2014-11-26

TXOTXONGILO EMANALDIA LH-3 ZIKLOKO GELAN




     Azaroaren 21ean Tolosako TOPIC  txotxongiloen museora bisita egin genuen. Txotxongilo emanaldia ikusi eta museora bisita egiteaz gain, tailerrean txotxongilo bana egin genuen.

     Museora joan aurretik, TOPICeko maskota den  Marionak gutun bat bidali zigun.  Bisita egunean eta hara joan aurretik zer ekintzak egin genitzakeen aipatzen zizkigun bertan.

     Bisita egin ondoren, Marionak beste gutun bat bidali zigun. Bertan, TOPICeko tailerrean egindako txotxongiloekin emanaldi labur bat antolatu genezakeela proposatzen zigun. Guk, proposamen horri jarraituz, lau taldetxotan banatu eta lau antzezpen labur prestatu ditugu.

     Gaur goizean, 1. zikloko ikasleei gonbidapena luzatu eta lau antzezlan horiek eskeini dizkiegu.  Hona hemen lan horien bideoak:



           



           



           



           



      Primeran pasa dugu emanaldia prestatzen, baita gure lagunei eskeinzten ere.




                                                                                                                          LH-3 zikloko ikasleak.


.

2014-11-20

GIPUZKOAKO ALDUN NAGUSIA GURE ESKOLAN

        Gaur, irailak 20, Gipuzkoako Aldun Nagusiaren, Martin Garitanoren bisita jaso dugu eskolan.  Berarekin batera ere beste 5 batzarkide etorri zaizkigu. Haiekin, Errezilgo eta Beizamako alkatesak eta Errezilgo hainbat zinegotzi.

            Bisita garrantzitsua izango zen, kazetari xorta bat ere agertu baitira.

       Eskola aurrera etorri direnean, Julen eta Janire Labakak aurreskua dantzatu diote.  Dantza egin ondoren, denon artean 3 bertso abestu dizkiogu. Honako hauek izan dira:







             




        Bertsoak bukatu orduko ingeleseko gelara sartu gara denok eta, han, hainbat galdera luzatu dizkiogu Aldun Nagusiari.

          Ingeleseko gelatik ikasleok  geuren  geletara joan gara eta Martin Garitano gela bakoitzera etorri zaigu bisita egitera.  Igerileku berria egiteko, jolastokia handitzeko eta elbarrientzako arranpa egiteko eskatu diogu.


2ND CYCLE STUDENTS SINGING AND DANCING  IN THE ENGLISH CLASS

                                                           BECAUSE I´M HAPPY!!!


2014-11-19

INDAR GEOLOGIKOAK

       Hiruhileko honetan, 3. zikloko ikasleok " Lurra, bere zatiak eta indar geologikoak " ikasten jardun gara. 

       Indar geologikoak mendiak sortu eta gastatzen dituzten indarrak dira. 

     Gaiaren lehen zatian liburuko testuak irakurri, laburtu eta buruz ikasten jardun gara. Bigarren zatian, berriz, taldeka banatu gara eta eskema bati jarraituz informazioa bilatu eta ondoren buruz ikasi behar genuen testua osatzen jardun gara. Azkenik, genuen informazio guztiarekin PowerPoint bat osatu dugu eta, bere laguntzarekin, gaia aurkeztu diegu lehen eta bigarren zikloko ikasleei. 

     Ondoren, osatu dugun PowerPointa eta aurkezpenaren hainbat bideo eskiniko dizkizuegu. ea zuen gustokoak diren:

POWERPOINTA 




BIDEOAK 




     1.- Sarrera eta barneko indar geologikoak. 








     2.- Kanpoko indar geologikoak. 



     



     3.- Galderak eta azken bideoa. 




      Ikusitakoa zuen gustokoa bada edo horren inguruan zerbait erantsi nahi baduzue, anima zaitezte iruzkin edo komentario bat egitera, guretzako oso lagungarriak dira eta.



3. ZIKLOKO IKASLEAK . 


.

2014-11-18

TXOTXONGILOAK EGITEN




  Topic-ekoak bidali dizkiguten lan proposamenen inguruan ikasle gazteak (LH1-2) eta zaharrenak (LH 5-6) elkarlanean  aritu gara.

AZAROAK 17

ESKUETAKO  TXOTXONGILOAK

MATERIALAK:

-         KARTULINA  PANPIN  BATEKIN
-         PUNTZOIAK
-         GURAIZAK
-         ALFONBRA
-         KOLA  TXURIA
-         BARRAKO  KOLA
-         KOLORETAKO  KARTULINAK

NOLA  EGIN:

-         PANPINA  MOZTU
-         PUNTZOIEKIN  ZULOAK  IREKI  GENITUEN
-         HANKAK MOZTU  GENITUEN
-         HANKAK PEGATU  GENITUEN
-         KOLA  LEORTZEN  UTZI  ETA  JOLASTERAAAAA!!!!!!!!!

