2014-12-19

Aste honetan 3. eta 4. mailakoak gabonetako postalak egin ditugu plastikako saioan







2014-12-01

LIBURUEN ALTXORRA




KAIXO  GUZTIOI:

GAUR  IMANOL  ETORRI  ZAIGU  ESKOLARA LIBURUZ  BETETAKO  KUTXAREKIN. IKASTURTERO  BEZALA  BERE  AZALPENTXOAK  EMATEAZ  GAIN, GOMENDIOAK  ERE  EGIN  DIZKIGU.
GURE  ALDETIK, TXOKO  BAT  PRESTATU  DUGU  MAILEGUAK  EGITEN  HASTEKO.
HILABETE  BAT  BARRU  KUTXAREN  BILA  ETORRIKO  DA.
BITARTE  HORRETAN  GERTATZEN  DEN  BERRI  AZALDUKO  DIZUEGU.
AAAHHHH!!!! AIZUE, GOGORATU  LIBURUAK  ITZULTZEA  OSO  GARRANTZITSUA  DELA...

                            








             

2014-11-26

TXOTXONGILO EMANALDIA LH-3 ZIKLOKO GELAN




     Azaroaren 21ean Tolosako TOPIC  txotxongiloen museora bisita egin genuen. Txotxongilo emanaldia ikusi eta museora bisita egiteaz gain, tailerrean txotxongilo bana egin genuen.

     Museora joan aurretik, TOPICeko maskota den  Marionak gutun bat bidali zigun.  Bisita egunean eta hara joan aurretik zer ekintzak egin genitzakeen aipatzen zizkigun bertan.

     Bisita egin ondoren, Marionak beste gutun bat bidali zigun. Bertan, TOPICeko tailerrean egindako txotxongiloekin emanaldi labur bat antolatu genezakeela proposatzen zigun. Guk, proposamen horri jarraituz, lau taldetxotan banatu eta lau antzezpen labur prestatu ditugu.

     Gaur goizean, 1. zikloko ikasleei gonbidapena luzatu eta lau antzezlan horiek eskeini dizkiegu.  Hona hemen lan horien bideoak:



           



           



           



           



      Primeran pasa dugu emanaldia prestatzen, baita gure lagunei eskeinzten ere.




                                                                                                                          LH-3 zikloko ikasleak.


.

2014-11-20

GIPUZKOAKO ALDUN NAGUSIA GURE ESKOLAN

        Gaur, irailak 20, Gipuzkoako Aldun Nagusiaren, Martin Garitanoren bisita jaso dugu eskolan.  Berarekin batera ere beste 5 batzarkide etorri zaizkigu. Haiekin, Errezilgo eta Beizamako alkatesak eta Errezilgo hainbat zinegotzi.

            Bisita garrantzitsua izango zen, kazetari xorta bat ere agertu baitira.

       Eskola aurrera etorri direnean, Julen eta Janire Labakak aurreskua dantzatu diote.  Dantza egin ondoren, denon artean 3 bertso abestu dizkiogu. Honako hauek izan dira:







             




        Bertsoak bukatu orduko ingeleseko gelara sartu gara denok eta, han, hainbat galdera luzatu dizkiogu Aldun Nagusiari.

          Ingeleseko gelatik ikasleok  geuren  geletara joan gara eta Martin Garitano gela bakoitzera etorri zaigu bisita egitera.  Igerileku berria egiteko, jolastokia handitzeko eta elbarrientzako arranpa egiteko eskatu diogu.


2ND CYCLE STUDENTS SINGING AND DANCING  IN THE ENGLISH CLASS

                                                           BECAUSE I´M HAPPY!!!


2014-11-19

INDAR GEOLOGIKOAK

       Hiruhileko honetan, 3. zikloko ikasleok " Lurra, bere zatiak eta indar geologikoak " ikasten jardun gara. 

       Indar geologikoak mendiak sortu eta gastatzen dituzten indarrak dira. 

