Urtero egiten dugun moduan, aurten ere Gipuzkoako Eskola Txiki gehieneko 2. eta 3. zikloetako ikasleak Tolosako Berazubi estadioan elkartu gara Olinpiadak egiteko asmoarekin.
Jolasak taldeka egiten ditugu eta talde horiek eskola ezberdinetako ikasleekin osatuta daude. Talde horretan eskola bereko bi ikasle egoten gara. Estadiora sartu aurretik ikasle bakoitzak gure txartela katekorratzarekin zintzilikatu eta horrela jakiten dugu zein taldekoak garen.
Goizeko hamarrak laurden gutxiagotan heldu gara bertara, trasteak bazter batean utzi eta ikasle bakoitza gure taldearen zenbakia ipintzen duen tokira abiatzen gara.
Ziklo bateko ikasleok atletismoko pistan egindako lasterketa jolasak egiten ditugun bitartean ( lasterketak, txingak, lokots bilketak, zaku lasterketak, ...), beste zikloko ikasleok jolas eremuetan barrena jarduten gara ( baloi-eseria, paratxuta, luzera jauzia, soka-tira, pisu jaurtiketa, altuera jauzia,...).
Irakasleak zein jolas edo froga egitera joan behar dugun esan eta hara abiatu gara. Bozina jotzen duen bakoiztean, egiten ari garen jolasa utzi eta hurrengo jolas eremura joan gara.
Hamaiketan hamaiketakoa egin eta jolas motaz aldatzeko aprobetxatu dugu.
Bukatzeko, ikasle guztiok elkartu eta estadioko pistan buelta bateko lasterketa saio bat egiten dugu festa bukatzeko.
Denak elakrtu, trasteak hartu, zelaian eskolako guztien argazki bat atera eta autobusera bueltatu gara.
Ederki pasa dugu!
Hemen azpian Tolosaldeko 28kanala izeneko telebistan agertutako laburpena daukazue. Ea inor ezagunik agertzen den bertan!
ESKOLAKO SAREA APAINDU DUGU ORAINGOAN ERE, MARTXOAK 8 DELA ETA. GELETAN LANDU DITUGUN HAINBAT IPUINEN IZENBURUAK HELARAZTEN DIZKIZUEGU,
YOUTUBEN ERE IKUSI DAITEZKEENAK: "TXIMELETA BELARRIAK" "PRINTZESA ARROSA IZATEA BAINO
ASPERGARRIAGORIK" "ARROSA ETA LEUNA" "ELMER","PARA CUATRO ESQUINITAS DE NADA" ......
Zein ondo ibili ginen eskolan Inauteri ostiralean! Piratak, ninjak, erizainak, indiarrak, dantzariak, hainbat animalia, printzesak, sorginak, pailazoak....elkartu ginen eskolako patioan.
Lehenengo, LHko ikasleak taldetan banatu eta Altxorraren Bila jolasean aritu ginen herrian zehar. Txikienak, berriz, areto nagusian ibili ziren, dantza eta dantza eta jolas eginez.
Eta gero, denok batera....goxokiak jateko aukera izan genuen!
Hemen dituzue argazki batzuk:
"Altxorraren Bila"ko probetako batean dantza egin genuen Pirritx eta Porrotxen "Trikitixa" abestia entzunez. Eta ondo dantzatu, gainera! Begira, begira...