2012-12-20
GURE PASEOA
2012-11-26
BIRZIKLATZEA ESKOLAN
Herrian zeunden edukiontziak aztertu ondoren, ikasitako edukiontzi guztiak egin genituen kartoizko kaxak kolore ezberdinetako paperekin inguratuz. Egun batzuk geroago, aurkezpen bat egin genien eskolako ume guztiei eta bertan edukiontzi bakoitzean zer bota eta ez den bota behar erakutsi genien. Horretaz gain, birziklatzeak ze onura ekartzen dituen erakutsi genien.Ondoren, jolas bat egin genuen eta saiatu ginen besteei birziklatzea garrantzitsua dela erakustea.
.
.
Lehenengo, Mertxe eta Eliren gelakoekin, Haur Hezkuntzakoekin, egin genuen jolasa. Jolasa, bakoitzari zabor bat eman eta edukiontzira botatzea zen. Bakoitzak hiru zabor bere edukiontzira botatakoan, jolas bat egiten genuen. Denak hiru zabor bere edukiontzira botatakoan, "itxi kutxatila" jolasa egin genuen. Bi minutu iraun zuen jolasak eta oso ondo pasa zuten. Berriro ere zaborra bota zutenean, "harrapaketan" jolasa egin genuen.
.
.
Arratsaldean, Elenaren gelakoekin, Lh 2. ziklokoekin, egin genuen jolasa, baina hauekin jolas desberdina izan zen. "Antzara" jolasa egin genuen. Uztai urdina egokitutakoan, zaborra bere edukiontzira bota behar zen; kamioia egokitutakoan, hurrengo kamioira joan behar zen. Horia edo berdea egokitutakoan, jolas bat egin behar zen, beltzean egokitu ezkero hasierara itzuli behar zen eta gorria egokitu ezkero ez zen ezer gertatzen.
.
.
Hurrengo goizean, jolas berdina egin genuen Elixabeten gelakoekin, Lh1. ziklokoekin. Oso ondo pasa zuten eta ikasi zuten birziklatzea ze garrantzitsu zen. Esan zuten, birziklatzen lagunduko zigutela.
.
.
Gu gure lanarekin oso gustura geratu ginen.
Badakizu, BIRZIKLATU!
5. eta 6. mailako ikasleak.
2012-11-19
Arbola denon artean egin genuen.
HEMEN GAUDE DENOK |
2012-11-15
GURE ETXEAK
GURE EXA EGI DITUGU ´BIDEA ET EAR IAU IUG. EXA PAU DITUGU ETA MAPA EGI DUGU.
GURE ETXEAK:
• MUSKAGA
• BERRIKI
• GALARRAGA BARRENA
• LANDARRAIN BERRI
• ARITZETA AZPIKOA
• GURUTZEAGA BERRI
• ZUBIAURRE
• AITZEGI
• BASABE BARRENA
• AGERRE GOIKOA
• BERUARAN
• SAGASTIALDE 4
4-5 URTEKO GELAKIDEAK
Gure etxeak egin ditugu. Bidea eta belarra pintatu ditugu. Etxeak pegatu ditugu eta mapa egin dugu.
2012-11-05
LUR PLANETA : BILAKAERA, GERUZAK,...
LURRAREN BILAKAERA: SORTU ZENETIK GAUR EGUN ARTE Egileak: Haritz Goenaga, Naikari Urdalleta, Nahia Cadierno eta Mattin Aiertza ( Lh 3 zikloa )
LURRA ESPAZIOTIK IKUSITA
Egilea: Xabier Irulegi ( Lh 3 zikloa )ATMOSFERA
Egileak: Leire Eizmendi, Xabier Irulegi, Saioa Beristain eta Izar Agirretxe ( Lh 3 zikloa )LURRAREN BARNE-GERUZAK
Egileak: Mikel Labaka, Elaia Azpillaga eta Itxaso Esnal ( Lh 3 zikloa )Bilakatu zen bizigai
2012-10-10
Capitan Tximista
Kaixo lagunok:
Urriak lau eta bostean Hondarribira joan ginen.Ekintza asko egin genituen:Patxiren baratza ikusi,arko tiraketan parte hartu,taloa egin,hiru orduko ibilaldia eta errota ikusi.
Honetaz aparte lagunak ere egin genituen:Bi txakur eta bertako begiraleak.Abentura ederrak pasa genituen ere errekan saltoka,txabola egiten eta karramarroak harrapatzen.
Zoragarri pasa genuen!
2012-06-04
EKAINAREN 1EAN GLADYS ENEAN
TXIGU PAEKA ERAUI ZINU. GRO PEA JLASEA INNI GINE. ZELAIAN BKALU EUEN.
