2016-10-25

Describing people


                           ACTIVITIES AND GAMES FOR 3rd CYCLE


  

                              ADJECTIVES

                           COMPARATIVE and SUPERLATIVE


2016-10-24

MUNDUAN ZEHAR BIDAIATZEN...

Joan den urriaren 19an, 3.ziklokoen gelan bildu eta munduan zehar ibili ginen  hainbat herrialdetako bazter eder eta jendea ezagutuz Alice eta Andoniren gidaritzapean.
Dakizuenez, Unai, Maia, Alice eta Andoni bidaiari ausartak ditugu eta Errezilera etorri aurretik mundua ezagutuz ibili dira, kontinente guztietan zehar.
Izugarria izan zen ikusi genuena, eta musika ere bikaina!!!
Inbidia galanta pasatu genuen!!!


2016-10-17

GORLIZERA EGINDAKO IRTEERA

             Urriak 5 eta 6an Lehen Hezkuntzako ikasle guztiok Gorlizeko aterpetxera joan ginen. Ekintza hauek egin genituen:


ASTEAZKEN GOIZEAN

Goizeko 9:15etan eskolara etorri eta 9:30etan autobusa hartu genuen. 11:00ak aldera Gorlizera iritsi ginen.
Maletak hartu eta txabola tankerako eraikuntza batean utzi genituen eta gero, ibiltzea joan ginen.
Bueltakoan hondartzara sartu ginen. 13:30ak aldera bazkaltzera joan ginen. Bazkaltzeko arroza, haragi gisatua eta sagarra zeuden.

ASTEAZKEN  ARRATSALDEAN

           Bazkaldu eta gero, tirolinan ibili ginen. Nahi zutenak ibili ziren eta bakoitzak bi buelta egin genituen.
           Gero, meriendatu ostean bodyboard egitera joan ginen. Neoprenoa janzteko, bainujantzia eta galtzerdiak behar ziren. Gero sekatzeko toaila ere eraman genuen. Taula  hartu eta uretara joan ginen , han olatu handiak zeuden eta eta ondo pasa genuen.

ASTEAZKEN GAUEAN

           Afaldu eta gero, kanpoan jolasean ibili ginen. Ohera joateko ordua iritsi zen eta denak o-hera joan ginen.
Ordutegi bat zegoen, hamaika terditatik aurrera ixilik egon behar zen.    Lo hartzea kostatu egin zitzaigun.
Hurrengo goizean oso goiz esnatu ginen.   
   

OSTEGUN GOIZEAN

            Goizean, 8:45 etan esnatu ginen. 9:00ak aldera gosaltzera jaitsi ginen.
        Gosaldutakoan 2 taldetan banatu ginen. 1,2,3 eta 4. mailakoak alde batetik eta 5 eta 6. mailakoak beste aldetik. 1,2,3 eta 4. mailakoak Parque Aventura egitera joan ziren eta gu 5 eta 6. mailakoak bodyboard egitera joan ginen. Ordu eta erdi ibili ginen bai bodyboard eta bai Parque Aventura.  2 ekintzak egindakoan, bazkaldu,  maleta hartu eta autobusera joan ginen.



           
...