2021-12-23

Olentzero eta Mari Domingiren jaialdia

 

      Gaur etorri zaizkigu Olentzero eta Mari Domingi  eskolan antolatu diegun jaialdira.  Ikasleak oso urduri zeuden noiz iritsiko zain.

   Bederatzi eta erdietan jaialdiari hasiera eman diogu.  Ikasgela bakoitzeko ikasleek aurretik prestatutako abesti eta dantzak eskaini dizkigute.  Lan ederrak ikusi ditugunak!

  Hasierako ekitaldia amaitzear geundela, Olentzero eta Mari Domingirekin zetozen soinu eta pandero hotsak entzuten hasi gara.  A zer egonezina!

    Olentzero eta Mari Domingik hainbat kontu eta kantu polit eskaini ondoren, ikasleei opariak banatzen hasi dira. Aurretik ikasle zaharrenek bertso eta alpargata dantza eskaini dizkiete. Gozatu ederra ikasleena!

    Amaitzeko,  Olentzero eta Mari Domingik bertso polit batzuk bota dizkigute eta datorren ikasturtera arte agurtu ditugu.

      Hamaikak aldera, 5 eta 6. mailako ikasleak Eguneko Zentrora joan dira eta bertakoei hainbat abesti polit eta alpargata dantza eskaini dizkiete.

    Primeran joan da dena.

      

























 


























GABON ZORIONTSUAK ETA URTE BERRI ON!!!!

Urtarrilaren 7an ikusiko dugu berriz elkar!!!!




2021-12-22

HH 2-3 GELAN

 


DONOSTIRA EGINDAKO IRTEERA

Atzo, abenduak 20, Donostira joan ginen LH 3, 4, 5 eta 6 mailako ikasleak. 
 
Lehenbizi Koldo Mitxelena liburutegira joan ginen. Bitartean, LH 3 eta 4ko ikasleak itsasertzetik paseoa egin zuten. 

Elik erakutsi zigun Koldo Mitxelena liburutegia. Liburutegia izan baino lehnenago eskola bat izan zela esan zigun. Liburutegi guztian 350.000 dokumentu daudela esan zigun liburu, komiki, CD, egunkari eta abarrez osatuta. Gero, liburutegiko gela guztiak ikustera joan ginen. Jende asko ari zen bertan lanean, irakurtzen, ikasten, jolasten, ... Bixitatu genuen azkeneko gelan Maria Dolores Agirrek idatzi zituen eta itzuli zituen antzerkiak ikusi genituen.    Batzuk bukaerarako pixka bat aspertu baginen ere, interesgarria izan zen bixita.

Liburutegitik ateratakoan atobusa hartu eta Txuri Urdinera joan ginen. Iritsitakoan hamaiketakoa jan genuen. Hamabietan sartu ginen Txuri Urdinera eta patinak hartu genituen. Aldageletan kaskoa eta patinak jantzi eta patinatzera joan ginen. Patinatzen ez zekitenentzat karritoa atera zuten gainean eserita ibiltzeko. Gure eskolakoak bakarrik geunden izotzetan eta pista guztia guretzako izan zen. Ordubietan pistatik atera, arropak aldatu eta kalera atera ginen.

Kalean bazkaldu egin genuen eta jolasten ibili ginen hirurak arte. Hiruretan autobusa hartu genuen eta Errezilera bueltatu ginen.



OSO ONDO PASA GENUEN  EGUNA 











2021-12-17

MARIA DOLORES AGIRRERI BURUZ ELKARRIZKETA

 Gaur, abenduak 17,  Etxeberriko  Maria Teresa Bengoetxearekin elkarrizketa izan dugu  Maria Dolores Agirreri buruz hitz egiteko. Galderak egin dizkiogu eta ederki egon gara solasean. 

Eskerrik asko Maria Teresa.










TIPI-TAPAkoei saioa

 Abenduak 16an goizean Tipi-Tapakoekin elkartu eta gabonetako saiotxo bat egin genien LH3,4,5 eta 6koek abesti batzuk kantatu eta alpargata dantza egin genuen. Oso gustora aritu ginen!











MERRY CHRISTMAS!!!

Egunotan Gabonetako kantak ikasten aritu gara.

Ea gustuko dituzuen!

HH4-5eko ikasleak


"Where is Santa?"



"Twinkle little star"






2021-12-11

ATAUNGO BARANDIARAN MUSEOAN

 Abenduaren 2an Ataungo Barandiaran museoan izan ginen HH4-5 eta LH1-2ko ikasleekin.