     Gaiaren lehen zatian liburuko testuak irakurri, laburtu eta buruz ikasten jardun gara. Bigarren zatian, berriz, taldeka banatu gara eta eskema bati jarraituz informazioa bilatu eta ondoren buruz ikasi behar genuen testua osatzen jardun gara. Azkenik, genuen informazio guztiarekin PowerPoint bat osatu dugu eta, bere laguntzarekin, gaia aurkeztu diegu lehen eta bigarren zikloko ikasleei. 

     Ondoren, osatu dugun PowerPointa eta aurkezpenaren hainbat bideo eskiniko dizkizuegu. ea zuen gustokoak diren:

POWERPOINTA 




BIDEOAK 




     1.- Sarrera eta barneko indar geologikoak. 








     2.- Kanpoko indar geologikoak. 



     



     3.- Galderak eta azken bideoa. 




      Ikusitakoa zuen gustokoa bada edo horren inguruan zerbait erantsi nahi baduzue, anima zaitezte iruzkin edo komentario bat egitera, guretzako oso lagungarriak dira eta.



3. ZIKLOKO IKASLEAK . 


.

2014-11-18

TXOTXONGILOAK EGITEN




  Topic-ekoak bidali dizkiguten lan proposamenen inguruan ikasle gazteak (LH1-2) eta zaharrenak (LH 5-6) elkarlanean  aritu gara.

AZAROAK 17

ESKUETAKO  TXOTXONGILOAK

MATERIALAK:

-         KARTULINA  PANPIN  BATEKIN
-         PUNTZOIAK
-         GURAIZAK
-         ALFONBRA
-         KOLA  TXURIA
-         BARRAKO  KOLA
-         KOLORETAKO  KARTULINAK

NOLA  EGIN:

-         PANPINA  MOZTU
-         PUNTZOIEKIN  ZULOAK  IREKI  GENITUEN
-         HANKAK MOZTU  GENITUEN
-         HANKAK PEGATU  GENITUEN
-         KOLA  LEORTZEN  UTZI  ETA  JOLASTERAAAAA!!!!!!!!!

OHARRA: BAKOITZAK  NAHI  DUEN  BEZALA  APAINDU  DEZAKE




MARIONA  MAKILDUNA

MATERIALAK:

KARTULIA- GURAIZAK- MARGOAK  ETA  PINTURAK- ZELOA- ZETAZKO  PAPERA- MAKILAK.

NOLA  EGIN:

-         AURRENA  PANPINA  MARGOTU
-         BIGARRENA  MOZTU
-         HIRUGARRENA  ILEA  JARRI
-         AURRETIK  ILEA  TOLESTATU
-         AZKENA  MAKILA JARRI  ZELOKIN.

OSO  ONDO  PASA  DUGU  ETA  IDEIA  ASKO  HARTU  DITUGU 





2014-11-17

GUK OSATUTAKO KOMIKIAK

Hil honetan testu mota berri bat landu dugu euskarako saioetan  5  eta 6.  mailako ikasleok:  KOMIKIA.

Hainbat  komiki irakurri eta ikusi ondoren bere ezaugarriak aztertu ditugu, adibide askoz lagunduta.

Hurrengo pausoa guk idatzi eta marraztu behar genuen komikia planifikatzea izan da: zein ziren pertsonaiak, nolakoak izango ziren,  lekuak, gidoia,…

Jarraian istorioa zenbat binetetan banatuko genuen kalkulatzea izan da, zein tamainakoak izango ziren, zer agertuko zen bertan, zer elkarrizketa idatzi,…

Azkenean, pentsatutako hori marrazten eta idazten hasi gara.


Hauek izan dira gure lanak:




LH 3 ZIKLOKO IKASLEAK

2014-11-11

Kaixo! Hona hemen 2.ziklokoak azken egunotan irakurri dugun liburua: "Hiru lagun".


