2019-06-22
2019-06-21
KEPA ETA MARTA
IPUIN IBILTARIA
Aurten ere eskolako ikasle guztion artean ipuin dibertigarri bat asmatu dugu, marrazki zoragarri batzuekin.
Ia gustatzen zaizuen!
SHORT DIALOGUES
Yesterday we performed some short sketches for all our schoolmates.
It was exciting!!!
2nd cycle students
Etiketak:
ENGLISH
2019-06-18
Pagauntza eta Azulegiko minetara irteera egin dugu!
"Errezil, gure herria" gaiaren barruan, beste hainbat konturen artean, lan-sektoreak landu ditugu. Gaur egun esplotatzen ez diren arren, badakigu Errezilen hainbat meategi landu zirela: "igeltsoa" lortzeko DOMUSA inguruan eta "ZINKA" lortzeko Zelatundik hasi eta Bearri ingururaino doan parajean.
Hau da bigarren hauen inguruan jakin izan duguna:
Zelatundik hasi eta Beharriraino mina zulo asko daude. Mina hauek “Eduardo” zuten izena. Bertatik “zinka” lortzeko minerala ateratzen zuten. Mina zuloetatik kable eta txirrika bitartez, ontzitxo batzuetan, minerala Odrira jaisten zuten eta handik, sistema berdina erabilita, Egurbideko kruzera. Kruzean minerala kamioietan kargatzen zuten eta, jakin dugunez, Zumaira eraman.
Odritik gertu labe batzuk zeuden eta jabea bizi zen etxea ere bai. Jabeak frantsesak ziren, gizonak bizar luzea zuen eta andrea oso polita omen zen. Mina honen jabearen izena Casimiro Terrat zen.
1906 an 34 langilek egiten zuten lan, 18-k zulo barruan eta 16-k kanpoan. “ Kalamina eta blenda” izeneko mineralak ateratzen zituzten. 1927an 17 langile jarduten ziren bertan. 1934an 6 langile. 1936 eta 1937an mina itxita egon zen. 1938an, 3 langile jardun ziren bertan lanean.
Meategi hauen inguruan Inaziomari Atxukarroren "Irriparrezko printzak" liburuan pasadizo polit bat agertzen da "Daniel" izeneko atalean. Han esaten denez erreziltar bat eta jabearen artean apostu bat egin omen zuten, errezildarrak Odriatik Egurbideraino kabletik zintzilika zegoen gurditxo baten barruan jaitsi baietz. irakurtzea merezi duen bertso eder batzuez osatu zuen pasadizoa.
Gu eskolatik Odrira igo ginen eta handik nahiko gertu dauden labe batzuen aztarnak ikustera joan ginen. Bertan hamaiketakoa jan genuen.
Labe hauen gainetik bidezidor bat abiatzen da aldapa gogor bat hartuta. Oso urruti izan gabe, bi meategi-zulo ikusi genituen. Kontu handiz metro batzuk barrura sartu ginen, lur azpian egoteak ematen duen sentsazioa probatu nahirik.
Bidean gora eginik Azulegiko minak zeuden parajeraino iritsi ginen eta han zegoen kargaderoa ikusi ere bai.
Jarraian, belaze batean gora egin eta Komisolatzatik Zelatunera doan bidearekin bat egin genuen, eta bertatik Zelatunera joan.
Zelatunen ederki bazkaldu genuen eta atseden pixka bat hartu ondoren, eskolara jaitsi ginen.
Egun ederra pasa genuena!
2019-06-17
UR-JAUZIRA
Maiatzaren 28an "errekaren gaia" lantzen ari ginela Uztarraka ur-jauzira joan ginen. Gurekin biologia ikasi duen zientzilari gazte bat izan genuen eta bere eskutik hainbat gauza interesgarri ikasi genituen.
2019-06-07
GIPUZKOAKO ESKOLA TXIKIETAKO FESTA
Dakizuenez, etzi, ekainak 9, Gipuzkoako Eskola Txikietako Festa ospatuko da Aginagan.
Aginaga baserri girokoa izan arren, oso lotuta dago Oria erriyoari, eta oso ezaguna da Euskal Herrian "txitxardin" edo angularen arrantzagatik;koilara formako 8-9 metro luzerako egurrezko ontzietan, "alak" deitzen diete bertan, egiten dute arrantza gauez, farola eta baiaz lagunduta.
Anguleroek farola piztu eta alaren ertzean jartzen dute; angulak argitara hurbildu eta baiarekin kaladak egiten dituzte anguleroek, tartean angulak harrapatuz. Ez da lan erraza, ezta?
Geuk ere geure "alak" apaindu ditugu eskolan geure sarean jartzeko. Aginagako eskolakoei ondo-ondo pasatzeko opa nahi izan diegu gure lantxo honen bitartez.
Politak geratu zaizkigu!
Hemen duzue argazkia:
2019-06-06
Urola institutura bisitan jaitsi gara
Datorren ikasturteari begira, gaur, ekainak 6, Urola institutora jaitsi gara beraiek eskaintzen diguten bisitan parte hartzera.
Institutura iritsitakoan, areto nagusira joan gara eta bertan Zestoako eta Karmelo Etxegarai eskolako ikasleekin bat egin dugu. Zuzendariaren eta DBH 1 zikloko koordinatzaileen agurrak jaso ondoren, institutoko hainbat ikaslek bertso pare bat, gitarra kontzertu bat eta abesti bat eskaini dizkigute.
