2020-03-31

MUSIKA


Kaixo!!!

Etxeko txikienekin familian abesteko eta dantzatzeko aukera paregabeak dituzue ondorengo esteka hauetan:

https://egape4maila.wixsite.com/hhkantak/egape-kantuan-hh

https://iratxeallend1.wixsite.com/musikahh?lightbox=dataItem-issvxaxa

Aupa zuek, zaindu!!

ETXEKO GAUZAK ZENBATZEN

Bakoitza gure etxean gauden garai hau, gure etxeetan dauden gauzez ohartzeko balia dezakegula pentsatu dugu. Etxe guztietan dauden gauza batzuk zenbatzea da proposamena (familia bakoitzak ikus dezala ume bakoitza zein zenbaki eta kopururekin moldatzen den).

Eskuko hatzei eragiteari ekin! 

Ea ba, gure etxean honelako zenbat gauza daude?
  • OHEAK
  • ATEAK
  • AULKIAK
  • MAHAIAK
  • PINTZAK
  • GOILARAK
  • SARDESKAK
Egindakoa jaso eta partekatzeko moduak:
  • LH 1 eta 2koek egunerokoan jaso zenbatu dituzuen gauzen izenak eta kopuruak. Kopuruaren ondoan jarri:
           *Zenbat hamarreko?
           *Zenbat bateko?
  • Problema bat asmatu zenbatutako gauzekin:
           *Problemaren erantzuna bilatu
           *Ikaskideen eskura jarri asmatutako problemak haiek ere soluzioa bilatzeko
  • Nahi duen guztia anima dadila egindakoa taldekideekin  partekatzera Whatsapp bidez, argazkiz edo bideoz.

2020-03-30

ESKULANA

Aste honetan etxean dauzkazuen kartoizko materialak bildu eta eskulan bat asmatzea proposatzen dizuegu.

Astindu garuna eta eskuak!




Ateratzen zaizuena erakustera animatu, besteenak ikusiz asko ikasten dugu eta.

Eskulana konpartitzeko modua: 
- Argazkia  edo bideoa (nola egin duzuen azalduz) taldeko whatsappera bidalita. 

- Testua idatzi nola egiten den azalduz eta jaso. Guztienak bilduko ditugu liburuxka osatzeko.

OHARRA 2. mailakoentzat:
* Idatzi  behar  duzuenak  atal  hauek izango ditu:
        - Izenburua
        - Erabilitako materiala
        - Nola egin pausoz pauso

* Hizki txikiz idatzi
* Letra zaindu
* Esaldian ez errepikatu hitz bera (eta gero...)
* Oso garrantzitsua: idatzi ondoren, irakurri, ea ondo ulertzen den azaldu nahi duzuena.

Ekin lanari!





2020-03-28

ENGLISH ETXEAN:HH eta LH1-2

    Hello, kids! How are you?

 Hemen duzue ingelesez jolasteko txoko txiki bat. Alex du izena txoko horretako laguntxoak, eta hiru "helper" ditu: butterfly,  snake  and monkey.

Saiatu ia zer moduz moldatzen zareten!!!

 Egin klik hurrengo estekan eta ia gustatzen zaizuen!!!

  ENGLISH FOR LITTLE CHILDREN 

 

     See you!!!

2020-03-27

JOLASAK EUSKARAZ

Hemen  euskaraz jolasteko hainbat jolas  dituzue.

Batzuk  ikasleentzako dira baina gazte zein gurasooi zuzendutako sorta bat ere badaude.










.

2020-03-26

Ordenagailuan jolastu nahi det!

Kaixo:
      Hemen daukazue jolasez betetako web orri bat. Den-denak ez daude martxan, baina bai horietako asko.
      Hainbat jolasek eskolako ariketekin eta gaiekin zerikusi zuzena dute.
      Beste batzuk, berriz, denborapasaz beterik daude, goiko "Vacaciones" multzokoak, adibidez.


Esteka (gainean jarri eta klik egin).
https://www.educanave.com/juegos/indexjuegos_archivos/pasatiempos.htm



2020-03-23

UZTARRAKA ERREKAN

Martxoaren 11n, eguraldi bikainarekin, HH 4-5  eta LHko 1. eta 2. mailako ikasleekin Uztarraka errekara joan ginen.

Bidean hainbat gauza ikusteko aukera izan genuen eta bertara iritsitakoan, ur-jauzia ur dezenterekin ikustean poz handia hartu genuen.

Umeak oso ondo prestatuta joan zirenez, uretan sartuta ibili ahal izan zuten animalia bila. Bertan ikusi ez genituenak eskolan aztertu genituen luparen laguntzaz.

