat egiten saiatu gara. Domusa lantegiak ere energiarekin zerikusi zuzena duenez, tarte txiki bat izan du gure lanean.

       Gelakide  guztiak bikoteka taldetan banatu gara. Talde bakoitzak  lanaren zati batetaz arduratu gara. Talde guztien lana koordinatzeaz bikote bat arduratu da, lanak izan behar zuen itxura gordetzeaz, letraren tamaina berdina izateaz, ...  Horrela, aldizkaria osatu izan dugu.

     Bideoa egiteko PowerPoint programa erabili dugu. Talde berdinak beraien lanari zegokien diapositibak egin eta grabazioak egin ditugu.  Diapositiba bakoitzari zegokion audioa itsatsi ondoren, aurkezpena bideo bihurtu dugu.  Pauso guztietaz jabetzeko, bikote bakoitzak denen diapositiba eta audioak lortu eta bideoak osatu ditugu.

          Azken  lana, ikasle bakoitzak aldizkari digitala eta bideoa norbere bloggera igotzea izango da.

          Ea egin dugun lana zuen gustokoa den.  Zuen komentario edo iruzkinak oso gustora jasoko genituzke. Horretarako, orrialde honen azpian duze aukera, "argitaratu iruzkina"-ren gainean klikatuta.

ALDIZKARIA

        


BIDEOA


       






.

2018-12-11

KOADRO LAPURRETA

Joan den azaroaren 14an Azpeitiko Soreasun izan ginen eskolako ikasle guztiok, Antzerki Topaketan "Koadro lapurreta" izeneko antzezlana antzeztu genuen 3.zikloko ikasleok eta.

Egia esan, urduri ginen hasieran horrenbeste jende ikusita gure parean.....baina azkenenan oso gustura geratu ginen egindako lanarekin.

Hemen duzue aukera gure lana ikusteko, Erlo Telebistakoek grabatuta:














.

2018-12-06

EUSKARAREN EGUNA



Astelehenean zeinen ederki aritu ginen amonekin kontu kontari!
Euren garaiko bizimodua, eskola, jolasak… nolakoak ziren jakiteko aukera paregabea izan genuen.

Gero kantu herrikoi batzuk abestu eta gure ikasleek gustura eskaini zizkiguten bi dantza. Gurasoen bisita ere jaso genuen.

Bukatzeko, Guraso Elkartekoek prestatutako gaztain ederrak jan genituen.

Hona hemen bideoa!



ESKERRIK ASKO DOMUSARI!!!

Begira ze ederki gabiltzan psikomotrizitateko saioan HH 2-3-4 eta 5ekoak!


 





Bada, Domusari eskerrak eman beharrean gaude, berak emandako dirulaguntza bati esker erosi dugu psikomotrizitaterako material hau eta!

 






ESKERRIK ASKO BENE-BENETAN, DOMUSA!!!


2018-12-05

IRURE TXIKIN HAZIAK EREITEN

Azaroaren 30ean Irure Txikira joan ginen.
Haziak erein genituen: garia, espelta, arbi beltza, erremolatxa...
Oso ondo erakutsi ziguten.
Hazi batzuk eskolara ekarri ditugu;  ea ernetzen zaizkigun!

Eskerrik asko Edurne eta Joxerra.

Azaro, azaro,
garia erein
eta itxaro!


ANIMALS

Shuffle, shuffle, shuffle, guess... what animal is it?
Duck, pig, rabbit, cat, hen, chick, dog.....
By infants 4 and 5 year old.






2018-12-04

Saint Nicolaus

Saint Nicolaus has visited today San Martin Herri Eskola, and has left some presents for LH1 and LH2 students.








2018-12-03

AZPEITIAN EGUN PASA


Azaroaren 21ean Azpeitian egun zoragarraia pasa genuen.