Ondoren, galderen txanda iritsi da. DBH 1 mailako 5 ikaslek ( tartean gure Naroa Ezama zegoen ) guk luzatutako galderen inguruan beraien bizipenak eta esperientziak kontatu dizkigute. Denbora guztian gu lasaitzen saiatu dira: lagunak erraz egingo ditugula, ikasketekin ondo moldatuko garela, ... Kontu askoren jabe egin gara.
Galderen txanda bukatu denean, institutoko eraikuntza erakutsi digute.
11-k aldera institutotik atera gara eta , autobusa 12:10en hartu behar genuenez, bitartean Frontoi Txi-kiaren ondoan dagoen parkera joan gara. Ederki pasa ere bai!
2019-06-04
"TXINDOKIKO ITZALA" abentura parkera joan gara 5 eta 6. mailako ikasleak
Kerik Gabeko
Gazteak lehiaketan irabazteagatik jaso genuen saria Larraitzko "Txindokiko
itzala" abentura parkean ekintza pare bat gauzatzea izan zen: Abentura parkea + Orientazioa / Ginkana., eta horretaz
gozatzera joan gara gaur, ekainak 4, bertara.
10ak aldera iritsi gara Larraitzera eta abentura parkearen
bulegora joan gara. Ainhoa monitorak ekintzen azalpena egin digu eta
segidan arnesak eta kaskoak janztera joan gara. Orduan Ekaitz monitorea agertu
zaigu eta beraiekin abentura parkeko ibilbideak egin ditugu, txikienean
hasi, ertainarekin jarraitu eta handiena eginez bukatuz. A zer gozatua!
Hamaikak eta erdiak aldera arnesak eta kaskoak kendu
eta hamaiketakoa egin dugu. Jarraian, Ainhoak, gu guztiok bikote mistoetan banatu
eta orientazio jolasa azaldu digu. Planoa eman digu eta pista guztiak
aurkitzeko 35 minutu genituela esan digu. Denbora hori betetakoan denok irteera
puntura itzuli behar ginen. Pista guztiak aurkitu ditugunean bueltatu eta
hasieran eman digun papertxo batean idatzi ditugu. Bukatzeko, pista guzti
horiek erabiliz, bikote bakoitzak ipuin, pasadizo edo txiste bat asmatu behar
genuen.
Hamabiak eta erdietan, ipuin guztiak kontatu
eta gero, monitoreak agurtu eta Zamaoko gunera joan gara bazkaltzera. Jaten ari ginela, Lander maisuaren washappa jaso dugu eta gu genden
inguruan gordeta zegoen altxor bat bilatzeko pistak bidali dizkigu. Hasieran
nahstu xamar ibili gara baina azkenean, aurkitu, aurkitu dugu. Liburutxo
bat eta hainbat jostailu txiki zituen tupper bat zen. Horiekin zegoen
koadernotxoaren moduko orrietan guk ere aurkitu dugula idatzi eta atzera,
disimuluan, lehen zegoen lekuan utzi dugu.
Ordubiak laurden gutxiagotan autobusa hartu eta Errezilera itzuli gara. Egun bikaina gaurkoa!
.
2019-06-03
Kerik Gabeko Gazteak programa barruko leihaketan Gipuzkoako txapeldun geratu gara!!!
Goizeko 9:15 etan 2. eta 3. Zikloa Donostiara abiatu ginen Kerik Gabeko
Gazteak lehiaketan Gipuzkoako txapeldun geratu ginelako.
Donostiara iritxitakoan oinez San Telmo museorantz abiatu ginen. Museoan
sofa batzuetan itxaron genuen irakasleek sarrerak erosi bitartean. Museoan
aspaldiko baserrietako tresnak zeuden.
Hasieran eliza batera sartu ginen. Elizaren alboan museoaren klaustroa
zegoen. Aspaldiko autoak, motorrak, sukaldeak, bizikletak, baserriko tresnak, jantziak, …
11:45 etan museotik irten ginen eta hamaiketakoa egin genuen. Gero
Gipuzkoako Osasun Sailera joan ginen saria jasotzera.
Gipuzkoako Osasun
Saileko eraikinera sartu ginenean, gela
batera joan ginen. gela hartan, silla bakoitzean, motxila bana zegoen.
Gelara lehiaketaren arduraduna etorri zen, 12,30etan, eta txapeldunen lanaren argazkia erakutsi zigun. Jon, Jurgi eta Adei diploma jasotzera joan ziren. Diploma jaso eta gero, Orioko Zaragueta ikastetxeko DBH-ko ikasleek ere beraien diploma jaso zuten.
Gelara lehiaketaren arduraduna etorri zen, 12,30etan, eta txapeldunen lanaren argazkia erakutsi zigun. Jon, Jurgi eta Adei diploma jasotzera joan ziren. Diploma jaso eta gero, Orioko Zaragueta ikastetxeko DBH-ko ikasleek ere beraien diploma jaso zuten.
Diplomak banatu eta
gero, magoaren ekitaldia izan genuen.
Truko asko egin zituen eta barre asko egin genituen berarekin.
Gipuzkako Osasun saileko eraikuntzatik ateratakoan, Zurriolaren aurrean bazkaldu
genuen.
Bazkaldutakoan hondartzara joan ginen
eta hondarretan ibili ginen nahi genuena egiten. Irakasleak bazkaldu zutenean
uretara sartu ginen. Uretan ibili ginen
olatuekin jolasean. Uretatik ateratakoan lehortu eta jantzi egin ginen.
Gero,autobusa zegoen tokira abiatu ginen.
Autobusaren zain egon ginen eta autobusa etorri zenean eskolara etorri ginen.
Eskolan,patiora joateko esan ziguten eta patioan kristoren beroa egiten zuen.
4:30ak.
Harpidetu honetara:
Mezuak (Atom)