Tolosara 10:15 heldu ginen. Gasteizko ume batzuen zain egon ginen, gurekin egon behar bai zuten. Antzokian itxaron genien, orduan Patxi Lopez agertu zen.Ez genuen horrelakorik espero. 10:45 etan iritsi ziren gasteizkoak.
Handik gutxira antzerkia hasi zen: Tren geltoki batera maleta batzuk iritsi ziren. Maleta batetik mutil bat atera zen, Batuta izenekoa. Musika gustatzen zaiola eta, batuta bat zuen. Ondoren, bi nota atera ziren maletatik. Konturatu ginen notak eta Batuta lagunak zirela, eta kantu pila bat kantatu zizkiguten. Batutak bere bizitza kontatu zugun kantuen bidez, oso kantu politak. Gainera, argi berezi bat zuten: “argi beltza” izenekoa. Harekin kolorea ematen zieten hari batzuei. Hari haiekin, BATUTA hitza “idatzi” zuten. Gero antzezlariek, beraien sekretuak kontatu zizkiguten. Eta bukatu egin zen. Plazan hamaiketakoa jan genuen.
Tailerrean guk nahi genuen txotxongilo bat egin behar genuen. Txotxongiloa egiteko gauza hauek erabili genituen: botoiak, kartulina, esponja, iledun alanbrea... oso txotxongilo politak atera zitzaizkigun. Txotxongiloari guk nahi genion izena eta ahotsa jarri genizkion.
Bazkaldu eta pixka bat jolastu ondoren, museoa ikustera joan ginen. Bertan, txotxongiloei buruzko informazioa eman ziguten. Ondoren museora sartu ginen. Eta Marionak, Topic-en bizi den txotxongiloak ongi etorria egi zigun.Segidan, eta gela batean sartu ginen, txotxongiloak zeuden eta erdian kaja handi bat zegoen txotxongilo egileen izenenak zeuden. Gelaz gela ibili ginen, txotxongiloak ikusten. Forma eta leku desberdinetakoakzeuden:Asiakoak,Amerikakoak,Eurpakoak, sorginak, dragoiak, printzeak... Hori dena ikusitakoan liburuz betetako gela batean sartu ginen. Alde guztietatik liburuz inguraturik geunden, behera begiratuta ere liburuak ikusten ziren. Oso dibertigarria eta harrigarria izan zen.
Museotik ateratakoan, parke batera joan ginen autobusaren zain egon bitartean. Baina azkar etorri zen. 4:30 etarako Errezilen geunden.