2021-06-18

DINAMOA, SORMEN GUNEA

Ostiralean Azpeitiko Dinamoa sormen gunea ezagutzera jaitsi ginen, Kulturaz taldekoek gonbidatuta.


Lehenengo lokalak erakutsi zizkigun Ondarruk eta gero Mikelek serigrafia nola egiten den azaldu zigun pausuz pausu; azkenik geure poltsatxoa serigrafiatu genuen.


Ederki ibili ginen!!! 


3.zikloa

ONDO IBILI UDAKO OPORRETAN!

Ondo-ondo ibili udako oporretan! 

Gozatu familian atseden egun hauek, eta indarberrituta bueltatu irailaren 8rako!

Eskolako irakasle guztiak





2021-06-17

ORION

 




ATUBUSAETA  ARTU  ORIORA JOAN   GINEN.
ITSASOAN   IIBIL ETA GEO K ARAMARROAK        ARRAPATZEA     IZAN ZEN     ONENA.
HH-LH1-2

2021-06-16

LH6koen AGURRA

Gaur eskolako irakasle eta ikasle guztiok elkartu gara frontoian LH6ko Alaitz, Iker, Aitor, Ander, June, Alaitz, Amane eta Enaitzi agur esateko. 

Elkarri oroigarriak eskaini eta gustura pasatu dugu tartea elkarrekin. 

Hori bai, datorren urtean guregana bisitan etortzea espero dugu, koadrilla!

Ondo-ondo hasi ibilbide berria!!!


UROLA EZAGUTUZ

Atzo, ekainak 15, Urolan izan ginen LH5-6koak. 


Gorkak, Urolako 1.zikloko koordinatzaileak, institutuko txoko gehientsuenak erakutsi zizkigun: ikasgela arruntak, tekno-gela, plastika-gela, patioak, gimnasioa, jantokia, zuzendaritza,...


Handi-handia da Urola gure eskolaren aldean, baina atzoko bisitan hainbat gomendio eman zizkigun Gorkak eta seguru ondo moldatuko garela. 


Gainera, sorpresa ederra ere izan genuen, ikaskide ohi birekin  elkartu ginen bertan eta!!!


Bueltako autobusa hartu aurretik, Garmendiko parke batean egin genuen hamaiketakoa eta gustura egon ginen itzaletan.


3.zikloko ikasleak




2021-06-14

ERREKARA!

 Ekainaren 8an Errezil erreka aztertzera joan ginen Baldara eta Sastondora. Ibaialde proiektuan parte hartuz, bertako ura aztertu eta inguruko paisaia eta landaredia behatu genituen. Eguraldi ederra egiten zuenez, errekan bainu ederra hartzeko ere aprobetxatu genuen ur fresko-freskoarekin!







!


ESKOLA TXIKIEN LEKUKOA

     Atzo, ekainak 13, Etumetan izan ginen Eskola Txikien lekukoa jasotzen aizarnarren eskutik. 


     Eskolako ikaslerik zaharrenak, Alaitz Goenagak, eta gazteenak, Xuban Riegerrek, hartu zuten egurrezko lekuko dotorea.


    Ederki ibili ginen txistulari, dantzari, tikitilari eta bertsolari artean, eta mokadutxo bat jateko aukera ere izan genuen.


   Erronka handia dugu datorren urterako, baina denon artean lortuko dugu  ESKOLA TXIKIEN FESTA polit bat antolatzea!!!


GORA ESKOLA TXIKIAK!!!










2021-06-11

Adivinanzas de primavera

Aquí tenéis la tercera y última edición de las adivinanzas que hemos preparado en el tercer ciclo. ¡A  disfrutarlas!





  

2021-06-10

LH5-6koen BERTSO SAIOA


Maiatzaren 28an LH5-6ko ikasleek bertso-saioa eskaini zuten frontoian, ikasturtean zehar Irati Artetxerekin ikasitakoa praktikan jarriz.

Sekulako emanaldia eskaini ziguten eskolako ikasle nagusiek!

Hona hemen jaialdiko bideoa:



2021-06-04

AIZARNARRAK eta ERREZILDARRAK batera ingelesez

Gaur goizean Aizarnako eskolako 3.zikloko ikasleekin elkartu gara bideo-dei baten bidez, talde bakoitzak bere herriaren aurkezpena ingelesez egiteko asmotan.

Ondoren, Kahoot eta Quizizz jolasak egin ditugu jasotako informazioari buruzko galderak erantzunez.







Oso gustura ibili gara aizarnarrekin, eta hainbat kontu ikasi ditugu Aizarnari buruz!

                                    3.zikloko ikasleak


Hauxe izan da gure aurkezpena:


MUTXATEGIN


 Maiatzaren    28an   mutxategira    igo ginen.

bidean landare eta zuhaitz polita ikuzi genituen. astigarrak, haritzak, lizarrak, izeieiak, pagoak,gorotiak...
antenan  hamaiketakoa  egin  genuen. jolasean ibili ginen. karrerak egingenituuen..
oso  goiz  polita  pasa  genuen.
LH 1-2

2021-06-03

GORA AIZARNA!!!

Badakizue ekainaren 13an Eskolako Txikietako Festa izango dela Aizarnan, ezta? 

Aurten baina, dugun egoeragatik, ez da betiko moldean ospatuko, baina guk geure animoa eta atxikipena bidali nahi izan diogu Aizarnako eskola komunitateari.

Hori dela eta, Imanol Lazkanok sortu digun bertso eder hau abestu eta grabatu dugu gaur eskolako patioan,  aizarnarrei bidaltzeko.

GORA AIZARNA, GORA ERREZIL, ETA GORA ESKOLA TXIKIAK!!!!!!!!!!!!!!!!




2021-06-02

JAGO-MAGO ERREZILEN

 maiatzaren 31n Iago-mago etorri zitzaigun eskolara. hamar magia egin zizkigun eta denak ozo politak.

 sokak,  kartak , zapiak, dadoak, pelotak , kopak, kutxak, txapela eta limoiak erabiliz arrituta  

gerauginen.

 oso ondo pasa genuen.

LH 1-2