Soreasun LHko 5. eta 6. mailakoen antzerkia ikusi genuen. Ondoren, Tren Museoa bisitatu genuen eta bazkalondoan Betharrameko erakusketa aretoan txontxongiloekin txundituta geratu ginen.
Gainera, parkean jolasean ibiltzeko aukera ere izan genuen.

Hona hemen bideoa ikusteko aukera!






2018-12-02

ERREZIL SAGAR DULTZEA EGITEN


 Azaroaren 30ean Errezilgo Azokako lokalera joan ginen HHko 4-5 urtekoekin eta LHko 1. eta 2. mailakoekin.
Bertan, Jone eta Belenek errezil sagarrarekin menbrilloa egiten erakutsi ziguten.
Esandakoa egin eta menbrillo goxo-goxoa atera zitzaigun.

Eskerrik asko, Jone eta Belen!


2018-11-26

TRATU ONEN EGUNA

Gaur, azaroak 26, TRATU ONEN EGUNA ospatu dugu eskolan.

Elkar errespetatu, elkar zaindu eta babestea da tratu ona, ematea eta aldi berean jasotzea.

Familian horretaz hitz egin, marrazki, argazki,eskulan eta esaldi batzuk eskolara ekarri, eta ...begira ze talde-lan polita osatu dugun denon artean!!!

 



Ikusgarria, ezta? Eta hona hemen eskola aurrean ateratako argazkia!

 

 Gogoratu  ate nagusiaren parean dugula jarrita gure horma-irudia, denok ikusteko moduan!!!


2018-11-24

ERREZILEN BARRENA

Azaroaren 19an paseatzera joan ginen eguraldi ederrarekin.
Bidean gauza asko ikusi genituen eta oso ondo pasa genuen.

HHko ikasleak, Izaskun eta Mertxe

2018-11-22

ANIMAL CAMOUFLAGE IN THE SEA

This is our work about animals in the sea. We presented it to our schoolmates. 

 

2018-11-09

ERREZIL IRRATIA : 2018 azaroak 8 ko irratsaioa

          Ikasturte honetan, 5 eta 6. mailako ikasleok, "euskara" arloaren barnean,  irratsaioak osatzeko asmoa dugu.

          Hau  dugu  gelakide guztion artean osatu dugun lehena.  Zuen gustokoa izatea nahi genuke.










           Saioa entzun ondoren, gure lana hobetze aldera edozein iradokizun egin nahi baduzue, oso gustora hartuko dugu. Anima zaitezte!






.

MUTXATEGIRA BIDEAN


Urriaren 26an Mutxategira joan ginen HH 4-5 urtekoak eta LHko 1. eta 2. mailakoak.

Ederki pasa genuen eta baita gauza asko ikasi ere.

Bidean ateratako argazkiak jarri dizkizuegu ikusteko.




2018-11-07

L.H. 3 eta 4ko piratak Euskal Piratak aurkezten.



2018-10-31

PIRATEN ETXEA PASAIA. LEHEN HEZKUNTZA


PIRATEN ETXEA PASAIA. LEHEN HEZKUNTZA
Urriaren 8 eta 9an Piraten Etxean egon ginen. Bertan ekintza ezberdinak egin genituen: jolasak, mozorrotu, itsasontzian ibili...PRIMERAN IBILI GINEN!!!

2018-10-29

HH2-3 URTE ESKOLAKO LEHEN EGUNAK


2018-10-23

ZAPI ERRUGBIA

Urriaren 16an eta 19an Ordizia Rugby Elkarteko hiru jokalari  izan genituen gure artean, Julen, Xabi eta Unai.

Lehenengo saioan paseak landu genituen jolasen bitartez.

Bigarren saioan zapi edo gerriko berezi batzuekin zenbait jolas egin genituen eta partida laburrak jokatzeko aukera izan genuen.

Primeran pasa genuen! Eskerrik asko irakatsitako guztiagatik!!!

Hemen dituzue egun horietako bideo batzuk:




Eskerrik asko Julen, Unai eta Xabi!!!