1-FITXA BIBLIOGRAFIKOA
a)Titulua: Hiru lagun
b)Idazlea: Txiliku
c)Irudigilea: Jesus Lucas
d)Argitaletxea: Elkar
e)Bilduma:Miru
f)Or.kopurua: 73

2-PERTSONAIAK
-KULIXKA: hegazti migratzailea, Europako iparraldetik etortzen da Euskal Herrira udazken aldera. Tripazain hutsa da eta beti haitz-harrengan pentsatzen aritzen da.
-BELTXARGA: hegazti migratzailea, Holandatik etortzen da Euskal Herrira udazken aldera. Ez ditu batere gustuko gizakiak.
-ENARA: hegazti migratzailea, Euskal Herrian udaberria eta uda pasatu ondoren, udazken hasieran Afrikarantz abiatzen da. Gizakien lagun ona da.

3-LABURPENA
Udazkenero bezala, iraileko azken astean, enara, beltxarga eta kulixka Euskal Herriko padura batean elkartu dira.
Lehenengo, kulixkak "Zergatik gizakiek ez duten ilerik gorputzean" ipuintxoa kontatu du, haitz-harak nondik sortu ziren azaltzeko.
Ondoren, beltxargak "Zergatik beltxargek ez duten beren soinekoa eranzten" istoriotxoa kontatu die bere bi lagunei, gizakiak gaiztoak direla adierazteko.
Azkenik, enarak "Zergatik arrano sugezaleek sugeak jaten dituzten" ipuintxoa kontatu du, gizakiak onak direla frogatzeko.
Bakoitzak bere istoriotxoa kontatu eta gero, kulixka eta beltxarga Euskal Herrian geratzeko konbentzitu ditu enarak, umeei natura zaintzea oso garrantzitsua dela erakusteko.

Anima zaitezte eta irakur ezazue!
2.zikloko ikasleak.

2014-11-05

AIREAREKIN ESPERIMENTATZEN



Haur Hezkuntzako 4 eta 5 urtekook airearekin esperimentuak egin ditugu.

Saio batean aireak inguratzen gaituela konturatu gara. Poltsa airez bete dugu eta hutsik zirudien botilarekin burbuilak atera ditugu uretan; baita lastotxoarekin putz eginda ere.

Beste saio batean berriz, potea uretan ahozpez sartzean barruko papera zergatik ez den busti ohartu gara. Gero, lastotxoarekin paper-garraioan ibili gara eta baita tapoia mugitzen ere.

Ondo pasa eta ikasi, horixe bai ederra!

Haur Hezkuntza 4-5 urte
Mertxe








2014-10-30

ENGLISH

                                                                    ENGLISH


                                         THE LITTLE ONES IN THE ENGLISH CLASS

Oh, we can play ....

                   



                          THE  1ST CYCLE STUDENTS CELEBRATING HALLOWEEN 


                                                                  TRICK OR TREAT?


ZUHAITZEN FITXAK

     Ikasturte hasieratik zuhaitzak lantzen aritu gara.

     Lehendabizi, jolastokian dauden zuhaitzak aztertu genituen. Bakoitzaren fitxa bat egin ondoren,  hilero-hilero nola aldatzen ari den begiratu eta datu horiek fitxa horietan idazten ari gara.

     Hilabete honetan ikasle bakoiztak zuhaitz bana aukeratu dugu eta Anttonek emandako eredu bati jarraituz, berdina egiten saiatu gara.

                                                                                                   3. zikloko ikasleak 





 .

2014-10-21


Kaixo lagunak!
Hemen ditugu aurtengo 2-3 urteko ikasleak.

Gosaria prestatzen ari gara.























                                                                                                Hamaiketakoa goxo-goxoa dago.


 
 Ikaragarri gustatzen zaigu arduraduna izatea.


                                



Kola eta guraizeak erabiltzea gustoko dugu.





                                                                                
                                  
                                                       Puzzleak egiten artista batzuk gara.



