2017-12-05

EUSKARAREN EGUNA

Ederki ibili ginen atzo  Euskararen Eguna ospatuz!!!

Goiz partean gure sarea apaindu genuen euskararen aldeko esaldi eta  marrazkitxoekin. Zeuek ere irakurri  dituzue, ezta? Hala ez bada, animatu eta irakurri, badakizue non diren eta!!!




Eta arratsaldean hainbat ekintza egin genituen: euskararen aldeko gure bertsoa abestu (Imanol Lazkanok idatzia), "Gure Nahia", "Furra-furra", eta "Itsasontzi baten" abestu, eta gero onena!!! Aurpegia margotu genuen eta dantza egin genuen ingeleseko gelan"enekantak" ikusiz.

Eta bukatzeko, Guraso Elkartekoek prestatutako gaztaina ederrak bapo jan genituen!!!!Gustura ibili ginen benetan!!!!

Hemen duzue bideotxo bat:


2017-12-01

Abendua - jantokiko menuak


2017-11-30

ARTISTAK! Pinu-koskorrak


Oraingoan pinu-koskorrekin egin dituzte eskulanak: katagorriak, azeriak, ipotxa, iratxoa, hontza...

Ez da erraza izan baina politak gelditu dira.











WHO IS IT?


Do you want to play with us? 
Try to guess who is who... they all work in our school...

2017-11-29

LIBURUEN ALTXORRA

Atzo Imanol etorri zitzaigun eskolara, kutxa bete liburu ekartzera. Badakizue nor den Imanol, ezta?  Galtzagorri Elkarteko teknikaria da, eskolaz eskola ibiltzen dena LIBURUEN ALTXORRA banatzen, ikasleon irakurzaletasuna bultzatu nahian. 

Lehenengo, ipuin batzuk irakurri zizkigun eta sekulako barre algarak egin genituen, era dibertigarrian irakurri zigun eta....

 Eta ondoren, azaldu zigun liburuz betetako kutxa eskolan bertan utziko zuela urtarrilaren 22ra arte, guk nahi dugun liburua hartu eta irakur dezagun, eskolan bertan edota etxean gurasoekin batera. 

Adin guztietarako liburuak daude. Baita kantatzekoak direnak ere!!!

Beraz, bada, irakurtzeraaaa........


2017-11-27

ESKOLA, TRATU ONEN ESPAZIOA!



Joan den larunbatean, azaroak 25, "Emakumearenganako indarkeriaren aurkako nazioarteko eguna" zenez gero, geuk ere gure lantxoa egin genuen eskolan, egun horretako mezua zabaldu nahian.

Astean zehar hainbat ipuin  ("Ni beldurtia naiz, eta zer?,...) irakurri eta laburmetraia batzuk ("El cazo de Lorenzo",...) ikusi genituen adiskidetasuna eta tratu onen ingurukoak.

Eta ostiralean "ESKOLA, TRATU ONEN ESPAZIOA"ren lelopean, geure horma eraiki genuen eskolako atarian, geuk eginiko marrazki eta mezuekin, neska eta mutilok elkar errespetatuz ibil gaitezen beti!!!!!! 

Eta gainera Pirritx eta Porrotxen "Borobilean" izeneko kantu alaia entzun eta dantza egin genuen atarian!!! Oso gustura ibili ginen!!!





2017-11-25

COME TO OUR ACTIVITY CAMP!


Do you want to go to an activity camp?

You can do lots of activities in  Ernio Activity Camp, San Martin Activity Camp or Green Apple Activity Camp!!!!










 


2017-11-23

EGUN PASA DONOSTIAN


   HH 4-5 urtekoak Donostian izan ginen azaroaren 17an. Aurrena, Zientzia Museoan animaliak ikusi eta ikuitu genituen eta museoan piskat ibili ondoren atarian bazkaldu genuen eguraldi ederrarekin.

   Bazkalondoan Amarako parkean ibili ginen; denok jeitsi ginen tobogan luzetik eta ederki pasa genuen.














2017-11-22

ARTISTAK!


HOSTOEKIN EGINDAKO ESKULANAK

Oraingoan, hostoekin egin ditugu eskulanak. Ea gustatzen zaizkizuen!




GU SUKALDARI! GAILETAK


Gogotsu aritu dira 4-5 urtekoak gailetak egiten. Jateko modukoak atera direnez, errezeta idatzi dute eta etxera eraman.
Argazkietan antzematen da sukaldari sena!




















2017-11-20

THE FIVE SENSES song

As we have been learning about senses, now let's enjoy singing THE FIVE SENSES song!



2017-11-14

HERRI KIROLAK



Gorputz hezkuntzako saioetan herri kirolak landu ditugu Feraziotik etorritako EkiƱerekin. EkiƱek herri kirolak nondik datozen azaldu zigun. Material ugarirekin ederki pasa genuen!!!