2023-04-28

TIPI TAPA, apirileko saioa



Atzo, 3 eta 4. mailako batzuk Tipi Tapako aiton -amonekin ibili ginen. Lehenengo, San Antoniora joan ginen kontu kontari  gero, Borondegira  hamaiketakoa egitera eta Ziarak ,bere azken eguna zenez, bizkotxo bat ekarri zuen, ooso goxoa!!!!!!!!!




 Tipi Tapako aiton- amonek zuhaitzen izenak erakutsi zizkiguten. Oso ondo pasatu genuen!!!!

Mila esker!!!!

Laura, Amets, June eta Joanes.

IRAKURLAGUN

 

Apirilaren 24an Irakurlaguneko saioekin hasi ginen berriz ere. 


Ordu erdi 1.ziklokoekin irakurtzen egon ginen beraien gelan eta ingeleseko gelan. 


Ondoren,  gure gelan geratu zirenak, bakarkako irakurketa prestatu zutenak, Eliren gelara etorri eta  poemak, asmakizunak eta txisteak irakurri zizkiguten.


Lehen ziklokoak oso adi egon ziren eta saioa oso entretenigarria izan zen. 


Ederki pasa genuen!!!

   LH5-6ko ikasleak

                                    
Eliren gelan bikoteka irakurtzen geratu zirenak adi-adi.

                                    
                                   Beste batzuk ingeleseko gelara jaitsi ziren.




                            



2023-04-27

DINAMORA IRTEERA

 Astelehenean, 3 eta4 .mailakoak, Dinamora joan ginenTxinaurriak programaren baitan antolatutako  Gure Marratxoak tailerrean parte hartzera, bertan,  IRUDIAren eremuan  aritu ginen lanean. Beraiek idatzita eman ziguten ipuinei marrazkiak egin genizkien horrela bakoitzak bere ipuina sortuz.





OSO POLITA IZAN ZEN TAILERRA, GUSTURA ARITU GINEN!!!!!!!!!


2023-04-20

IBON OREGI gure artean

 Apirilaren 18an Ibon Oregi etorri zitzaigun eskolara.


Lehendabizi, bere istripua nola izan zen azaldu zigun: lagun batekin Zumaiatik Getariara korrika zihoala, kotxe batek jo eta hanka galdu zuen. Gaur egun protesia erabiltzen du.


Istripu horren ondorioz, asko aldatu zaio bere bizimodua. Ironman-ak egitetik surf egokitua egitera pasatu da, eta gorputz-hezkuntzako irakaslea izatetik masajista izateko ikasketak egitera pasatu da.


 Gaur egun, gauza asko egiteko laguntza behar du, baina beste asko berak bakarrik egiteko gai da. 


Baina Ibonek ilusio eta bizipoz handia du eta gauza asko erakutsi zizkigun, batez ere hauxe:


ZAILTASUNEN AURREAN, EZ ETSI, ETA AURRERA EGIN! 

Elkarri lagunduz, irribar batekin eta ekinez, aurrera egin daiteke, norbere ilusioak lortzeko borroka egin behar da.


Oso gustura egon ginen zurekin, Ibon, zure kontuak entzuten, zure bizipenak entzuten eta eskerrik asko guregana etortzeagatik! Saio bikaina eskaini zenigun!


Eta eskerrik asko Domusari,  zuen bitartez Ibon Oregi eskolara etortzeagatik.


LH5-6ko ikasleak




2023-04-05

CHEFFI GURE ARTEAN

 Irakurlaguneko saio batean Cheffi etorri zen gure eskolara bi liburu alemanieraz irakurtzera. Lehoi bat barruan irakurri zigun alemanieraz, eta  Haserre zegoen tximunu batena ere irakurri zigun. 


ESKERRIK ASKO, Cheffi!!!!!

                                                                          Araitz, Anaia eta Araitz

TXIKIEI IRAKURTZEN, ZE GUSTURA!

 LH 5-6 ko  ikasle batzuk HH 2-3 eta HH 4-5 geletara joan ginen ipuinak irakurtzera. Txikienak adi-adi egon ziren guk irakurri bitartean.

Hurrengo batean ere joango gara!!!!


 


 



2023-04-01

LIBURUEN ALTXORRA JOAN ZAIGU

 Martxoaren 15ean Galtzagorriko Imanol etorri zen.

Liburu asko erakutsi zizkigun bildurrezkoak, abenturazkoak,barregarriak,poemak...

liburu oso politak ekarri zituen.lgtltean hitz egin genuen.



 Txikienei ere liburuak erakutsi zizkien. Esku-jolas politak egin zizkigun eta gustura egon ginen.




Denontzako moduko liburuak ekarri zituen.
Eskerrik asko, Imanol eta Galtzagorri Elkartea.




MARTXOAK 8

 


Martxoaren zortzian gai bezala etxeko zaintza hartu genuen. 

Etxeko zaintza oso garrantzitsua da. Etxeko zaintzarik gabe oso zaila izango zen bizitzea. Horregatik, ikasle bakoitzak etxeko zaintza egiten edo familiako norbait etxeko zaintzak egiten agertzen ziren argazkiak bildu genituen. 

Argazki horiekin, kartel bat egin eta eskolako atarian itsatsi genuen.


Arratsaldean, gurasoaren aurrean, Nire Gorputza Da kantatu eta dantzatu genuen.

Geroago, ikasle batzuek Miren Agur Meaberen poema bat errezitatu zuten.



Beno, hau izan da dena. AGUR👋   Ã‡