2014-02-21

ANTZERKIA

OTSOA ETA ANTXUMEAK antzeztu dugu gelan. Bi eta hiru urteko haurrak etorri zaizkigu ikustera.

2014-02-20

DONOSTIAN OTSAILAREN 7AN



AQUARIUMEAN


ARRAIN AO IUS EIUN.
TUNELEAN MARRAZOAK, ODK,  MTARRN ET AIGIA ZEUDE.
ARRÑAK ARPE SIAU IN.
MAOK, MARRAZOEN ARRAUZAK, BALARE EZURRAK , BAILO ARIN, IAOIA IKUSI GENITUEN.

UNTZI MUSEOAN

ANZEKIA   EGI GEUE.
ITXASONTZIAN   URRUTIRA  OAN  GINE  EA  BLA ARPU EN UEN ARPOIA   SARTUTA. 


ALDERDI EDERREKO PARKEAN

BAKADU  EI EUN.
EO  PEN OAU  EUE.

Aquariumen arrain asko ikusi genituen. Tunelean marrazoak, dordokak, manta arrainak eta aingirak zeuden. Arrainak harrapatzen saiatu ginen.
Marmokak, marrazoen arrautzak, balearen hezurrak, pailazo arrainak eta itsasontziak ere ikusi genituen.
Untzi Museoan antzerkia egin genuen. Itsasontzian urrutira joan ginen eta balea harrapatu genuen arpoia sartuta.
Alberdi Ederreko parkean bazkaldu genuen eta gero parkean jolasean ibili ginen.

Eskolan gure arrainontzia egin dugu.
HH 4-5 urte 



.
 

2014-02-12

SANTA ESKEAN

SANTA AGEDA BEZPERAN KANTATU GENUEN. 9:30 ATERA GINEN KANTATZERA. AURRENA GURASOEN AURREAN ABESTU GENUEN. GERO BELAMENDIRA JOAN GINEN. ONDOREN DENDARA JOAN GINEN ETA KARAMELUAK EMAN ZIZKIGUEN.NIK LAU ARTU NITUEN.JONEK BOTA ZITUEN KARAMELUAK. TOKI ALAIRA JOAN GINEN ETA AITONAK ITSASORI 20 € EMAN ZIZKION. APAIZAREN ETXEAN EZ ZEGOEN INOR. SAGASTIALDERA JOAN GINEN. BI ETXETAN KANTATU GENUEN ETA GAILETA GOXO GOXOAK EMAN ZIZKIGUTEN. GERO BORONDEGIRA JOAN GINEN. TABERNAN ETA ZAR ETXEAN ABESTU GENUEN. AZKENEAN, MARIANI KANTATU GENION JANGELAN ETA KARAMELUK EMAN ZIZKIGUN. OSO ONDO PASA GENUEN. LH1

2014-02-10

ESKOLAKO IRTEERA ZUBIETA ETA AQUARIUMERA

Otsailak 7an, ostirala, Zubieta eta Aquariumera joan ginen. Goizeko 09:00tan goiko plazan elkartu ginen Zubietara garaiz iritsi ahal izateko. HH 4-5 urtekoen mailatik 6. maila arteko ikasle eta irakasleak joan ginen irteerara. HH 4-5 urtekoak Aquariumera eta Untzi-museora joan ziren eta LHko ikasleok Zubietara eta Aquariumera joan ginen.

Goizean abiatu eta  09:45tan iritsi ginen Zubietara Errealaren entrenamendua ikustera. Amets Bat programa egitera joan ginen. Lehenengo, Errealaren historiari buruzko bideo bat ikusi genuen eta horren inguruan galderak egin zizkiguten bertako monitoreak. Ondoren, bi taldetan banatu ginen: Larramendi eta  Errezilgo ikasleok alde batetik, eta Arrasateko Arizmendiko ikasleak bestetik. Lehenengo taldekook futbol jolasak egiten genituen bitartean, beste taldekoek, Zubietako instalakuntzak ikusi zituzten. Errealeko jokalarien entrenamendua ikusten genuen bitartean, amaiketakoa jan eta animatu egin genituen. Geroxeago, Dani Estrada eta Javi Ros-i galderak egin eta Errezilgo eskolakook opariak eman eta jokalariek sinadurak egin zizkiguten. Bukatzeko, jokalariekin argazkia atera eta harmailetan bazkaldu genuen.

Arratsaldean 14:20 aldean Aquariumera iritsi ginen, irakasleak sarrerak erosi bitartean argazkia atera zigun Anttonek. Barruan, balearen hezurdura eta untzien maketak ikusi, aurrerago joanda berezko aquariuma ikusi genuen eta arrainak ukitzeko aukera ere bazegoen.

 Maria Cristina hotelaren atzean hartu genuen autobusa 15:40tan eta 16:30 Errezilen geunden. Iritsi baino pixka bat lehenago Errealaren partidua ikusteko sarrerak banatu zizkiguten. Oso ondo pasa genuen.