Errezilen, 2020ko
maiatzaren 26an
Familia
estimatuak:
Bi
hilabete pasatxo dira etxetik ikasten ari garela, eta lehenik eta behin,
eskerrak eman beharrean gara, bai zuek bai zuen seme-alabak egunez egun egiten
ari zareten ahalegin eta lanarengatik. Izan ere, orain inoiz baino gehiago,
ezinbesteko dugu zuen lankidetza gure ikasleek aurrera egin dezaten beren
hezkuntza ibilbidean.
Era
berean, 2019-2020 ikasturteko azken hilabetea gainean dugu, eta egindako
lanaren ebaluazioa egiteko garaia heldu zaigu. Gure lan egiteko era aldatu egin
da, helburuak eta edukiak egokitu egin behar izan ditugu, eta, jakina,
ebaluazioren inguruan ere egokitzapenak egin beharrean gaude. Horrela,
irakasle-taldea elkartu eta hurrengo erabakiak hartu ditugu:
Haur
Hezkuntzako ikasleak ebaluatzeko ezinbestekoa zaigu ikasleak aurrean izatea,
izan ere, eguneroko jardunean ikusten baitugu umearen garapena. Momentu honetan
hori ezinezkoa zaigunez, ikasle horiek datorren ikasturte hasieran ebaluatzea
erabaki dugu.
Hala
eta guztiz ere, zuekin bildu nahi dugu ekainaren erdi aldera, etxean ikusi eta
bizi izan duzuenaz hitz egiteko, informazio hori baliagarria zaigu eta.
5
urtekoek HHko etapa amaituko dutenez, ekainean horiei bakarrik egingo zaie
txosten idatzia.
LH1-2koei
ebaluazio integratu edo osagarria egitea erabaki da, hau da 1. eta
2.hiruhilekoetan egindako lana izango da oinarri nagusia, eta 3. hiruhilekoan
egindako lana kalifikazioa igotzeko edo bere horretan uzteko izango
da.
Adostutako
datetan elkarrizketak egingo ditugu zuekin, zuen seme-alaben inguruko
informazioa jasotze aldera, eta horren arabera umeen txosten idatzia bidaliko
dizuegu korreoz, zuengandik jasotako informazioa ezinbestekoa izango dugulako
txosten egoki bat idazteko.
Beste
aldetik, LH3-4 eta LH5-6ko taldeetan ebaluazio bereizia egingo da. Izan ere,
arlo instrumentaletan batez ere, curriculumeko eduki berriak lantzen aritu gara
eta egaindako lanaren ebidentzia ugari ditugu hiruhileko honetako lana
ebaluatzeko. Hori bai, lanarekiko ikasleen jarrera eta prestutasunak, bideodeietan
izan duten partehartzeak izango dute pisurik handiena azken hiruhileko honetako
kalifikazioan. Azken ebaluazio hau saritzeko edota aurreko hiruhilekoetako
noten batezbestekoa bere horretan mantentzeko izango da, eta inoiz ez
zigortzeko, jakina.
Talde
hauetako tutoreak ere harremanetan jarriko dira zuekin ekainean zehar
banan-banako bilerak egiteko; elkarrizketa horietan zuengandik jasotako
informazioa oso garrantzitsua izango da zuen seme-alaben txostenak osatzeko.
Gainera,
era bateko edo besteko ebaluazioa egin, tutoreekin egingo dituzuen bilera
horietan zehatz mehatz azalduko zaizue arloz arlo zer landu dugun eta nola
ebaluatu ditugun zuen seme-alabak.
Bukatzeko,
lasaitasun mezua zabaldu nahi dizuegu datorren ikasturteari dagokionez; izan
ere, ikasleek irailean duten oinarrira egokituko gara eta horixe izango dugu abiapuntu lanean hasteko.
Hasierako hilabetea errepaso eta errefortzuari ekingo diogu, eta hortik aurrera
curriculumean aurrera egingo dugu.
Edozer
dela eta, zalantzarik edo kezkarik bazenute, badakizue non gauden.
Besarkada
handi bat,
Zuzendaritza-taldea