2024-11-27
2024-11-20
GORKA eta MIKELen saioa
Gau Beltza ospatu genuenean Gorka Tolosa eta Mikel Aveiro gurasoak etorri zitzaizkigun eskolara LH4-5-6koei saio beldurgarri bat eskaintzera.
2024-11-19
TIPI-TAPA (2)
Urriaren 31n Tipi-Tapako saioa izan genuen.
ARNASETIK lehiaketa
Aurten UEMAk III.BIDEO SORMEN LEHIAKETA antolatu du arnasguneetako ikaleentzat.
Gaia izan da GURE HERRIKO TXOKO KUTTUNA.
Aurten ere animatu egin gara eta hiru bideo egin ditugu: Sagar bidea, Zelatun eta Harrizko etxea .
Hiru taldetan banatu ginen, eta lan asko egin genuen bideoak ondo grabatzeko.
Gainera, beste bideo bat ere grabatu genuen gurasoak animatzeko botoa ematera.
Orain, emaitzen zain gaude, irabaziko dugunaren esperantzarekin.
Botoa eman gabe baldin bazaude, eman botoa. ANIMATU ZAITEZ!!!!!
URAITZ.
GAU BELTZA
Duela 3 ikasturte hasi ginen GAU BELTZA ospatzen eskolan eta aurten ere halaxe egin dugu.
Lehenengo, argazkiak atera genituen. Hemen HHko ikasle guztiak daude.
Hemen LH3-4koak.
SAN MARTIN JAIETAKO TXUPINAZOA
Aurreko ostiralean, azaroak 8, Mertxek eta Anttonek festetako txupinazoa nola botatzen zuten ikustera joan ginen.
Udaletxetik lau txupinazo bota zituzten, bakoitzak bi.
Txupinazoa eta gero, zumetaioan txokolate beroa eskaini ziguten Guraso Elkartekoek bixkotxo batzuekin.
Lau egun eduki genituen Errezilgo festetan, egun horietan ondo pasa genuen.
Lau egun horietan herri afaria, ume jolasak, pintxo dastaketa, kontzertuak bi egunetan, diskoteka...izan genituen.
Agoitz eta Egor
ELIKADURA ESKOLA, EROSKI
Azaroaren 7an Zarauzko Eroskin izan ginen "Elikadura eskola" programan parte hartzera.
Han lehenengo, menua prestatzeko janariak erosi genituen eta gero denak prestatu genituen.
Prestatu genituenak hauek ziren: iozak, legatza patatekin saltsa berdean eta mamia. Han bazkaldu genuen.
Oso ondo pasatu genuen.
Gero pasira bat egin eta helatua jan genuen.
Amets.
2024-11-18
IRAKURLAGUN
Dakizuen bezala, LH5-6 eta LH1-2koak elkartu egiten gara astelehenero IRAKURLAGUN SAIOA egiteko.
Bikoteka jartzen gara eta liburu bat aukeratzen dute txikiek.
Gero irakurtzen hasten gara gure bikoteari.
Bukatutakoan, bi pertsonak asmakizunak irakurtzen dituzte, aurretik etxean entrenatuta.
Asmakizun batzuk oso zailak izaten dira!
Bi gelak oso gustora ibiltzen gara!
NORA ETA AINARA
SOREASUN EMANALDIA
Azaroaren 13an Azpeitiko Soreasun izan ginen "IZAN ZAITEZ ZU, IZAN NATURALA" antzeztera.
09:15ean autobusa hartu genuen eta hirugarren eta laugarren mailakoak parkean ibili ziren.
2024-10-16
LA ARBOLEDA
Urriaren 1ean eta 2an La Arboledan izan ginen. Trapagarango auzoa da La Arboleda, eta Bizkaian dago, Bilbotik 16 kilometrora.
La Arboledara heldu bezain laster maletak utzi eta aurkeztu egin ginen.
Ondoren, ekintza batzuk egitera joan ginen. LH3, LH4, LH5 eta LH6koek slackline egin genuen eta LH1-2koek eskalada egin zuten .
Arratsaldean, altxorraren bila ibili ginen eta lakuak ikusi genituen eta baita bertan zeuden estatuak.