OHARRA: BAKOITZAK  NAHI  DUEN  BEZALA  APAINDU  DEZAKE




MARIONA  MAKILDUNA

MATERIALAK:

KARTULIA- GURAIZAK- MARGOAK  ETA  PINTURAK- ZELOA- ZETAZKO  PAPERA- MAKILAK.

NOLA  EGIN:

-         AURRENA  PANPINA  MARGOTU
-         BIGARRENA  MOZTU
-         HIRUGARRENA  ILEA  JARRI
-         AURRETIK  ILEA  TOLESTATU
-         AZKENA  MAKILA JARRI  ZELOKIN.

OSO  ONDO  PASA  DUGU  ETA  IDEIA  ASKO  HARTU  DITUGU 





2014-11-17

GUK OSATUTAKO KOMIKIAK

Hil honetan testu mota berri bat landu dugu euskarako saioetan  5  eta 6.  mailako ikasleok:  KOMIKIA.

Hainbat  komiki irakurri eta ikusi ondoren bere ezaugarriak aztertu ditugu, adibide askoz lagunduta.

Hurrengo pausoa guk idatzi eta marraztu behar genuen komikia planifikatzea izan da: zein ziren pertsonaiak, nolakoak izango ziren,  lekuak, gidoia,…

Jarraian istorioa zenbat binetetan banatuko genuen kalkulatzea izan da, zein tamainakoak izango ziren, zer agertuko zen bertan, zer elkarrizketa idatzi,…

Azkenean, pentsatutako hori marrazten eta idazten hasi gara.


Hauek izan dira gure lanak:




LH 3 ZIKLOKO IKASLEAK

2014-11-11

Kaixo! Hona hemen 2.ziklokoak azken egunotan irakurri dugun liburua: "Hiru lagun".


1-FITXA BIBLIOGRAFIKOA
a)Titulua: Hiru lagun
b)Idazlea: Txiliku
c)Irudigilea: Jesus Lucas
d)Argitaletxea: Elkar
e)Bilduma:Miru
f)Or.kopurua: 73

2-PERTSONAIAK
-KULIXKA: hegazti migratzailea, Europako iparraldetik etortzen da Euskal Herrira udazken aldera. Tripazain hutsa da eta beti haitz-harrengan pentsatzen aritzen da.
-BELTXARGA: hegazti migratzailea, Holandatik etortzen da Euskal Herrira udazken aldera. Ez ditu batere gustuko gizakiak.
-ENARA: hegazti migratzailea, Euskal Herrian udaberria eta uda pasatu ondoren, udazken hasieran Afrikarantz abiatzen da. Gizakien lagun ona da.

3-LABURPENA
Udazkenero bezala, iraileko azken astean, enara, beltxarga eta kulixka Euskal Herriko padura batean elkartu dira.
Lehenengo, kulixkak "Zergatik gizakiek ez duten ilerik gorputzean" ipuintxoa kontatu du, haitz-harak nondik sortu ziren azaltzeko.
Ondoren, beltxargak "Zergatik beltxargek ez duten beren soinekoa eranzten" istoriotxoa kontatu die bere bi lagunei, gizakiak gaiztoak direla adierazteko.
Azkenik, enarak "Zergatik arrano sugezaleek sugeak jaten dituzten" ipuintxoa kontatu du, gizakiak onak direla frogatzeko.
Bakoitzak bere istoriotxoa kontatu eta gero, kulixka eta beltxarga Euskal Herrian geratzeko konbentzitu ditu enarak, umeei natura zaintzea oso garrantzitsua dela erakusteko.

Anima zaitezte eta irakur ezazue!
2.zikloko ikasleak.

2014-11-05

AIREAREKIN ESPERIMENTATZEN



Haur Hezkuntzako 4 eta 5 urtekook airearekin esperimentuak egin ditugu.

Saio batean aireak inguratzen gaituela konturatu gara. Poltsa airez bete dugu eta hutsik zirudien botilarekin burbuilak atera ditugu uretan; baita lastotxoarekin putz eginda ere.

Beste saio batean berriz, potea uretan ahozpez sartzean barruko papera zergatik ez den busti ohartu gara. Gero, lastotxoarekin paper-garraioan ibili gara eta baita tapoia mugitzen ere.

Ondo pasa eta ikasi, horixe bai ederra!

Haur Hezkuntza 4-5 urte
Mertxe