2021-04-26

EKOETXE ETA IGARA ERROTARA IRTEERA

     Aurreko artikuluan esan genuen bezala, hirugarren hiruhileko honetan ENERGIA gaia landuko dugu LH3-4 eta LH5-6n.

     Hori dela eta, apirilaren 8an Azpeitiko Ekoetxe zentroan izan ginen, energiaren inguruko tailer batzuk egin eta Loiolako Igarako errota uraren indarrari esker nola ibiltzen den ikustera.


 

     Gela bakoitzarekin talde bana egin eta, talde batek Ekoetxeko tailerra egiten zuen bitartean, beste taldeak Igarako errota ikusteko aukera izan genuen. 

     Ekoetxen egin genuen tailerrean "egun bat energiarik gabe" imajinatu behar genuen eta Errezilgo eskolan, dendan eta bakoitzaren etxean nola moldatu gaitezken egun oso batean argindarra, gasa edota gasolinarik gabe.

 


 



      Bitartean, beste taldeak Igarako errota martxan ikusteko aukera ikusi genuen eta uraren indarra erabiliz arto-irina nola egiten zen ikustekoa. oso interesgarria egin zitzaigun.

 

 



 



 

 

 

 

 

2021-04-25

ENERGIA IBILBIDEA

Hirugarren hiruhileko honetan ENERGIA gaia landuko dugu LH3-4 eta LH5-6n.

Hori dela eta, apirilaren 8an Azpeitiko Ekogune zentroan izan ginen, energiaren inguruko tailer batzuk egin eta Loiolako Igarako errota uraren indarrari esker nola ibiltzen den ikustera.

Bestalde, eskolan bertan ere Energiaren Ibilbidea egin genuen Xeberorekin eskolan zehar, Euronet 50x50 programaren barruan.



Lehenengo, eskola aurrean elkartu ginen eta han eskolara argindarra eta gasa nondik etortzen diren azaldu zigun Xeberok.

Gero, galdara-gelara joan ginen eta han Xeberok azaldu zigun gasari esker eskolako berogailuak berotzen direla eta baita sukaldeko eta dutxetako ura ere.
Argi eta garbi esan zigun iturrietako ura eta berogailuetako ura ezin direla nahastu eta horregatik tubo desbesberdinetatik joaten dira ur horiek.




 
Gero kuadro elektrikoak erakutsi zizkigun. Eskolan 3 kuadro elektriko daude, 1 solairu bakoitzean. Kuadro elektrikoei esker dakigu eskolako argi guztiak ondo dabiltzan ala ez eta aberiaren bat baldin badago hor begiratu behar dugu.
 

Bukatzeko jangelako eta Eliren gelako argiztapena (fluoreszenteak, LED bonbilak,..), berokuntza sistema (erradiadoreak eta bakoitzen tamaina) eta tresna elektrikoak (ordenagailuak, arbel digitala, inprimagailua,...) aztertu genituen. 
 



Eskerrik asko, Xebero, erakutsi diguzun guztiagatik!!!
LH3-4 eta LH5-6

LIBURUAREN EGUNA

Ostiralean, apirilak 23, Liburuaren Nazioarteko Eguna izan zen eta geuk ere aparteko kolorea eskaini genion egunari eskolan.


Batetik, goizean hainbat ipuin entzuteko parada izan zuten ikasle guztiek bai euskaraz, bai gaztelaniaz bai ingelesez.


Ondorengo ipuinak irakurri genituen irakasleok:

-HH2-3 eta HH4-5: "Untxitxo txuria" eta "Otsoa eta 7 antxumeak".

-LH1-2: "Xomorropoemak", "Tonino", "Loreren ibilaldia" eta "Los músicos de Bremen".

-LH3-4: "Bidelapurrak", "El ruiseñor" eta "The smartest giant in town".

-LH5-6: "Motz, Urbasako pottoka" eta "Miñan".


Bestetik, eskola atarian "Gure liburu kuttunak" erakusketa antolatu genuen, ikasle, guraso eta irakasleon gustuko liburuak erakutsiz. Egunean zehar taldetan jaitsi ginen erakusgai zeuden liburuak ikusi eta aztertzera.










2021-04-23

ERREKA MARI, EUSKAL HERRIKO AZKEN LAMIA

Asteazkenean, apirilak 21, Borondegin izan ginen "Erreka Mari, Euskal Herriko azken lamia" txotxongilo emanaldia ikusten. 
Izugarri gustatu zitzaigun Enkarni Genuaren ikuskizuna, eta gustu-gustura ikusi eta entzun genuen Martin, Erreka Mari, Agustina eta Kattalinen istorioa!!!



   


 Emanaldia bukatutakoan, ikasle nagusiek galdera batzuk egin zizkioten Enkarniri. 
Ikus ezazue ondorengo bideoa, bertan kontu interesgarriak entzuteko aukera izango duzue eta!!! 
 Eskerrik asko, Enkarni!!!!



 


Eta gogoratu Erreka Mariren irakaspen garrantzitsua: batetik, gure inguruko erreka eta ibaiak garbi-garbi mantendu behar ditugula, eta bestetik, guztiok garela garen modukoak, desberdinak bata bestearengandik, baina beti elkar errespetatu behar dugula!!!!