 

 

 

2018-10-17

PASAIAKO KAIA - aurkezpena


          Urriaren hasieran Pasaian dagoen "Piraten etxera" irteera egin behar genuen. Programaren barruan kaian zehar txango bat egin behar genuenez, kaiaren inguruan informazioa lortu eta ikastea pentsatu genuen.

           Taldetan banatu eta bakoitzak kaiaren aspektu ezberdin bat lantzen jardun ginen: arrantzaleen moilak,  merkantzien moilak, kirol portuak, untziolak, ... Informazio asko lortu dugu, baita ikasi ere. Pasaiako kaian zehar egindako txangoan, piratak egindako galderei erantzunak oso zuzen eman genizkion, baita berak ez zekien daturen bat guk berari erakutsi ere.

          Lortutako informazio, bideo, mapa, irudi eta abarrekin aurkezpenerako PowerPointa osatu genuen. Ondoren, 1, 2, 3 eta 4. mailako ikasleei erakutsi genien.  Hemen duzue aurkezpenaren bideoa.















 .

2018-10-11

LIBURUEN ALTXORRA


Urtero bezala, aurten ere Galtzagorri elkartearen bidez liburuen altxorra iritsi zaigu eskolara. Altxor ederra da benetan!

 Urrian dantzan ibiliko dira liburuak, eskolatik etxera eta etxetik eskolara. Beraz, gozatu seme-alabekin batera!!!







BERRIRO MARTXAN!

Ikasturte berriari ongietorria emateko, eta ohitura dugun bezala...

Hau da hau kuadrilla, zein baino zein jatorrago!!!

 

 

Eta gelaz gela ikusi nahi dituzuela? Bada, hemen dituzue txikienetik handienera!

 

  • HH 02-03 TALDEA:

    Xuhar, Oinatz, Harri, Aritz, Oihane, Uxue, Zorion, Aratz, Izaskun, Izaro, Julen eta Aimar.

  • HH 04-05 TALDEA: 

     Mertxe, Nora, Unai, Agoitz, June, Uraitz, Joanes eta Amets.

    •  

      • LH 1-2 TALDEA:

      Eli, Ainhoa, Araitz, Nahia, Anaia, Mikel Agirretxe, Alaia, Haizea Uzkudun, Enara, Aner, Oihane, Izarne, Eihari, Haizea Odriozola, Araia, Mikel Zabala, Unai, Lander, Xabat eta Axun.


      • LH 3-4 TALDEA:

      Enaitz, Iker, Aitor, Ander, Alaitz, Aiara, June, Amane, Aintzane, Miryam, Mikel, Markel, Lander, Eñaut, Jaione, Nerea eta Leire.

       

      • LH 5-6 TALDEA:

        Iraide Labaka, Nahikari, Iraide Carrera, Antton, Nahia, Alaine, Miryam, Lander, Nerea, Urko, Jon, Adei, Jurgi eta Alejandro.


2018-06-29

2018/2019 IKASTURTEKO EGUTEGIA



Ikasturtea amaituta, ondo pasa udara familian eta lagunekin. Irailera arte!!!





2018-06-27

GU ERE ARTISTAK!


HAUR HEZKUNTZAKO 4-5 URTEKOEK ESKULAN ZORAGARRIAK EGIN DITUZTE

ZAPATA KAXEKIN.

IKUSI-IKUSI.....




NAROA ETA PEIORI AGURRA!!!




Ondo pasa oporrak eta ondo hasi ikasturte berria Azpeitiko eskoletan!!!!  






IGERIKETAKO IKASTAROA



Urtero bezala aurten ere Lehen hezkuntzako 1,2 ,3 eta 4. mailako ikasleek igeriketa ikastaroa egin dute Azpeitiko igerilekuan.

 Primeran pasa dute!!!!

