KAIXO GUZTIOI:
ASTE SANTUKO OPORRAK IRITSI ZAIZKIGU ETA HAUEKIN BATERA HAINBAT LAN ERAKUSGAI JARTZEKO GARAIA.
HONA HEMEN LH1-2 GELAKO IKASLEEK ASMATUTAKO KOMIKIAK.
EA ZER IRUDITZEN ZAZIKIZUEN!!!
KAIXO GUZTIOI:
ASTE SANTUKO OPORRAK IRITSI ZAIZKIGU ETA HAUEKIN BATERA HAINBAT LAN ERAKUSGAI JARTZEKO GARAIA.
HONA HEMEN LH1-2 GELAKO IKASLEEK ASMATUTAKO KOMIKIAK.
EA ZER IRUDITZEN ZAZIKIZUEN!!!
Hiruhilabete honetan Euskadiko Orkestra Sinfonikoak eskaintzen duen kontzertura joan behar genuen, baina bertan behera geratu zen azkenean.
Hala ere, guk gaia lantzen jarraitu dugu eta orkestra sinfonikoan agertzen diren instrumentu ezberdinak ezagutu eta maketa modukoa egin dugu bakoitza dagokion lekuan kokatuz.
Kaixo!
Musikan hiruhilabete honetan KOKOLEOKO izeneko kantu afrikarra landu dugu eta horretarako esku-jolasa ikasi dugu.
Begira zeinen ondo atera zitzaigun!
Gaur Realeko eta Errezilgo udaleko ordezkariek banderak trukatu dituzte Goiko Plazan.
Realekoek bandera txuri-urdina utzi dute herrian eta udaleko ordezkariek Errezilgo bandera eman diete; gure bandera Sevillara eramango dute jokalariek Gipuzkoako beste herri guztietako banderekin batera. Realeko bandera, berriz, udaletxeko balkoian eskegiko dute taldeari babesa eta berotasuna emateko.
Geu ere bertan izan gara eta argazki batzuk atera ditugu Realeko autobus parean, bandera biak eskuan.
Aupa Erreala!
Eta irabaz dezala onenakš!!!!
Artikulu honetan LH 5 eta 6. mailako ikasleek LEGO piezekin osatu dituzten modeloak nola funtzionatzen duten erakutsi nahi dizuegu.
Ikasturte hasieran ikasleekin "ROBOTIKA" programazioa lantzeko erabakia hartu genuen. Programazioa lantzeko, iazko ikasturtetik STUDIO:CODE erabiltzen ari ginen, ikasleek irudi batek guk egin nahi genuena burutzeko jarraitu beharreko agindu-sekuentzia asmatzen ikasteko.
Azken hiruhileko honetan, ROBOTIKA lantzeko, ikasleak taldetan banatu ditugu eta taldetxo bakoitzak LEGO piezekin eredu bat osatu eta programazio berezi bat asmatuta, eredu horiek mugitu araztea lortu dugu.
Hemen dituzue osatu dituzten ereduekin egindako mugimenduen grabazioak:
1- Mikel, EƱaut eta Markel - Automobila
Martxoak 8 ko ekintzei luzapena eman nahian, LH 5 eta 6. mailako ikasleak, Irati Artetxek gidatzen duen bertso saioan eta bere proposamenari jarraituz, Zarauzko Orokieta Ikastetxe Publikotik Emakume Bertsolarien inguruan jasotako lana aztertu genuen.
21 emakume bertsolari aurkezten zaizkigu lan horretan, adin ezberdinetakoak eta gaur egun bertsotan jarduten dutenak.
Ezer baino lehen 21 bertsolarien irudiak ikusten jardun ginen, zenbat ezagutzen ote genituen ikusteko. Egia esate aldera, dozena erdi batetik aurrera ez genituen askoz gehiago ezagutu.
21 bertsolarien fitxak inprimatuta ikasleen artean banatu ondoren, egokitutako bertsolariaren argazkia eta jaiotze urtea inprimatu ondoren, norbere fitxetan itsatsi genituen.
Fitxa guztiak prestatu genituenean, murala osatu eta sarrera ondoko paretean ipini genuen nahi duzuen guztiok ikusi ditzazuen.
21 fitxetako bakoitzak bertsolari horrek abestutako bertso bana bazekartenez, ikasle bakoitzak gehien gustatu zitzaiona aukeratu eta ondoren, gelan, bertso horiek entzun genituen.
Norbaitek Zarauzko Orokieta Ikastetxe Publikoak osatutako lana ikusteko gogoa izango bazenute, sakatu "Emakume bertsolariak" izenburuaren gainean . Ea zuen gustokoa den.
Bertsolarien fitxetara iritsitakoan, bertsoa entzun nahi baduzue, sakatu hemen azpian duzuen irudiak erakusten duen ikur gainean.
Gaur, martxoak 8, EMAKUMEAREN NAZIOARTEKO EGUNA ospatzen da mundu osoan.
Geuk ere, joan den astean hasita, LANBIDE ESTEREOTIPOen inguruko lanketa egin dugu, eta aldarrikatu nahi izan dugu ez daudela gizonezkoentzako bakarrik edota emakumezkoentzako bakarrik diren lanbideak.
Bakoitzak nahi duen lanbidea, edozein, aukera dezake! Ados zaude, ezta?
Lehenengo, gaia gelan landu ondoren, bakoitzak bere gustuko lanbidea aukeratu eta itsatsi egin genuen mural handi batean.
Ondoren, eskola atarian ikasle eta irakasle guztiok argazkia atera genuen muralaren bueltan; mural hori udaletxe aurrean kateatu genuen, asteburuan herritarrek euren lelo edota irudiekin osatzeko.
Gainera, gonbidatuak ere izan genituen eskolan.
Batetik, Idoia, udaletxeko "brigadako langilea", gonbidatu genuen LH5-6ko gelara Errezilen egiten duen lanaren berri emateko, eta baita bere arotz-lanak erakusteko ere. Zein lan ederrak egiten dituzten Idoiak eta bere lagunek!
Bestetik, LH 3-4koek Gotzon Uriaren bisita izan zuten; Gotzonek erizain egin zuen lan Errezilen duela urte batzuk, eta bere esperientziaren berri eman zien ikasleei.
Gaur gure oihal moreaz apaindu dugu eskola ataria gure inguruko emakumeen omenez; izan ere, hainbat oztopo gainditu behar izaten dituzte euren lanetan.