IKASTURTE HASIERAKO
BILERA
INFORMAZIO OROKORRA
2021-2022 ikasturtea
IRAKASLEAK
TUTOREAK:
HH 2-3: Alazne
Ordezkoa: Maite Azkune
HH 4-5: Mertxe Egiguren
LH 1-2: Eli Amiama
LH 3-4: Leire Agirrezabal
LH 5-6: Joseba Bikendi
Antton Garro: LHko 6. mailakoekin Euskara,
Gaztelania eta Matematika
|
BEREZILARIAK :
Ingelesa : Miryam
Urrutibeaskoa
Arte Hezkuntza (Musika eta
Tailerrak): Isabel Romarate
Gorputz Heziketa: Jon Diego
Pedagogia Terapeutikoa: Leire
Lazkano
Hezitzailea: Jaione Elorza
|
ZUZENDARITZA TALDEA:
Zuzendaria: Miryam
Ikasketa burua: Mertxe
Idazkaria: Eli
|
JANGELAKO LANGILEAK:
Arduraduna: Antton Garro
Sukaldaria: Marian Irazustabarrena
Monitorea: Anttoni Uzkudun
|
ORDUTEGIA
•
Irailean eta ekainean: 09:15- 13:15era.
•
Urriaren
1etik maiatzaren 31arte: 09:15- 13:00etara eta 15:00- 16:30era.
Goizean, eskolako atea 9:10ean
zabalduko da eta 10:00etan itxi. Arratsaldean, 14:55ean zabalduko da.
INFORMAZIOA ZABALTZEKO BIDEAK
●
Paperean
idatzitako oharren bidez zabaltzen dugu informazio gehiena. Gurasoen
whatsapp-era ere zabalduko ditugu ohar horiek.
●
Eskolako
blogean zintzilikatzen dugu informazioa, luzea denean.
●
Organo
Goreneko bileretako informazioa bertako kide batek zabalduko du Guraso
Elkarteko bileretara.
●
Edozein
gairen inguruan iradokizun edo kexarik egin nahi izanez gero, beti duzue
aukera aurrez aurre egiteko
tutorearengana edo zuzendaritzara joz. Dena dela, eskolako sarreran horretarako
buzoi bat ere baduzue.
IKASTETXEKO BLOGA ETA
KORREO ELEKTRONIKOA
●
Bloga:
www.errezilgoikasleak.blogspot.com
●
Posta
elektronikoa:
012153aa@hezkuntza.net
JANTOKIA
· Ordutegiak:
-Iraila
eta ekaina: 14:45ean aterako dira eskolatik
-Urritik
maiatzera bitartean: 13:00-15:00 bitartean.
-Ikasturte guztian
zehar, jantokian bazkaltzen geratzen ez den ikaslea ezin izango
da ez eskola barrura ez jolastokira sartu 15:00ak arte.
-Ausolanek dioenez,
tarte horretan ume bat jolastokian zaindua izatea nahi izanez gero,
derrigorrean bazkaltzen geratu behar du, edota bestela bazkaria ordaindu
beharko luke.
·
Prezioak :
-
Ohiko
garraiatuak (eskolatik 2 km baino urrutiagokoak ) : 3,30
€
-
Ohiko
ez garraiatuak ( eskolatik 2 km baino
gertuagokoak ) : 4,60 €
-
Tarteka
geratzen diren ikasleak ( ebentualak ):
5,20 €
-
Gainerako
bazkaltiarrak: 8,10 €
⮚
Ohiko
bazkaltiarra: astean behin geratzen dena ere bai, egun hori beti bera izanik.
⮚ Ikasturte honetan aldaketa bat dago: “garraiatuak” diren ikasleei ez garraiatu bezala
kobratuko zaie, ikasturte hasieratik BANAKAKO GARRAIO LAGUNTZA eman arte. Gero, garraio-laguntza
ematen bazaizue, kobratu zaizuen kopuru hori itzuliko zaizue.
