2017-02-21

AMETS BAT - TXIKI PARK

   Otsailak 14an  LH-ko ikasle guztiekin Zubietara joan ginen, AMETS BAT programaren barruan. Instalazioak eta Errealeko jokalarien  entrenamendua ikusigenituen; horrezaz gain,   futbol jolas batzuk egin genituen eta, azkenik, Errealeko jokalariak diren Nerea Izagirre eta Carlos Velarekin elkarrizketa saio bat izan genuen. Azkenik, eskolako ikasle guztiok beraiekin argazki bat atera genuen. 

      Zubietako graderiotan bazkaldu ondoren, ordu bi t'erdietan Txiki Parkera joan ginen eta, bertan, jolasean primeran pasa genuen.


          







            

2017-02-10

MAKINAK

     Burdinaren gaiaren barruan, makinak lantzen aritu gara.

     Ikasitakoarekin, bi taldetan banatuta, bideo bana egin dugu.


 


   


2017-02-08

BURDINA NOLA LORTU DEN DENBORAN ZEHAR

           Otsailak 2, ostegunean, Zerain eta Legazpira joan ginen denboran zehar burdina nola egiten zen ikusi eta ikastera.

           Eskolan bideo bat egin dugu bertako gauzak kontuan hartuta. Asko gustatu zitzaigun egin genuen txangoa, eta gauza asko ikasi genituen.

           Hemen duzue bideoa:


           

2017-02-04

BURDINAREN INGURUAN: ZERAIN - LEGAZPIA

Pasa den otsailak 2an Lehen Hezkuntzako ikasle guztiekin txangoa egin genuen  Zeraingo   Aizpea  mea-tegietako labeak ikustera eta baita Legazpira, han Mirandaolako burdinolara.  Horrezaz gain, 5 eta 6. Mailako ikasleak Chillida lantokia eta aitona-amonen eskolan egon ziren. Guzti hau, eskolan “BURDINA” gaia lantzen ari garen proiektuaren barruan kokatu dezakegu.

Zerainen,  meategia eta labeen funtzionamendua azaldu ziguten. Horrezaz gain,  burdina-harria lortzen zuten galeria baten barruan ibili ginen.

Hamaiketakoa jan ondoren, Legazpira abiatu ginen eta han Burdinaren museoa bisitatu genuen.  Ondoren, Mirandaolako burdinolara sartzeko aukera izan genuen eta han, nola funtzionatzen zuen erakusten duen  bideoa  ikusi.

Handik Legazpira abiatu ginen eta, bertaratutakoan, 1etik 4.maila bitarteko  ikasleak bertan gelditu ziren bazkaldu eta jolasteko asmoarekin.

5 eta 6. mailako ikasleak Chillida lantokira joan ginen. Han Patricio Echeverria lantegira  kanpoko jende asko nola etorri zen azaldu zitzaigun. Baita lantegi barruan langileak kontrolatzeko hainbat sistema, kate-lana zer zen, …  Jarraian, Chillidak “haizearen orraziak” eskulturak egindako lantegian ibili ginen eta emandako prozesua azaldu ziguten.

Azkenik, aitona-amonaren eskola izeneko gela batera joan ginen eta idazmahaietan eserita geunden bitartean bazkaldu egin genuen. Bitartean  Olatzek, gure gidariak,  Francoren garaiko eskolak nolakoak ziren eta nola ikasten zen bertan erakutsi zigun.

            Hiru t’erditarako ikasle guztiak Legazpiko plazan elkartu, autobusa hartu eta Errezilera bueltatu ginen.