Aurreko urriak 23, 24 eta 25en DYAko boluntarioak izan ditugu gure ikastetxean larrialdi egoera batean zer egin behar dugun erakusteko.
Egun bakoitzean, arratsaldetan, gela banatan ordu eta erdiko ikastaroa eskaini ziguten.
Ikastaroa gertatu aurreko astean DYAkoek prestatutako abesti bat ikasi zuten, larrialdi egoeran zer egin behar den esaten duena. Oso atsegina zen eta ikasleei asko gustatu izan zaie.
Ikastaroan, Asier eta Eikok larrialdi egoeran eman beharreko pausoak azaldu zizkiguten, telefonoz hots egindakoan esan beharrekoak, ... informazio asko eman ziguten eta era alaian.
Zaurituak arnasa hartzen duela konturatzeko zer egin behar dugun ere erakutsi ziguten eta baita zein posturatan ipini behar dugun arnasa hartzen badu.
Bukaera aldera, 1 eta 2 zikloko ikasleak etxetik ekarritako panpinekin eta 3. zikloko ikasleak DYAkoek ekarritako panpinekin, erreanimazio saioen entsegua egiten jardun ziren, dena musika baten erritmoa jarraitzen zuten bitartean.
Amaitzeko, bideo bat eskaini ziguten.
Benetan ikastaro interesgarria izan da, eta ikasleei asko gustatu zaiena. Asko ikasi dute.
Los alumnos de 5º y 6º de Educación Primaria (clase de Antton) hemos creado un nuevo juego de adivinanzas en clase de Lengua Castellana.
Primero, cada uno buscamos las adivinanzas en casa, luego escribimos las adivinanzas y las respuestas en las cartulinas y al final presentamos y explicamos el juego en la clase de 3º y 4º de primaria.
Aquí esta el vídeo de la presentación. !Espero que os guste!
Urriak 5ean, LH osoko ikasleak, autobusa hartu eta Etxarri Larraunera joan ginen, Arotz-Eneara.
Arotz-Eneara iritsi ginenean autobusetik irten eta etxe barrura sartu ginen. Han aurkeztu egin ginen jolas baten bidez. Gero logelak erakutsi zizkiguten eta gero jolas librea egitera joan ginen.
Geroxeago bazkaldu egin genuen. Lehenengo arroza, bigarrena albondigak eta postre bezala Phoskitosa. Gero, jolas librea.
Handik pixka batera Jentil-zulo mendira joan ginen eta sima izeneko zulo baten inguruan jarri ginen eta desira bat eskatu genuen. Jarraian haitzulo batera joan ginen, istorio bat kontatu zigun eta izugarrizko sustoa hartu genuen. Minutu batzuk pasa eta Margarita izeneko behi bati buruz istorio bat kontatu ziguten eta Arotz Enera iritsi ginenean jolas librea egin genuen.
Ondoren ukenduak egin genituen. Asko gustatu zitzaigun . Berotu bitartean jolas 1 egin genuen. Gero berriz ukendua bukatzera joan ginen .Apaindu egin genuen eta gero gorde egin genituen.
Jolas librea egin eta gero diskoteka egin genuen. Ondoren, galletak eman zizkiguten. Gero hortzak garbitu eta ohera joan ginen. Han Peiok istorioak kontatu zituen.
Hurrengo egunean maleta prestatu eta jolas librea eduki genuen eta pixka bat geroago gosaltzera joan ginen. Gosaltzeko Nesquik, madalena, Don Simon eta tostadak. Oso gozoa zegoen.
Gosaldu eta gero basora joan ginen eta azkonar zuloa aurkitu genuen. Geroxeago anaimali-aztarna asko eta xixa hori handi bat aurkitu genuen. Gemak, hango irakasleak, ez zigun utzi hartzen. Basotik irtendakoan Arotz-Eneara joan ginen eta jolas librea utzi ziguten.
Memoria egin genuen zer gustatu zitzaigun eta zer hobetuko genuen gero bazkaldu egin genuen eta makarroiak, petxuga eta txermena zeuden.
Bukaeran autobusa hartu eta Errezilera etorri ginen.