Ostiralean Donostiara joan ginen Gladys Enea parkera. Paumak ikusi genituen. Txinguk parkea erakutsi zigun. Gero parkean jolasean ibili ginen. Zelaian bazkaldu genuen.
Erniora ibilaldia
2012-05-24
Ikasberrira bisita
Berandu xamar iritsi ginen baina hala ere jolasteko eta ondo pasatzeko nahiko astia izan genuen.
Hasieran gelan gure izenak esan genituen eta beraiek eurenak.Ondoren, bertso batzuk kantatu zituzten. segidan, Ikastola ezagutzeko jolas bat egin genuen inglesez Azpeitikoak eta Errezilgoak nahastuta.
Laurak eta hogei aldera edo autobusa hartzera joan ginen presaka eta Errezilera itzuli gienen.
Gu Ikasberrin geunden bitartean 1.2.3.4 mailakoak pistinan zeuden ikastaroa egiten.
.
2012-05-23
Urola institutora bisita
2012-ko maiatzak 22an Urola ikastola ikustera joan ginen. Karmelo Etxegarai, Aizarnako eskolakoak eta gu bertan elkartu ginen. Han bertsoak entzun eta antzerki bat egin ziguten. Lehenengo, DBH 2 koak (Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzakoak) hirunaka jarri eta bertsoak kantatu zizkiguten. Galderak egiteko denbora ere eman ziguten eta azkeneko momentuan ikastola erakutsi ziguten. 4:15 etan autobusa hartu eta Errezilera joan ginen.
Liseriketa-aparatuaren aurkezpena
2012-05-08
SAGARRONDOAK LORETAN
2012-05-07
HAUR HEZKUNTZAKOEN TXANGOA
GERO OIOKO OAZRA JOAN GNE.
BLART BKADU GLUE.
ODARREIN JLSEAN IBILI IÑ .
SAPAITLET ORDARRA SATU ZIZAU,
E DRKI IBLI GINE.
Martxoan autobus txikian Txikiguayra joan ginen Eliren gelakoak eta gu. Gero Orioko hondartzara joan ginen. Belarretan bazkaldu genuen. Hondarrarekin jolasean ibili ginen. Zapatiletan hondarra sartu zitzaigun. Ederki ibili ginen.
NAROA.IRAIDE C.JURGI.AIERT.IRAIDEL.ADEI JON NAHIKARI PEIO
2012-05-04
UME EZINDUEN JOLASAK
Maiatzaren 4an Asier Denis eta Laira etorri ziren ume ezinduen kirolak erakustera. Izenak esan genituen. Ondoren hiru talde egin eta jokoak azaldu zizkiguten.
2012-04-29
JAIALDIA ERREZILGO ESKOLAN
Apirilak 27an jaialdia izan genuen eskolan.Lehenik eta behin txikiek bi dantza egin zituzten eta ondoren antzerki bat ere egin zuten. Ondoren,Lh 1.2. mailakoak beste dantza bat egin zuten.Eta ondoren gu, sagardotegian antzerkia egin genuen.
Bakoitzak berea egin eta gero gurasoak ekarri zituzten ,pastelak,tortillak eta edariak!
BERRIZKO ARTE,AGUR!! =D
2012-04-27
EMANALDIA EGUNEKO ZENTROAN.
2012-04-25
Sare sozialetan jolasean
Lehenengo egunean, gure izenak ezagutzeko jolas bat egin genuen ( gure izenak paper batean idatzi eta puztutako globo batean itsatsi ). Baita ere, galderaz betetako fitxa bat bete genuen. Hori egin eta gero, bideo bat erakutsi ziguten, esplikazio eta guzti. Eta eguna bukatzeko, elkarrizketa motz batzuk egin genituen.
Bigarren egunean, web kamari buruz hitz egin genuen. Paper batean umeen izenak jarri eta aurpegi bat aukeratu behar zen.(pozik , normal edo haserre).Eta gero hitz egiten jardun ginen.
Hirugarren egunean, hariaren jokoan ibili ginen. Armiarma sarea osatu behar genuen eta osatu genuen.
Oso ikaragarri gustatu zitzaigun. Eta oso ondo pasa genuen.
2012-04-20
ANTZERKI TOPAKETA AIZARNAN
Aizarnako zimetarioko gaineko gelan egin genituen antzerkiak . Politak ziren denak: Aizarnakoa, Bidanikoak, Albizturkoak eta gu . Aizarnako eskolan antzerkiko arropak jantzi genituen eta zumetario gaineko gelara joan ginen antzerkiak ikustera eta egitera .