Herriak eskaintzen digun aukera paregabeaz gozatu ahal izan dugu beste behin!




2020-03-18

TOY SONG!



HELLO!

During the previous weeks, Primary 1 and 2 students learnt vocabulary about toys and they had a great time singing “The Toy Song”!

Let’s enjoy their performance!







2020-03-07

EMAKUMEAREN EGUNA

Bihar, martxoak 8,  emakumearen nazioarteko eguna denez gero, astean zehar hainbat ekintzatxo egin ditugu.

Atzo goizean bertan Zizurkilgo Fraisoro Ingurumen eta Nekazal laborategian lan egiten duen biologo emakumezko batekin, Amaia Urkolarekin, bideokonferentzia izan genuen, eta LH osoko ikasleok hainbat galdera egiteko aukera izan genuen bere lanaz, laborategiko materialez eta esperimentuez, bere ikasketez, bere lankideez...

Pazientzia handiz eta oso modu argian erantzun zizkigun galdera guztiak Amaiak.

Eskerrik asko, Amaia!!!






Gero, arratsaldean, gurasoekin batera KONPLIZE DITUT ETA abestu genuen gimnasioan, eskola atarian abesteko eguraldi aproposik ez zigun egin eta.

MUSU HANDI BAT GURE INGURUKO EMAKUME GUZTIEI!!!



2020-03-04

FRAISOROKO LABORATEGIAN

 Atzo Zizurkilgo Fraisoroko laborategian egon ginen. 

Bertako zientzilarien lanbidea ezagutzera joan ginen, eta esperimentu desberdinak erakutsi zizkiguten. 

Lan desberdinak egiten dituzte: landareen  eta animalienak  gaixotasunak ikertzen  dituzte, elikagaiak, lur mota desberdinak eta uraren kutsadura ere bai.

Horretarako froga asko egiten dituzte material desberdinak erabiliz.

Oso ondo pastua genuen eta oso interesgarria iruditu zitzaigun!!!

LH3-4



       




2020-03-03

Fraisoro Ingurumen eta Nekazal Laborategietara bisita

    Ikasturte honetan, Nazioarteko Emakume Lagilearen Egunaren inguruko ekintzen artean "emakume zientzielarietan" egin nahi dugu gogoeta berezia. Emakume zientzilari batzuk eta euren lana ezagutzeko asmoarekin Fraisoro Ingurumen eta Nekazal Laborategiak bistatzera joan gara Lehen hezkuntzako 3, 4, 5 eta 6. mailako ikasleekin.

          Otsailak 3rako hitzordua egina genuen, beraz, han agertu gara goizeko 10ak aldera.  Bertako zuzendariak hartu gaitu eta laborategien zeregin nagusiak erakutsi ondoren, atal desberdinetara eraman gaitu, bertan egiten dituzten  lan ezberdinak erakusteko. Aipatu, laborategiko langileen gehiengo nagusia emakumezkoak osatzen zutela.


      Lehenik, ibaietako urak aztertzen dituzten atalera joan gara. Bertan ura analizatzeko erabiltzen dituzten hainbat tresna eta metodo ezberdin erakutsi dizkigute. Harrigarria izan da uraren laginak nahsteko erabiltzen zuten tresna. 


     Jarraian, animalien laginak aztertzen diren laborategira joan gara. Han, behi baten odolaren lagin bat nola analizatzen duten eta ea inolako gaisotasunik duen ala ez jakiteko ematen dituzten pausoak erakutsi dituzte. Tresna eta robot harrigarriak erabiltzen dituzte.




      Hortik landareen laginak aztertzen dituzten laborategira joan gara. Bertan landareak gaixotzen dezaketen kasu ezberdinak erakutsi dizkigu: birisak, bakterioak, onddoak, intsektuak,...   Intsektu ezberdinak ikusi ditugu, onddoak, ... baita horiek hainbat landareengan sortarazten gaisotasunak.  Azkenik, pinu orratzak lehortarazten dituen onddoaren esporak lupan eta mikroskopioan ikusi ditugu.




      Bukatzeko, lurraren konposizioa analizatzen duten laborategira joan gara. Han lurraren laginaren azidotasun mailaren arabera kolorea nola aldatzen zen ikusi dugu.





  Oso bisita interesgarria gertatu zaigu. Ikasleak ere oso interesatuta ikusi ditugu.

2020-03-02

KONPLIZE DITUT ETA


Datorren ostiralean, martxoak 6, 16:15 inguruan, eskolako atarian elkartuko gara KONPLIZE DITUT ETA abesteko, gure komunitateko emakumezko guztiak konplize ditugula adierazteko.

Animatu eta etorri abestera!!!