Ez genuen ikasturtea bukatu nahi Mutxategitik buelta egin gabe eta ekainaren 16an joan ginen.
Bertan, ikuspegi ederrez gozatu eta Leianek egindako bizkotxoa jan genuen.
Ez genuen ikasturtea bukatu nahi Mutxategitik buelta egin gabe eta ekainaren 16an joan ginen.
Bertan, ikuspegi ederrez gozatu eta Leianek egindako bizkotxoa jan genuen.
Aurten ere Euronet 50x50 programan parte hartu dugu. Hau, hezkuntza zentruak eta Udalek elkarrekin egiten duten programa da energia aurrezten ikasteko. 4 saio izan ditug eta 4 saio horien berri eta gure eskolan landutako lanak ondorengo blogean dituzue:
Lan asko eta borobila egin dugu!
Ekainaren 11n Lizartzan Eskola Txikien festa izan zen. Gogoratzen lehengo urteko gure festa?
Guri eguraldiak lagundu zigun, baina lizartzatarrei ez. Lizartzatarrek puzgarriak, zentzumenen jolasak, ... jarri zituzten.
Arratsalderako ez zegoen ezer euriarengatik.
Errezildik jende asko joan ginen.
Jende asko izan ginen, bidanitarrak,aizarnatarrak,...
OSO ONDO PASATU GENUEN!
Maiatzaren azken egunean Donostian izan ginen.
Saria hartzera joan ginen " Kerik gabeko gazteak" lehiaketa irabazi genuelako. Bertan, gurekin batera DBHko ikasleak zeuden.
Geroago, mago bat etorri zen. Mago horrek erakutsi zigun tabakoa erretzea ez dela broma. Jolas batzuk egin genituen eta ondo pasa genuen!!
Joan den ostegunean, ekainak 8, 50X50 Euronet programakoak etorri ziren.
Dakizuenez, programa horren helburua da eneregia, ura eta gasaren erabilera kontuan hartzea eta erabilera murriztea.
Lenehengo, tribial jolasa egin genuen eskolako patioan.
Ekintzak argiari, energiari, urari eta gasari buruz izan ziren.
SEKULAKO BEROA EGIN ZUEN, BAINA EDERKI PASATU GENUEN!
Maiatzaren 26an Bertso jaialdia izan genuen. Urtero bezala LH5-6ko ikasleok parte hartu genuen.
Aurkezlea Irati Artetxe izan zen, gure bertsolaritzako irakaslea.
Jaialdia Bertsometako koplekin hasi genuen. Jarraian Pasa Hitza
jolasarekin segi genuen eta azkenik 2 jolas egin genituen: batetik, 2 oin eman eta koplak asmatzea, eta bestetik, elkarrizketak.
Iratik 2 bertsolari ekarri zituen elkarrizketak egiteko: Eneritz Artetxe eta Nahia Arrizabalaga, biak azkoitiarrak.
Bukaeran, Eneritzek eta Nahiak bertso batzuk kantatu zituzten.
Hasieran oso urduri geunden baina gero lasaitu eta bertso politak bota genituen gurasoen eta irakasleen aurrean!
Maiatzaren 31n Azpeitiara joan ginen goiz pasa.
2 eta 3 urtekoak liburutegira bixita egiteko aprobetxatu genuen. 4 eta 5 urtekoak berriz, Dinamora joan ginen. Ondoren, denok parkean hamaiketakoa egin eta jolasean ibili eta gero, autobusez eskolara bueltatu ginen.
Ederra izan zen!