2021-09-17

DYA-KOEKIN IKASTEN

 IRAILAREN  15  ETA  16-AN  DYA-KO  PAULA  ETORRI ZAIGU  ESKOLARA  HAINBAT  GAUZA  AZALTZERA.

GURE  GELAN , PERTSONA  BAT  LURREAN  TOPATZEN  DUZUNEAN  ZER  EGITEA  KOMENI  DEN    ERAKUTSI  DIGU:

1.- ZER  MODUZ  DAGOEN  GALDETU, AURPEGIA  IKUITUZ.

2.- LAGUNTZA  ESKATU.

3.- 112-RA  DEITU.

4.- ARNASA  HARTZEN  DU.  

5.- ALDAMENEZKA  JARRI. ALDE  BATEKO  ESKUA  ETA  HANKA  ZUZEN  JARRI  ETA  BESTE  ALDEKOAK  TOLESTATU.

6.- ARNASARIK  EZ  DU.

7.- HASI  MASAJEATZEN  BULARRAREN  ERDIAN  DAUKAGUN  ZULOTXOAN.

8.- ERRITMO  BIZIA  BEHAR  DA  ETA "ALTZA  FELIPE  TRULALAI..."  DOINUA  JARRI  DIGU.

EDERKI  PASA  DEGU  ETA  ASKO  IKASI  DUGU  ZUREGATIK  PAULA.

                                                  LH 1-2










LH3-4 eta LH5-6ko taldekoak ere izan ziren DYAko Paularekin eta haiek ere guk bezala ikasi zuten.






2021-09-13

TALDE EDERRA GUREA!

 Hasi gara, bada, martxan berriz eta hemen gara aurtengo ikasleak, txikienen gurasoak eta irakasleak.

Ikasturte berri on denoi!!!!




HH4-5eko taldea

LH1-2ko taldea

LH3-4ko taldea


2021-09-06

2021-2022ko KONTINGENTZIA-PLANA

 

   

 

SAN MARTIN HERRI ESKOLA

 

KONTINGENTZIA PLANA, COVID-19

2021-2022 ikasturtea

 

SARRERA

San Martin Herri Eskola osatzen dugun kide guztion osasun eskubideak bermatu eta gure lana ahalik eta modu seguru eta eraginkorrenean garatu ahal izateko, kontingentzia plana osatu dugu.

Plan hau dinamikoa izango da eta beraz, osasun baldintzek eragingo dituzten aldaketei irekia.

 

ESKOLAKO FUNTZIONAMENDURAKO ERABAKIAK

Segurtasun neurri orokorrak:

      Eskolara etorri aurretik, etxean tenperatura hartu behar dugu.

      Koronabirusaren sintomak: 37 gradutik gorako sukarra, eztul lehorra, eztarriko mina, arnasa hartzeko zailtasuna, usainik edo dastamenik ez izatea.

      Sukarra edo aipatutako sintomaren bat badu, umea etxean geratuko da. Gurasoak Osasun Zentrora deituko du eta baita eskolara ere.

      Eskolan sintomak agertuz gero: ikaslea isolatu eta etxekoei deituko zaie, eskolara umearen bila etor daitezen.

      Sarrera eskolara:

o   Eskolaren funtzionamendu egokirako ordurako etortzea eskatzen da.

o   Ikasleak atarian ilaran jarriko dira bakoitzari dagokion zutabearen parean eta segurtasun tartea utziz. Ez dugu tenperaturarik hartuko, beraz, garrantzitsua da etxean hartuta etortzea.

o   Ikasleak gurasorik gabe sartuko dira eskolara, 2-3 urtekoak izan ezik.

o   Goiko solairura helduleku aldetik igoko gara ilaran eta poliki.

 

. Eskuen garbiketa: berebiziko garrantzia emango diogu eta sarri garbituko ditugu:

     Eskolara etorri aurretik

     Eskolara sartzean

     Gela batetik bestera joatean

     Jolasgarai aurretik eta ondoren

     Etxera joan aurretik

  • 2-3 urtekoek gelan garbituko dituzte.
  • 4-5 urtekoak goiko ezkerreko komunera joango dira ur eta xaboiez garbitzera.
  • LHkoek gelako sarreran edukiko duten gel hidroalkoholikoa erabiliko dute. Jolas ordu ondorenean ur eta xaboiez garbituko dituzte.

 

      Irteera gelatik: gelan dagoen irakaslearekin jaitsiko dira horma aldetik ilaran eta poliki.

 

Prebentzio neurriak eskolako espazioetan:

      Geletan:

o   Segurtasun tartea: ikasleek ez dute segurtasun tarterik gordeko burbuilak errespetatzen diren bitartean.

o   Maskara:

-      HHko ikasleei ez zaie eskatuko janztea.

-      LHkoek jantzita ibili behar dute.