Aurrena, bertakoak egin zuten . Bigarren, gu izan ginen . Guk egindakoan hamaiketakoa jan genuen . Hamaiketakoa jan ondoren Bidanikoen antzerkia ikusi genuen eta azkena, Albizturkoak . Hori ikusi eta gero, aizarnako frontoira joan ginen bazkaltzera .
Bazkaldu eta gero 14:00 arte jolasteko denbora eduki genuen . Eta gero beraiek antolatutako jolasetan ibili ginen . Lehenengo Izarra jokoan ibili ginen . Bigarren, kandela jolasean ibili ginen. Eta azkenik globoak lehertzen ibili ginen .
16:00tan Errezilera etorri ginen . Oso ondo pasa
Genuen. .
2012-03-19
Errezilgo ikasleak Zubietan
Zubietan bertan hiru ikastola elkartu ginen. Errezilgoak,Gabiriakoak eta Donostiakoak. Errezilgoak lehendabizi futbolean jolastu ginen lau taldetan banatuta. Gabiriakoak eta Donostiakoak aldiz Zubietako instalazioak ikustera joan ziren.
Futbolean ibili ondoren Zubietako instalazioak ikustera joan ginen. Beste eskolatakoak futbolean ibili ziren. Ondoren Realeko entrenamendua ikusiz hamaiketakoa jan genuen. Jan ondoren Realeko jokalari bat eta porteroa atera ziren. Bravo eta Iñigo Martinez. Beraiek nahi zutenei sinadurak egin zizkieten.
Errezilgo 9 ikasleek bizkotxoak eman zizkieten: bi jokalarientzat beste bat Griezmanentzan eta bestea Elustondorentzako.
Hori bukatutakoan Bravo eta Iñigorekin argazkiak atera genituen.Ondoren Zubieta herrira joan ginen bazkaltzera.Bazkaldu genuenean,Zubietako frontoi eta parkean jolasten ibili ginen.Azkenik autobusa hartu eta Errezilera etorri ginen.
.
Eskola Txikietako olinpiadak
Goizeko bederatzietan goiko plazan elkartu ginen. Autobus txikian joan ginen hemendik Tolosara. Taldetan elkartu ginen eta bakoitza beste bi herrietakoekin jolastu genuen. Lehenik hiru eta laugarren mailakoak zirkuitua egin zuten. Bitartean, gu frontoira joan ginen hango jolasak egitera.
Hamaiketakoa jan genuenean guk zirkuitua egin genuen eta besteak berriz frontoiko jolasak egin zituzten.
Frontoian joku hauek egin genituen: Pisu-jaurtiketa, saltoa, sokatira, brileta, soka saltoa, ...
Zirkuituan berriz, proba hauek zeuden: Hesiak, esprinta, zaku-lasterketa, lokotxak, txingak eta 400 metro korrika.
Gutxienez 15 ikastetxe elkartu ginen.
Oso ondo pasatu genuen!
.
2012-03-16
Amets Bateko umeek harritu egiten gaituzte beti
2012-03-02
Donostiara egunpasa
Lehenengo Kutxa-Espaziora joan ginen , bertan uraren tailerra egin genuen. Amaitu ondoren, Plateraiumean "Kartoizko suziriaren sekretua" filma ikusi genuen.
Jarraian bazkaldu eta bertako maketak ikusi ondoren, autobusez Txuri-Urdinera joan ginen. Ordu eta erdi jardun ginen patinatzen. Hasierako 15 minutuak libre utzi zizkiguten. Urrengo 45 minutuak ikastaroan igaro genituen. Azkeneko ordu erdia, patinatzen jardun genuen, baina oraingoan diskotekako argi kantuekin jardun ginen.
Ondoren arropak aldatu eta guztiz nekatuta iritsi ginen Errezilera.
Ibilaldia
Lehenengo Kutxa-Espaziora joan ginen , bertan uraren tailerra egin genuen. Amaitu ondoren, Plateraiumean "Kartoizko suziriaren sekretua" filma ikusi genuen.
Jarraian bazkaldu eta bertako maketak ikusi ondoren, autobusez Txuri-Urdinera joan ginen. Ordu eta erdi jardun ginen patinatzen. Hasierako 15 minutuak libre utzi zizkiguten. Urrengo 45 minutuak ikastaroan igaro genituen. Azkeneko ordu erdia, patinatzen jardun genuen, baina oraingoan diskotekako argi kantuekin jardun ginen.
Ondoren arropak aldatu eta guztiz nekatuta iritsi ginen Errezilera.
Eskola Txikiak
Lehenengo, 5. eta 6. mailakook bi bertso abestu genituen; ondoren, Anttonek antolaketa azaldu zuen; gero, bi bideo bateratuta ikusi genituen; eta azkenik, gurasoek gure galderak erantzun zituzten.
