Txinaren gaia lantzen ari garen honetan
Guo Suang, Txinako laguna liburua irakurri dugu. Hauxe duzue liburuaren fitxa.
LIBURUAREN FITXA
1-FITXA BIBLIOGRAFIKOA
a)Titulua: Guo Suang, Txinako laguna
b)Idazlea: Antton Irusta
c)Irudigilea: Enrique Morente
d)Argitaletxea: Ibaizabal
e)Bilduma: Matxinsalto
f)Or.kopurua: 87
2-PERTSONAIAK: nortzuk eta nolakoak
Guo Suang da pertsonaia nagusia, hamar urteko neska txinatarra. Pekinen bizi da, Txinako hiriburuan, eta Txinari buruzko istorioak eta alegiak irakurtzea eta kontatzea gustatzen zaio.
3-LABURPENA: Guo Suangek Txinari buruzko zazpi kondaira kontatzen dizkie bere lagunei: Txinako harresia, Tearen kondaira, Arrozaren jatorria, Gatza nola deskubritu zen, Astroen ehiza, Nondik dator idia eta Zuhaitzetako jainkoak.
4-IRITZIA eta PUNTUAZIOA:
Oso polita eta entretenigarria izan da eta 9,5 ematen diot. Liburu hau irakurrita Txinari buruzko gauza asko ikasi dut.
2.zikloa