Oharrak:
1.- Egun-pasa eta antzeko irteeretan
otorduaren balioaren % 50a kobratuko zaizue, janaririk eskolara ekarri ez
arren. Pic-nika ekartzeko eskatuko bagenu, % 100a kobratuko lukete.
2.- Ikaslea gaixotuz gero, noiz kobratuko
zaie menuaren % 50a ?
- Jantokira astean
egun batean bazkaltzera datorrenari, etortzen ez den edozein egunetan.
- 2 egunetan
datorrenari, jarraian 2 egun etortzen ez bada.
- 3 egunetan datorrenari, 3 egun jarraian etortzen ez denean.
- 4 egunetan datozenak, jarraian 4 egun falta direnean.
- 5 egunetan izena emanda dutenak, 5 egun jarraian etortzen ez
direnean.
3.- Falta diren egun horiek jarraian ez badira,
ordenagailuaren aplikazioak ez ditu deskontatzeko moduan hartzen eta % 100a
kobratzen du.
GREBA EGUNAK JANTOKIAN:
Sukaldariak greba egiten duenean, ez
da janaririk zerbitzatuko eta, beraz, bazkaltiarrei ez zaie kuotarik kobratuko.
Irakasleek greba egiten badute baina
sukaldariak ez, egun horretan jantokiko zerbitzua eman daiteke:
●
Ikasleak
jantokian bazkaltzen badu, kobratu egingo zaio.
●
Jantokian
bazkaltzen ez duenari erdia kobratuko zaio.
BEKAK
⮚
Eskolako materialari dagokiona: HH3tik aurrera eska daiteke; zuzenean
gurasoen kontu korrontean sartzen da.
⮚
Banakako garraio laguntzari
dagokiona: HH2tik aurrera eska daiteke. Eskolatik gutxienez 2 km-ra bizi denak
eska dezake. Eskolak bideratzen du eskaera.
⮚
Jantokiko dirulaguntzari
dagokiona: HH 2tik aurrera eska daiteke.
Ikasleak jantokiko kuotak ordaintzen
ditu dirulaguntza jaso bitartean.
Dirulaguntza jasotakoan, eskolak, ikasle horrek ordura arte ordaindu duen
kantitate osoa bueltatzen dio familiari eta hortik aurrerako bazkariak ez ditu
ordainduko. Ondorioz, ikasleak ikasturte osoan doan bazkalduko du.
AUTOBUSA erabilitakoan
kobratuko diren prezioak
Egun erdiko
irteera
|
7 €
|
Egun osoko
irteera
|
9 €
|
LIBURU SOLIDARIOA
IKASMAILAK
|
ESKOLAK JASOTAKO LAGUNTZA
(UMEKO)
|
GURASOEK ORDAINDU BEHARREKOA
( UMEKO)
|
1. eta 2. maila
|
35 €
|
27 €
|
3. eta 4. maila
|
35 €
|
30 €
|
5. eta 6. maila
|
35 €
|
31 €
|
ERREZIBOAK jiratzeko modua
-
Oharra
bidali gastuaren berri emanez.
-
Bankuari abisua eman eta kontu korrontetik
kobratu
* Erreziboa bueltan etortzen bada,
abisatuko zaizue eta eskolako kontu korrontean sartu beharko duzue dirua.
Babesgabetasun-zantzuak jakinarazteko betebeharra
“Ikastetxe honek hau jakinarazten
die gurasoei: haurrak eta nerabeak zaintzeko eta babesteko Eusko Jaurlaritzaren Legearen arabera (otsailaren 18ko 3/2005
Legea), ikastetxean uste bada ikasleren
bat babesgabetasun-egoeran dagoela susmatzeko zantzuak daudela, hau da, uste bada ikasle horren zaintzaileek beren
funtzioak betetzen ez dituztela, ikastetxeak
egoera hori jakinaraziko die gizarte-zerbitzuei, legeak hala aginduta.
Jakinarazpena eginez gero, horren berri emango zaio ikaslearen familiari”.