2012-03-01
2012-02-22
Inauteriak Errezilgo eskolan
Irakasleek 4 talde egin zituzten altxorraren bila jolasa egiteko. Hauek ziren egin genituen frogak: San Josera joan eta han pista bilatu behar zen. Frontoian buru gainetik baloia paseaz alde batetik bestera joatea zen helburua. 3. zikloko gelan Wiiko boloetan 40 bolo bota behar ziren. Informatikako gelan herrialde batzuen hiriburua eta hiriburuaren biztanleria bilatu behar zen. 2 eta 3 urtekoen gelan esponjazko baloiak ontzi batera sartu behar ziren. Eskola aurrean kutxaran arrautza hartuta bi konoen kanpotik buelta bat eman behar zuen bakoitzak. Elizako zimitorioan pista bat bilatu behar zen. Eta azken froga altxorra non zegoen esango zigun pista aurkitu behar genuen gimnasioan.
Altxorra aurkitu zutenak eta besteok gozoki zorro bana jan genuen. Oso ondo pasa genuen arratsaldean.
2012-02-17
Euskal Herriari buruzko aurkezpena
5 eta 6. milako ikasleok Euskal Herriari buruzko aurkezpen bat egin dugu. Aurkezpen hori ikustera 4 urtetik gorako ikasleak etorri zaikigu gure gelara.
Naikari, Leire eta Izarrek sarrera egin dute. Aitor eta Julenek Euskal Herriaren kokapenari buruz hitz egin digute. Ondoren, Garazi eta Maddik mendi eta ibaiak erakutsi dizkigute. Jarraian, Nagore eta Eiderrek Euskal Herriko dantza eta musika tresnak erakutsi dizkigute. Segidan, Xabier eta Jonek Herri Kirolak aurkeztu dizkigute. Azkenik, Mikel eta Mattin euskarari buruz jardun zaizkigu.
Beste ikasle eta irakasleei asko gustatu zaie gure aurkezpena. Oso gustura geratu gara egin dugun lanarekin.
TXANELAN Euskal Herriari buruz ikasten jardun gara eta horregatik Anttonek horren inguruko lan bat egin nahi genuen proposatu zigun. Informatikako saioetan aritu gara lana prestatzen. Lan hau osatzeko pare bat aste jardun gara lanean.
2012-02-03
San Blas eguna
Otsailak 3an San Blas eguna ospatzen da. Festa honetan San Blas opilak jaten dira.
San Blas opilak elizara eramaten dira bedeinkatzera. Opilak bedeinkatutakoan jan eta gero eztarria osasuntsu mantentzen da.
Opilekin batera kolorezko zintak bedeinkatzen dira eta lepoan bederatzi egunez eduki ondoren sutara botatzen da gaixotasuna kentzeko.
Pello Añorga eskolan
Urtarrilak 26an etorri zen gure eskolara Pello Añorga , bere ipuin eta bongo harrigarriekin. Ipuin batzuk ekarri zizkigun, baita kontatu ere. Galderak egin genizkion, zer ipuinekin irabazi zuen saria, zeini eskaini zion sari hori, nolatan bururatu zitzaion ipuinak kontatzea,...
Bera etorri baino lehenago azkena idatzitako ipuina irakurri genuen,"Pottoko hipermerkatuan"eta lehenengo eta bigarren zikloko ikasleak "genio gaiztoa". Biak oso politak ziren eta asko gustatu zitzaizkigun.
Saioa ederra iruditu zitzaigun. Berriz ere etortzea gustatuko litzaiguke.
Candelaria eguna
Otsailak 2an Candelaria eguna ospatzen da Errezilen. Egun hauetan guraso eta aitona-amonei galdetzen aritu gara beraiek nola ospatzen duten egun hori. Informazio hau jaso dugu:
• Elizara bere gustuko gauzak eman eta bedeinkatu egiten dira.
Adibidez : erramu adarra bedeinkatu eta gero mina duzun lekuan igurtzitzen baduzu mina joan egiten da.
• Elizara kandela bat eramaten da.Elizan bedeinkatutako kandela bat piztuta eta handik sua hartuta eta horrela bedeinkatuta geratzen dira.bedeinkatutako kandela horiek ,gero,urtean zehar,suerte txarra uxatzeko, sendatzen laguntzeko…erabiltzen dira.
• Zenbait baserrietan eta baita ere gure eskolan ere,gurutze berezi bat ipintzen da sarrerako atean.Gurutze honek sorginak eta zorte txarra etxetik uxatzen ditu. Gurutze hori erramua eta lizarrarekin egiten dira eta atean jarri aurretik bedeinkatutako kandelaren argizari tanta
bat botatzen zaio.