2022-05-24

SAGARRAREN TXOKOA PROIEKTUA




OSTIRALEAN, MAIATZAK 20, 3,4,5 ETA 6.MAILAKOAK BESABE BASERRIRA JOAN GINEN SAGARRONDOETAKO LORATZEA IKUSTERA. PROIEKTU HAU OTSAILEAN HASI GENUEN, TXERTAKETA ETA LANDAKETA LANDUZ  ETA ORAIN LORATZEA IKUSTEA TOKATZEN ZITZAIGUN. DATORREN KURTSOAN FRUITUAK JASOTZEA TOKATUKO ZAIGU...






 

2022-05-19

DENOK GARA IZAR!

Urtero bezala, joan den asteartean, maiatzak 17, "IZAN ZAITEZ ZEU" eguna ospatu genuen eskolan, bakoitza den bezalakoa dela aldarrikatzeko.


DENOK GARA IZAR, denok egiten dugu dir-dir, desberdin, bakoitzak bere erara, baina guzti-guztiok egiten dugu diz-diz!!!



2022-05-17

EZAMANEN

 


Maiatzaren 10an Ezamanera joan ginen ukuilua erakutsi

 ziguten eta txahalak eta behiak zeuden.

Geroago esnea poltsatan nola sartzen zen ikusi genuen.

Jogurtak nola egiten dituzten erakutsi ziguten.

Guriña egiteko makina ikusi genuen.

Azkenean  iogurrak erregalatu zizkiguten.

Amaiketakoa egin eta gero eskolara abiatugiñen

Asko ikasi genuen eta ondo pasa genuen.  

Eskerrik  asko Aloña eta Xabier.





2022-05-10

DONOSTIAKO IRTEERA

       Maiatzak 4ean, 3. zikloko ikasleak Donostira egin genuen irteera. Hasieran Foru Aldundiko egoitza ikustera joan ginen. Aldundiaren funtzionamendua ezagutu genuen eta bisita gidatua egin genuen.

    Ondoren, Antzoki Zaharra ikustera joan ginen Lurdes Auzmendirekin.  Berak Maria Dolores Agirreren kontu asko kontatu zizkigun. Aizpea Goenagak antzokia erakutsi zigun eta Maria Doloresen antzerkia ensaiatu ondoren, antzerkiko "masterclass" bat jaso genuen.

    Maria Doloresek Donostian duen kalea ikusi eta gero Tabakalerara joan ginen bazkaltzera. Bitartean Donostia











ko bistak ikusi genituen terrazatik eta tren asko ere bai.

    Oso oso ondo pasa genuen.

2022-05-04

MONOTIPIA TAILERRA


Apirilak 28 eta 29an,  lh 1-2-3 eta 4. Mailakoak Monotipia tailerra izan genuen.
Joseba Agirrezabal artistak eman zigun tailerra ,teknika hau  ikasi genuen eta bakoitzak gure artelanak egin.
.








 ASKO GUSTATU ZITZAIGUN  eta Josebari berriro etortzeko  gonbita bidali nahi genioke

TIPI-TAPA apirileko saioa

 Ostegunean, apirilak 28, Tipi Tapara joan ginen Haizea O., Alaia, Egor eta June.

Goiko plazan  elkartu ginen, aurkeztu eta Sastondora joan ginen kontu kontu kontari.



Ondoren, marrubiak jan, lora batzuk bildu, aiton amonak agurtu eta  eskolara itzuli ginen.





Oso ondo pasatu genuen!!!!!!

 June, Alaia, Haizea eta Egor


HARI IKUSEZINA

 Joan den ostegunean , gure zazpi  irakaslek ipuin hau kontatu ziguten modu desberdin batean ; Irakasle bakoitza  pertsonai bat zen eta guk arbel digitalean marrazkiak ikusi genituen.

Oso ondo pasatu genuen !!! Asko  gustatu zitzaigun!!



H URRENGORAKO BESTE IPUIN BAT  IKUS/ENTZUTEA NAHIKO GENUKE!!!!!!!