-      Ikasle bakoitzak bere maskara ekarriko du etxetik.

o   Aireztapena: garrantzitsua da espazio guztiak aireztatzea eta maiz zabalduko ditugu ate eta leihoak.

o   Materiala:

-      Ikasle bakoitzak bere materiala erabiliko du ahal den neurrian. Eskolan emango zaio material gehiena.

      Jolasgaraian:

o   HHkoak batera ibiliko dira; ahal den guztietan kanpoan egingo dute jolas.

o   LHkoentzat hiru gune jarriko ditugu -patioa, frontoia eta gimnasioa+beheko aterpea- eta errotazio bidez txandaka joango dira batera eta bestera.

o   LHko 3. mailatik gorakoek elkarrekin ibiltzeko aukera izango dute eta errotazioaren arabera dagozkien bi guneetako batera joateko moduan izango dira.

o   Gune bakoitzean material sorta bat erabiliko da, eta ostiralero desinfektatu egingo ditugu.

 

      Jangelan:

o   Bazkaltiarrak burbuilak errespetatuz jarriko dira mahaietan.

 

      Gune komunak: eskolako gela guztiak erabiliko dira.

o   Pasilloak: poliki ibiliko gara eta ez gara bertan geldituko pilaketak ekiditeko.

o   Ingeleseko gela: ondoko jarduerak egiteko ibiliko dugu:

        Zaintza zerbitzua

        Klaustro bilerak

        Irakasle eta gurasoen arteko bilerak

        4-5 urtekoen ingelesa

        Mekanografia

        Robotika

        Informatika

Jarduera horien aurretik eta ondoren, eskuak garbituko ditugu.

o   Gimnasioa: eguraldi txarra denean jolaserako (jolasgaraian eta bazkalondoan) eta Gorputz Hezkuntzarako ibiliko dugu. Psikomotrizitate saioak ere bertan egingo dira.

Ahalik eta material gutxien erabiltzen saiatuko gara eta eskuak garbituko ditugu bertan ibili aurretik eta ondoren.

o   Patioa: jarduera desberdinetarako ibiliko dugu eta saiatuko gara ahalik eta material gutxien erabiltzen.

o   Komunak:

        Ikasle talde bakoitzari komun bat esleituko zaio, bai goiko solairuan, bai behean.

        Ikasleen komunak eguerdian ere garbituko dira.

 

Prebentzio neurriak eskolaz kanpoko jardueretan:

Erakunde antolatzailea izango da eskolaz kanpoko jardueren planaren arduraduna,

Eskola barruan antolatuko direnetan ondorengoa betetzea eskatuko zaie:

     Bizikidetza talde egonkorrak –burbuilak- errespetatzea.

     Eskuak garbitzea eskolara sartu orduko.

     Beren materiala soilik erabiltzea.

 

 

Tutoretza eta harremanak:

-Urriko lehen astean egingo dira geletako bilerak.

-Familiekin harremana bermatu behar dugu.

- Ikasleen egoera emozionalaren lanketari ekingo diogu.

-Talde kohesiorako dinamikak sustatzeko ekintzak planifikatuko ditugu.

-Irakasleen arteko koordinazioa indartuko dugu.

 

ITXIALDIAN

Balizko etxeratzeari begira hartutako erabakiak:

      Guraso eta ikasleekin harremanetan jarraituko dugu. Horretarako biderik egokienak aztertu eta erabakiko ditugu gurasoekin batera.

      Ikasleen ongizate emozionala zaintzeko bideak jorratuko ditugu.

      Hezkuntza-jarduerei eutsiko diegu:

          -HH eta LH1-2:

o   itxialdia laburra denean, irakurketa, idazketa eta matematikaren irakaskuntza lehenetsiko dugu:

        HH 4-5 urtekoei gelan egiten ari garena egin ahal izateko material manipulagarria emango diegu eta baita lan idatziak ere.

        LH1-2koei fotokopiak eta txostenak emango zaizkie.

     itxialdia luzea bada, bai HHkoei eta baita 1. eta 2. mailakoei ere, on-line bidezko hezkuntza arreta emango zaie. 1. eta 2. mailakoei egunero bi arlotako lanketa emango zaie eta horretarako irakasleon arteko txandak erabakiko ditugu.

-LH3-4:

      Liveworksheet-en hiru koaderno izango dituzte:

     euskara, gaztelania, matematika eta natur zientziak

     ingelesa

     musika

          Gorputz Hezkuntzakoak erronkaren bat jarriko die.

          Eduki berrien azalpenak helaraziko zaizkie.

          Horrez gain, lanen bat bidal daiteke emailez ere.

 

-LH5-6: Ikasgela plataforma erabiliko dugu.

-INak dituztenek PTaren arreta jasoko dute.

 

o   Plataforma digitalen bitartez lan egin ahal izateko, 1. hiruhilekoan prestaketa saioak egingo dira.

    Programazioak eta ebaluazioa egokituko ditugu.