Aurreko bi asteetan, gure irakaslearekin proiektu bat egin genuen birziklatzeari buruz. Hasieran, irakasleak egindako diapositibak erakutsi zizkigun eta guk ikasi ondoren, herrian zehar zeuden edukiontziak aztertu genituen.
Herrian zeunden edukiontziak aztertu ondoren, ikasitako edukiontzi guztiak egin genituen kartoizko kaxak kolore ezberdinetako paperekin inguratuz. Egun batzuk geroago, aurkezpen bat egin genien eskolako ume guztiei eta bertan edukiontzi bakoitzean zer bota eta ez den bota behar erakutsi genien. Horretaz gain, birziklatzeak ze onura ekartzen dituen erakutsi genien.Ondoren, jolas bat egin genuen eta saiatu ginen besteei birziklatzea garrantzitsua dela erakustea.
.
.
Lehenengo, Mertxe eta Eliren gelakoekin, Haur Hezkuntzakoekin, egin genuen jolasa. Jolasa, bakoitzari zabor bat eman eta edukiontzira botatzea zen. Bakoitzak hiru zabor bere edukiontzira botatakoan, jolas bat egiten genuen. Denak hiru zabor bere edukiontzira botatakoan, "itxi kutxatila" jolasa egin genuen. Bi minutu iraun zuen jolasak eta oso ondo pasa zuten. Berriro ere zaborra bota zutenean, "harrapaketan" jolasa egin genuen.
.
.
Arratsaldean, Elenaren gelakoekin, Lh 2. ziklokoekin, egin genuen jolasa, baina hauekin jolas desberdina izan zen. "Antzara" jolasa egin genuen. Uztai urdina egokitutakoan, zaborra bere edukiontzira bota behar zen; kamioia egokitutakoan, hurrengo kamioira joan behar zen. Horia edo berdea egokitutakoan, jolas bat egin behar zen, beltzean egokitu ezkero hasierara itzuli behar zen eta gorria egokitu ezkero ez zen ezer gertatzen.
.
.
Hurrengo goizean, jolas berdina egin genuen Elixabeten gelakoekin, Lh1. ziklokoekin. Oso ondo pasa zuten eta ikasi zuten birziklatzea ze garrantzitsu zen. Esan zuten, birziklatzen lagunduko zigutela.
.
.
Gu gure lanarekin oso gustura geratu ginen.
Badakizu, BIRZIKLATU!
5. eta 6. mailako ikasleak.
2012-11-26
2012-11-19
ARBOLA DENEN ARRTEA EGITNUE.
Arbola denon artean egin genuen.
Arbola denon artean egin genuen.
HEMEN GAUDE DENOK |
ENRA EGIN GENUEN.
Enarak egin genituen.
OSTOA EGIN GENTUE.
Hostoak egin genituen.
PERRETXIKUA.
KABIA EGINUEN.
Kabiak egin genituen.
ENARA ASKO GUSTATU ZITZAIDAN.
Enarak asko gustatu zitzaizkidan.
ARBOLA ASKO GUSTATU ZITZAIDAN.
AIERT ETA NAROA
2012-11-15
GURE ETXEAK
GURE EXA EGI DITUGU ´BIDEA ET EAR IAU IUG. EXA PAU DITUGU ETA MAPA EGI DUGU.
GURE ETXEAK:
• MUSKAGA
• BERRIKI
• GALARRAGA BARRENA
• LANDARRAIN BERRI
• ARITZETA AZPIKOA
• GURUTZEAGA BERRI
• ZUBIAURRE
• AITZEGI
• BASABE BARRENA
• AGERRE GOIKOA
• BERUARAN
• SAGASTIALDE 4
4-5 URTEKO GELAKIDEAK
Gure etxeak egin ditugu. Bidea eta belarra pintatu ditugu. Etxeak pegatu ditugu eta mapa egin dugu.
2012-11-05
LUR PLANETA : BILAKAERA, GERUZAK,...
Txanelako lehen liburuan Lur planetaren inguruan aritu gara ikasten. Hasierako zatian ikasi dugunarekin Youtubetik hartutako bideo batzuk zatikatu eta gure ahotsa jarri diegu. Hona hemen osatu dugun lana:
LURRAREN BILAKAERA: SORTU ZENETIK GAUR EGUN ARTE Egileak: Haritz Goenaga, Naikari Urdalleta, Nahia Cadierno eta Mattin Aiertza ( Lh 3 zikloa )
LURRAREN BILAKAERA: SORTU ZENETIK GAUR EGUN ARTE Egileak: Haritz Goenaga, Naikari Urdalleta, Nahia Cadierno eta Mattin Aiertza ( Lh 3 zikloa )
LURRA ESPAZIOTIK IKUSITA
Egilea: Xabier Irulegi ( Lh 3 zikloa )ATMOSFERA
Egileak: Leire Eizmendi, Xabier Irulegi, Saioa Beristain eta Izar Agirretxe ( Lh 3 zikloa )LURRAREN BARNE-GERUZAK
Egileak: Mikel Labaka, Elaia Azpillaga eta Itxaso Esnal ( Lh 3 zikloa )Bilakatu zen bizigai
Lan hau, Lurraren bilakaerari buruz da. 5. eta 6. mailako ikasleok egindako aurkezpena eta bideoak dira.
Lehengo youtubetik bideo batzuk jaitsi genituen a tube catcher erabilita eta "avidemux" erabiliz, bideoak moztu genituen. Ondoren "audacity" erabilita, ahotsak grabatu genituen. Bideoak eta ahotsak elkartu genituen "movie maker" erabiliz.
3 aste daramatzagu bideo hauek egiten eta bukaeran aurkezpen bat egin genuen, barne indar geologikoez eta koanpo indar geologikoei buruz.
Harpidetu honetara:
Mezuak (Atom)