2024-02-15

ALBAOLAN ETA AQUARIUMEN

 

Otsailaren 1ean Albaolara joan ginen balearen ehizaren inguruko kontuak ezagutzera. San Joan baleontzi ederra ikusteko aukera ere izan genuen.

Donostian bazkaldu eta Aquariumen ere gustura ibili ginen.

Egun bikaina!




2024-02-11

GORKA BASOZAINAREKIN

 

Otsailaren 7an Gorka Tolosak basozain izatea zer den azaldu zigun, erabiltzen dituen tresnak erakutsiz.

Ipuina ere kontatu zigun.

Bukaeran, kotxea ateratzen lagundu genion.

Eskerrik asko, Gorka!





2024-02-02

ARTAUNTZAN

 Urtarrilaren 25ean Artauntzara joan ginen kotxez. 

Bertan, bistak hartu, jolasean ibili eta bizkotxoa jan ondoren, tipi-tapa abiatu ginen umore ederrean. Bidean zehar makina bat gauza ikusteko aukera izan genuen eta baita inguruko baserri eta etxeak ezagutzekoa ere. 

Goiz ederra pasa genuen beste behin!