                                        

HALLOWEEN


History of Halloween

 Halloween is not exactly a typical holiday. Other holidays, like Christmas and Shavuot, celebrate an event. Halloween celebrates a lot of things, including the lives of people who aren't with us anymore.
The history of Halloween is not entirely a clear one. Here's how (we think) it started:
Many hundreds of years ago, a people called the Celts lived in Europe and on the British Isles. The Celts believed that the souls of the dead visited Earth on the last day of October. They had a festival in honor of these souls of the dead, and they called it Samhain.
In time, the Roman Empire conquered the Celts and took over some of their beliefs as well. This included Samhain. The Romans combined it with their own festivals. And since the Roman Empire spread across a great part of the known world, the idea that the souls of the dead visited Earth on the last day of October spread far and wide.
Many ideas from the Roman days still survive in the United States and in other Western countries. Halloween is one of them.
But how did we get the name Halloween?
In the 8th Century, the Catholic Church declared November 1 to be All Saints' Day. The church calendar had a number of days honoring saints already. November 1 was picked to be the day to honor all saints who didn't already have a day named in their honor.
And the mass that the Catholic Church celebrated on November 1 was called Allhallowmas. This meant "mass of all the hallowed [saintly people.]" It was commonly called "All Hallows' Day."
And somewhere along the line, the night before became known as Allhallowe'en, which was short for "evening before All Hallows' Day." It was then shortened to what we now call it, Halloween.
One last question: Why do people dress up as ghosts, goblins, vampires, and other scary creatures? The people who started all this Halloween business many years ago believed that if they appeared scary, they would scare away the spirits of the dead who were roaming the earth on All Hallows' Eve. These people also carried food to the edge of town and left it there, hoping the spirits would eat that food and not come raid the village.
 


Jack O'Lantern

                                                            
                                                   HALLOWEEN´S VOCABULARY

                                          
                                                                            VIDEO



                                                                            SONGS




                                                                       




                                              ONLINE ACTIVITIES  ABOUT HALLOWEEN
                                       
                                   http://www.anglomaniacy.pl/halloween-games.htm 

                                  http://www.activityvillage.co.uk/halloween

                                   

                                   

 Joan den ostiralean ere 2.zikolokoak HHkoengana joan ginen beste ipuin bat irakurtzera. "Adiskide berriak" du izena ipuinak eta hemen duzue gure irakurketaldia.


2014-10-16

"SOS katutxoak arriskuan" ipuinaren irakurketa

Irailaren 26an HH4-5 eta HH2-3ko ikasleen aurrean "SOS katutxoak arriskuan" ipuina irakurri genuen. Hona hemen bideoa:

2014-10-13

2.zikloko argazkia

Hona hemen aurtengo gure argazkia.3.mailako 2 ikasle eta 4.mailako 11 ikasle gara, guztira 13.

2014-10-08

GORLIZEN ATERATAKO ARGAZKIAK

Hona hemen bi egunetan atera ditugun argazkiak. Askotxo izan arren, atseginez hartuko dituzuela pentsatzen dugu.


2014-10-07

Interesting websites to practise english at home




Britishcouncil
Enchanted Learning
Kizclub
English Club
Easy Pace Learning
anglomaniacy



Cartoons (marrazki bizidunak) in english

ENGLISH  for 2nd cycle

Interesting web pages to practise what we have been working on:

 Unit 1 : animals 
              verb to be 

Unit 2: school 
            numbers 
            imperatives 
            verb to have




 


GORLIZEKO ATERPETXEAN EGONALDIA


                                                                                                                             3.zikloko ikasleak

GORLIZ

Gorliz herria  Bizkaiko kostaldearen mendebaldean kokatuta dago, Bilbotik 25  km ekialdera.

Iparraldean eta mendebaldean Bizkaiko Golkoarekin egiten du eta hegoaldetik Plentziarekin egiten du topo.

Bere lur eremuko 10,29 km2-ak Uribe-Kosta eskualdean aurkitzen dira.

Gau egun biztanleria  5.200 baino gehiagokoa da.