Bertako zerra eta errota martxan jarri zizkiguten eta MITOLOGIA BIZI genuen. Museoko ganbaran Euskal Herriko jeinu batzuen mitoak kontatu zizkiguten irudi ederren aurrean.

Ondoren, TORTO eta SAN MARTIN TXIKI azaldu zitzaizkigun antzerkia egitera eta gozatu ederra hartu genuen biekin.

Karetak egin eta frontoira joan ginen bazkaltzera. Ondoko parkean piskat ibili ondoren eta blai egin aurretik, eskolara itzuli ginen egun bikaina pasa ondoren.

Eskerrik asko Barandiaran Museoari.



2021-12-07

EUSKARAREN EGUNEKO JAIALDIA

 Ostiralean, abenduak 3, EUSKARAREN EGUNA ospatu genuen eskolan, urtero egin ohi dugun bezala.


Goizean, euskararen aldeko leloekin apaindu genuen horma irudi handi bat eta eskola atarian jarri.



Arratsaldean, emanalditxoa izan genuen frontoian Isabelekin ikasitako kantu eta dantzak eskainiz.

Lehenengo, taldeko argazkia atera genuen, soinean Domusak oparitutako bisera urdina genuela! Dotore gaude, ezta?





Eta ondoren, kantu eta dantza, Markel, Eñaut eta Mikelek aurkezpen lanak eginez!!!






Eta azkenik, Guraso Elkarteak prestatutako gaztaina goxo-goxoak jan genituen!
Arratsalde ederra izan genuen!!!

2021-12-04

EUSKARAREN EGUNA

 Euskararen eguna ospatzeko zer hoberik bizkotxoa egin eta jatea baino!

























2021-12-03

Mª Dolores Agirreri buruzko azalpena Etxeberrin

       Lehen Hezkuntzako  5 eta 6. mailako ikasleekin  Mº Dolores Agirreri buruzko lana bukatu ondoren,  bere jaiotetxea zen Etxeberrira joan gara.

      Bertan, lehenik  Anaia, Eñaut eta Markelek Lehen Hezkuntzako ikasle guztiei  Mª Doloresen inguruko kontuak azaldu dituzte. Ondoren, gelan prestatu duten  bideoa ikusteko aukera ematen duen QR-a  itsatsi dugu Etxeberrin, Mª Doloresen plakaren azpian.








2021-12-02

Errezildar ospetsuak: Mª Dolores Agirre Azpiazu

 

Mª Dolores Agirre Aizpuru




  Euskararen Eguna gertu dugun honetan, errezildar ospetsu baten inguruan lanean jardun gara 5 eta 6. mailako ikasleekin: Mª Dolores Agirre Aizpuru.

Mª Dolores euskal kulturaren alde gogor jadun zen emakume ekin-tzailea izan genuen, euskararen alde jardutea hain erraza ez zen urte haietan, gainera.

Ikasleek Mª Doloresen informazioa bildu eta grabatu dute eta han-hemen lortutako irudiekin lagunduta, hemen behean ikusteko aukera duzuen bideoa osatu dute.

Osatutako lana eta bertan esaten dena zuentzako atsegina izatea na-hiko genuke.



2021-11-28

SAGARDOA

Azaroaren erdian,  HH4-5eko ikasleek LHko 3. eta 4. mailakoei azaldu zieten Basaben nola egin zuten sagardoa.

Azalpen argiak eman zituzten eta entzuleak adi-adi egon ziren.






2021-11-27

SAN MARTINAK OSPATZEN

 Azaroaren 12an ume-jolasak egin genituen eta ederki pasa genuen.

Gero, gurasoek emandako gozokiak jan genituen. Arratsalde bikaina!


































2021-11-26

HAR ITZAZU KONTUAN INGURUKO GUZTIAK!!!



 Urtero bezala, atzo ere TRATU ONEN EGUNA ospatu genuen eskolan.

 

Goizean hainbat bideo ikusi genituen gaiaz hitz egin eta hausnartzeko: "Tximeleta belarriak" eta "Trikua" HH4-5en  eta LH1-2n, eta "Saltamonte" eta "Snack attack" LH3-4n eta LH5-6n.

 

Hausnarketa egin ondoren hauxe izan zen ondorio nagusia: INGURUKO GUZTIAK HARTU BEHAR DITUGU KONTUAN, HAU DA, DENON HITZA DA ENTZUN BEHARREKOA.

 

Ondoren, mural handi bat osatu genuen ikasle guztion artean besteengandik zer jasotzea gustatzen zaigun eta gustatzen ez zaigun azalduz.

Eta arratsaldean dantzaldia izan genuen frontoian. "Libre" eta "Zeure burua onartu" abestien erritmora egin genuen dantza.