2018-06-21

OINEZ, BIZIKLETAZ, AUTOZ, MOTORREZ... BETI ZENTZUZ!

Aste honetan Bide Hezkuntzako arauak errepasatzen aritu gara gela guztietan, eta atzo saio berezi bat izan genuen: 

 -Lehenengo, LH3-4koek "Off to school" izeneko antzezlana antzeztu ziguten ingelesez, garraiobideen sarreratxo gisa, eta ondoren "Stop, look, listen and think" rapeatu ziguten errepidea era jator eta seguru batean nola zeharkatu behar dugun azalduz.

 Hemen duzue bideoa:

 

 

  -Gero, txikienak hasita, azalpenak eman genizkion elkarri seguru eta zintzo, zentzuz,  nola ibili behar den argitzeko: HHkoek oinez nola eta non ibili azaldu zuten, LH1-2koek bizikletaz jator ibiltzeko gomendioak eman zizkiguten, LH3-4koek autoan goazenean kontuan izan beharrekoak gogorarazi zizkiguten eta, bukatzeko,  LH5-6koek motorrez ibiltzeko arauak azaldu zizkiguten.

Hona hemen argazkitxo batzuk:

 

2018-06-20

SPORTS AND HOBBIES

As in English we have been working on "Sports and hobbies", here you have our small brochure about some sportswomen and sportsmen from Errezil: a runner, a stone lifter, a football player, a cyclist...



Besides, you can watch this video about our hobbies and our favourite singers, football players, pelota players and rally drivers.







2018-06-17

MAIA ETA ARRATOI MAMUA

Begira nolako ipuina sortu dugun eskolako ikasle guztion artean: HH 4-5eko taldeak eman zion hasiera ipuinari Liburuaren egunean, eta zikloz ziklo ibili da gorputza hartzen,  LH5-6koek amaiera osatu arte.

Espero dugu zuen gustukoa izatea.

 MAIA ETA ARRATOI MAMUA


2018-06-13

GIPUZKOAKO ESKOLA TXIKIAK

    Ekainaren  10ean Oikikan 2018ko festa eguna ospatzen zela aprobetxatuz, azken aste horretan Gipuzkoako Eskola Txikien inguruan informazioa biltzen jardun izan gara.

    Eskoal Txikien web orrian informazio asko aurkitu dugu eta, informazio horrekin, hainbat ondorio atera ditugu:

  • Eskola Txiki baten ezaugarri ezberdinakzeintzuk diren.
  • Gure eskolak ezaugarri horiek betetzen ditu eta eta, beraz, Eskola Txikia dela.
  • Zeintzuk garen Gipuzkoan gauden 26 eskolak.
  • Eskola Txikien festa zergatik, noiz eta non hasi zen ospatzen.
  • Errezilen noiz ospatu zen eta noiz dagokigun berrro antolatzea.
  • Nolakoa izango litzatekeen Errezieta ikasle erreziltarren bizimodua herrian eskolarik ez balego.
  • ...

    Bildutako informazioarekin eta gure ondorioekin, Lehen Hezkuntzako beste bi geletan azalpen labur bana eskaini genuen. Hemen duzue 3 eta 4. mailakoen gelan egin genuena:



            









.

2018-06-03

GURE SAGARRONDOA: DENOK DESBERDIN, DENOK BAT EGIN!

Badakizue datorren igandean, ekainak 10, Gipuzkoako Eskola Txikien Jaia ospatuko dela Oikian.

Hori dela eta, azken bi aste hauetan eskolako ikasle guztion hatz markez gure sagarrondoa osatu dugu; enborra, adarrak, hostoak, sagarrak, loreak, belardia, hartxoa, tximeletak, erleak, txoriak, hodeiak... osatu ditugu geure hatz markez.

Gure sagarrondoaren bitartez ondokoa irudikatu nahi izan dugu: gutako bakoitza desberdina izanik ere, taldea osatzen dugula eskolan, herrian...