Gorliz inguruko herriekin oso ondo komunikatuta dago errepidez, Getxorekin BI-634, Bakiorekin BI-3151 eta Mungia BI-2120 errepideen bidez, gainera Loiuko aireportua 20 minutura aurkitzen da.

Leku interesgarriak daude bisitatzeko: hondartza, pinudia, hondartzako ibilbidea, harri bihurtutako aremuneak eta Gorlizeko itsasargia.


ATERPETXEKO DATUAK


Helbidea:Itsasbide, 58.48630 Gorliz
Telefonoa:94 677 42 65 (Javier Fuertes)
Faxa:94 677 03 72
Posta e:troka@troka.com

URTE GUZTIAN ZABALIK EGOTEN DA!!!




Gorlizeko aterpetxea


Gorlizeko aterpetxea kostaldean dago.
Bederatzi logela ditu. Logeletan sei pertsonentzako literak zeuden eta bi logeletan balkoiak zeuden. Komunak eta jangela bazeuden. Horrez gain egongela bat ere bazeukan.
    Kanpokaldean zelai handi bat dago eta bertan tirolina bat. Trokabentura izeneko parke bat ere badauka Gorlizeko aterpetxeak. 




GORLIZEKO ATERPETXEKO JANTOKIA


Iritsitakoan hamaiketakoa hartu genuen. Gero itsasargira joan ginen. Eta handik itzulitakoan bazkaldu egin genuen.

Bazkaltzeko dilistak eta paboa saltsan jan genituen. Afaltzeko, zopa eta oilasko izterra. Hurrengo egunean, gosaltzeko, zerealak, galletak, mantekila,... zegoen. Bigarren eguneko bazkarian makarroiak eta solomoa jan genituen.

Otordu bakoitzean bi zerbitzari zeuden. Dena oso ona zegoen.



ITSASARGIA

    Lehenengo egunean hamaiketakoa jan eta gero itsasargi batera joan ginen.


     Joaterakoan ezkerretik aldapa handia zegoen eta behean itsasoa. Irakasleak esan zigun eskubitik joateko. Iritsi ginenean, ura edan eta jaitsi egin ginen bazkaltzera.



     BIDEOA



       Bideoan, arauak ikusi genituen. Arauak ziren: hondartzan ibili eta gero hankak garbitutan sartu etxera, 23:30-etatik 08:00-etara isiltasuna eta, baloiak hesitik kanpora atera ezkero, begiraleen bati abisatu.



    TIROLINA




    Bazkaldu ondoren, tirolinan ibili ginen. Altuera 7 metrokoa zen eta luzeeran 20 metrokoa. Bakoitza 2 aldiz jaitsi ginen. Oso ona zen jaistea.







BODY BOARD


Tirolina ondoren egin genuen. Aurrena neoprenoa jantzi genuen. Gero paipoa hartu eta hondartzara joan ginen. Bertan Albaro izeneko begirale batek esplikazioa eman zigun. Eta gero olatuak hartzera joan ginen. Oso dibertigarria izan zen.


      
ABENTURA PARKEA

Azkeneko egunean,  goizean abentura parkean ibili ginen.  Gauza asko egiten genituen: sokatatik pasa, egurraren ganetik ibili, sare batetik pasa… Erorita minik ez hartzeko arnesa eta kaskoa jantzi genituen. Buelta asko eman genituen eta ondo pasa genuen.





ARKU-JAURTIKETA


   Abentura parkean ibili eta gero  arku-jaurtiketa egin genuen. Arku-jaurtiketan txapelketa bat egin genuen eta gero globoak lehertzera jolastu genuen. Oso ona izan zen.



AIREPORTUA


   Loiuko La Paloma aireportura joan ginen. Azafata batek erakutsi zigun nola ibili behar zen aireportuan. Zer egin behar zen hegazkin bat hartzeko ere erakutsi zigun. Hegazkina hartzeko bidaia agenziatan erosi behar zen billetea. Gero hegazkina hartu baino bi ordu lehenago joan behar zen konfirmatzera eta orduerdi lehenago, hegazkinaren barruan egon behar zen.