2012-04-29

JAIALDIA ERREZILGO ESKOLAN



Apirilak 27an jaialdia izan genuen eskolan.Lehenik eta behin txikiek bi dantza egin zituzten eta ondoren antzerki bat ere egin zuten. Ondoren,Lh 1.2. mailakoak beste dantza bat egin zuten.Eta ondoren gu, sagardotegian antzerkia egin genuen.


Bakoitzak berea egin eta gero gurasoak ekarri zituzten ,pastelak,tortillak eta edariak!
BERRIZKO ARTE,AGUR!! =D



2012-04-25

Sare sozialetan jolasean

      Apirilaren 24, 25 eta 26ea BAIKARAko bi neska etorri ziren sare sozialei buruz hitz egitera, Nekane eta Esther.




      Lehenengo egunean, gure izenak ezagutzeko jolas bat egin genuen ( gure izenak paper batean idatzi eta puztutako globo batean itsatsi ). Baita ere, galderaz betetako fitxa bat bete genuen. Hori egin eta gero, bideo bat erakutsi ziguten, esplikazio eta guzti. Eta eguna bukatzeko, elkarrizketa motz batzuk egin genituen.

     

      Bigarren egunean, web kamari buruz hitz egin genuen. Paper batean umeen izenak jarri eta aurpegi bat aukeratu behar zen.(pozik , normal edo haserre).Eta gero hitz egiten jardun ginen.




Hirugarren egunean, hariaren jokoan ibili ginen. Armiarma sarea osatu behar genuen eta osatu genuen.



Oso ikaragarri gustatu zitzaigun. Eta oso ondo pasa genuen.



       



2012-04-20

ANTZERKI TOPAKETA AIZARNAN

    Apirilak 20ean antzerki topaketa zegoen, eta amen inguruko eskola txikiak joan ginen .

    Aizarnako zimetarioko gaineko gelan egin genituen antzerkiak . Politak ziren denak: Aizarnakoa, Bidanikoak, Albizturkoak eta gu . Aizarnako eskolan antzerkiko arropak jantzi genituen eta zumetario gaineko gelara joan ginen antzerkiak ikustera eta egitera . 

    Aurrena, bertakoak egin zuten . Bigarren, gu izan ginen . Guk egindakoan hamaiketakoa jan genuen . Hamaiketakoa jan ondoren Bidanikoen antzerkia ikusi genuen eta azkena, Albizturkoak . Hori ikusi eta gero, aizarnako frontoira joan ginen bazkaltzera .

    Bazkaldu eta gero 14:00 arte jolasteko denbora eduki genuen . Eta gero beraiek antolatutako jolasetan ibili ginen . Lehenengo Izarra jokoan ibili ginen .  Bigarren, kandela jolasean ibili ginen. Eta azkenik globoak lehertzen ibili ginen .

    16:00tan Errezilera etorri ginen . Oso ondo pasa
Genuen. .