Eta horixe aldarrikatzen du aurtengo Gipuzkoako Eskola Txikietako jaiak ere: bakoitzak bere nortasun propioa duela, eta aldi berean gure herriaren nortasun kolektiboa osatzen dugula. "Denok desberdin, denok bat egin".

Eskolako atarian duzue jarrita, eta badakizue.... gaur zortzi denok Oikiara, hango ikasle, irakasle, guraso eta herritarrek oso jai polita antolatu dute eta!


2018-05-31

EUSKARAREN ARNASGUNEAK

ARNASGUNEA   ETA   EUSKAL   HERRIKO    EGOERA   SOZIOLINGUISTIKOA



UEMA-tik proposatuta, duela aste pare bat "euskararen arnasgunea" zer den ikasi eta Euskal Herriko egoera soziolinguistikoa zein den lantzen jardun gara eskolako 3, 4, 5 eta 6. mailako ikasleok.

3 eta 4 mailako ikasleak norberaren autobiografia idazten jardun dira, egunean zehar egoten diren leku eta momentu desberdinetan zein hizkuntzetan jarduten diren jakiteko asmoarekin. Ia kasu guztietan, egun osoan euskaraz jarduten dira ia leku guztietan. Jarraian "euskararen arnasgunea" zer den jakiteko bideo bat ikusi dute eta ondorioztatu dutenez, pertsona batek goizetik gauera bere bizitza osoa euskaraz egiteko aukera ematen duen herria da. Horrekin batera, euskaraz egiten jarraitzeko animoak ematen dituzten kartelak egin dituzte.








5 eta 6. mailakook "euskararen arnasgunea" zer den ikasteaz gain, Euskal Herriko eta Errezilgo egoera soziolinguistikoa zein den aztertzen jardun gara. Hor konturatu gara Errezilen ia jende guztiak euskaraz egiten dugula baina Euskal Herrian ez dela hori gertatzen. 




Maiatzaren 30ean gure gelan elkartu gara elkarri egindako lanak aurkezteko asmoarekin, baita 1 eta 2. mailako ikasleei ere. 

Aurkezpena bukatutakoan, eskola kanpoan ipini ditugu Euskal Herriko egoera soziolinguistikoa adierazten duen mapa eta baita 3 eta 4. mailako ikasleek egindako kartelak.




Hemen duzue 5 eta 6. mailakook osatu genuen testua. 








.

2018-05-29

AIKUR ERLE MUSEOAN


Maiatzaren 23an, Urretxuko Aikur Erle Museora joan ginen eta makina bat gauza ikasi genituen erlezaintzaren inguruan!

Ikasleek arretaz entzun zituzten azalpenak eta pozik egon ziren erleei begira.

Gainera, eztia probatzeko aukera izan genuen eta argizarizko kandela eginez bukatu genuen bisita benetan interesgarria.

HH 4-5urte eta LH 1.-2. mailak





UROLARA BISITAN


5 eta 6. MAILAKOAK UROLA INSTITUTUAN


5 eta 6. mailako ikasleak Urola institutura joan gara bertako eskola ezagutzera.

Ongi etorria areto nagusian egin ziguten, bertan Zestoakoak Azpeitiko Karmelo eskolakoak eta Errezilgo eskolakoak elkartu ginen.  

Ongi etorrian gure eskolako ikasle izandakoei Urolako eskolari buruzko galderak egiteko aukera izan genuen.

Ondoren elkarrekin jolasteko aukera izan genuen patioan. Amaitzeko, eskolako instalazioak bisitatu genituen. 








UROLA ETA AZKOITIA BHIko ikasleak gurean

AZPEITIKO ETA AZKOITIKO IKASLEAK ERREZILEN

Azpeitiko eta Azkoitiko ikasleak eskolara etorri zaizkigu beraien bertso, kanta eta dantzak aurkeztera. Beraien artean gure ikasle ohiak zeuden.