2019-09-24

JANTOKIKO MENUAK: urria, azaroa eta abendua











Jantokiko zerbitzuaren inguruko informazio orokorra


Jantokiko zerbitzuaren inguruko informazio  orokorra



1.-  BAZKALTIARRAK
·         Bi motatako bazkaltiarrak daude:

-  Ohikoak:  astero gutxienez egun bat  eta  berdinean bazkaltzen geratzen direnak.    

                      Hauek ere bi motatakoak izan daitezke:

            * Garraiatuak:  eskolatik 2 km baino urrutiago bizi direnak.  Kuotaren                                                        prezioa   3,30 € da.

            * Garraiatuak  ez direnak:   eskolatik 2 km baino gertuago bizi diren                                                          ikasleak.   Kuotaren prezioa  4,60 € da.

- Ebentualak:  tarteka bazkaltzera etortzen direnak. Kuotaren prezioa 5,20 € da.



·         Ikaslea “ohikoa” izan ahal izateko, bere izena Delegazioak markatzen duen urriaren                     egun   zehatz bat baino lehenago ( normalean  urriak 15aren bueltan ) eman                   beharra dauka.

o   Urriko egun hori  baino beranduago izena ematen duena, nahiz eta ikasturte osorako izan,  ebentuala” bezala hartuko da.


2.-  BEKA  ESKUBIDEA

            -  Beka eskubidea izateko, ikasleak  ikasturte osoan gutxienez 20 egun etorri beharko dira                                     jantokira.


3.-  DIRU  ITZULPENA

-  Ikaslea jantokira jarraian  4 egun edo gehiagotan  etorriko ez balitz ( gaixo dagoelako, oporretara joan delako, …) , egun horietako bakoitza kuotaren erdia kobratuko zaio ( % 50 ).

- Ikaslea  4 egun edo gehiago etorriko ez balitz,  baina egun horiek jarraian ez badira, egun horietako bakoitzaren kuota osoa kobratuko zaio ( % 100 ).

-  Ikasleak eskurtsiora egun pasa joaten direnean, jantokiko janaria hartu ez arren, kuotaren erdia kobratuko zaie ( % 50 ).


4.-  GREBA  EGUNAK

-  Sukaldariak greba egiten duenean, janaririk zerbitzatzerik ez dagoenez, ikasleei ez zaie egun horretako kuotarik kobratuko ( % 0 ).

- Irakasleek greba egin baina sukaldariak greba egingo ez balu, egun horretan jantokiko zerbitzua izatea erabat posiblea denez:

*  Delegazioan gurasook agian ez dituzuela ikasleak eskolara bidaliko kontutan                                       hartzen dute  eta kuotaren erdia kobratuko lizueke.

            *  Ikaslea etorriko balitz, logikoa denez, kuota osoa kobratuko zaio.

2019-09-23

IKASTURTE HASIERA

Jadanik eman diogu hasiera ikasturte berriari eta urtero bezala eskolako denok argazkia atera dugu.

Erronka berriei aurre egiteko prest, eutsi goiari!!!!