Urriaren 8 eta 9an Piraten Etxean egon ginen. Bertan ekintza ezberdinak egin genituen: jolasak, mozorrotu, itsasontzian ibili...PRIMERAN IBILI GINEN!!!
Urriaren hasieran Pasaian dagoen "Piraten etxera" irteera egin behar genuen. Programaren barruan kaian zehar txango bat egin behar genuenez, kaiaren inguruan informazioa lortu eta ikastea pentsatu genuen.
Taldetan banatu eta bakoitzak kaiaren aspektu ezberdin bat lantzen jardun ginen: arrantzaleen moilak, merkantzien moilak, kirol portuak, untziolak, ... Informazio asko lortu dugu, baita ikasi ere. Pasaiako kaian zehar egindako txangoan, piratak egindako galderei erantzunak oso zuzen eman genizkion, baita berak ez zekien daturen bat guk berari erakutsi ere.
Lortutako informazio, bideo, mapa, irudi eta abarrekin aurkezpenerako PowerPointa osatu genuen. Ondoren, 1, 2, 3 eta 4. mailako ikasleei erakutsi genien. Hemen duzue aurkezpenaren bideoa.