2017-01-31

BUBBLES

1-20 bitarteko zenbakiak ikasteko burbuilen abestia erabiltzen dugu. Zenbatu bitartean burbuilak egiten eta lehertzen goaz!

Bideo bat grabatu dugu abestia kantatuz. Ikusteko egin klik beheko linkean!

2017-01-10

LITTLE SNOWFLAKE

Elurra ari du mara-mara. Elur-panpin bati malutak erortzen zaizkio: burura, sudurrera, eskura...

Abestiaren bideoa ikusten eta abesten izugarri gozatu dugu txikiok.
Etxean ikusi eta abesteko egin klik beheko linkean!


2017-01-03

OLENTZERORI ESKEINITAKO JAIALDIA

     Abenduak 23an Olentzeroren bisita jaso genuen eskolan.

     Bera iritsi aurretik, ikasleak Eguberrietako abesti sorta bat eskaini zien guraso eta jaialdira bertaratu ziren guztiei.

     Iritsi zenean, 4, 5 eta 6.  mailako ikasleak Jokin Urangarekin bertsolaritza saioan asmatutako bertsoak abestu eta jarraian alpargata-dantza ere eskaini zioten.
    
    Olentzerok opari asko ekarri zituen eskolako ikasle guztientzat. Horiekin batera zakukada bat gari-hazi eta hainbat liburu ere oparitu zizkigun, baserri mundua sakonago ezagutzeko aukera izateko.  Garia  Euskal Herrira nola iritsi zen jakiteko Mattin Txikiren ipuina ere kontatu zigun.

    Olentzero agurtutakoan, gurasoak hamaiketako eder bat prestatu ziguten bertaratu ginen guztioi. Ederra, alajaina!

    Hamabiak aldera, 3. mailatik gorako ikasle guztiak berriro Olentzerorekin elkartu eta Borondegiko Eguneko Zentrora joan ginen Eguberritako hainbat kantu abestera. Saioa poliki joan zen.

    Hona hemen egun horretan grabatutako bideo pare bat:



             


             


             


.

Liburuen altxorra

     Ikasturtero bezala, GALTZAGORRI taldeak antolatutako "Liburuen altxorra"  programan parte hartu dugu. 

     Abenduan 12an kutxa gure eskolara ekarri zuen Imanol Mercero Etxeberriak. 5 eta 6. mailako ikasleekin bilduta zegoen bitartean hainbat liburu irakurri eta aurkeztu zizkien. Ondoren, kutxako liburuak ikastetxeko beste ikasleei beraiek aurkeztea proposatu zien. Azkenik, gela bakoitzean banatu beharreko liburuak kaxa ezberdinetan banatu genituen.

      Gelako ikasleak talde ezberdinetan banatu ziren. Talde bakoitzak liburu sorta zegokien gelan aurkezteko ekintza bereziak antolatu zituzten.

      Abenduak 13an, taldeak gela ezberdinetatik pasa ziren liburu aurkezpenak egitera. Hona hemen ekintza horietako batzuk: