2018-04-30

TIPI TAPA SAN MIGELERA


Apirilaren 20an paseo ederra eman genuen Mirenekin batera. Erraz iritsi ginen beheko San Migelera eta gailetak jan ondoren, berriz eskolara.
Eguzkiak ederki berotzen zuen eta bideko bi iturrietako ur freskoa gustura edan genuen.

Pozik ibili ginen eta horixe erakusten duten bidean ateratako argazkiek.

Mertxe



2018-04-29

LIBURUREN EGUNA

Joan den astelehenean, apirilak 23, LIBURUAREN NAZIOARTEKO EGUNA izan zen eta geuk ere ospatu egin genuen eskolan.

 Goizean LHko ikasle guztiak ingeleseko gelan elkartu eta irakasleek ERIKA. NI EZ NAIZ PERFEKTUA istoriotxoaren irakurketa partekatua egin ziguten. Triku eme bat da Erika, hanka bat galdu duena eta horregatik abandonatua izan da basoaren erdian... 

Istorio honen bidez inor ez dela perfektua azaltzen zaigu eta denok maite behar dugula geure burua, gure doai eta akatsekin... Eta, era berean, ez dela animaliarik abandonatu behar...

HHko ikasleek ere, denak elkartuta, OTSO MALTZUR ipuinaren irakurketa dramatizatua eta ANTXUME BIZARDUNAK txotxongilo emanaldia izan zuten. 

Hauexek dituzue liburu horiek:






Gainera astean zehar herriko liburutegian ere izan ginen talde txikietan, bertako ipuinak goxo-goxo irakurtzen...

2018-04-21

HAZTEKO ENERGIA proiektuaren inguruan, Azkoitiko EROSKI-ra bisita

Apirilaren 19an Azkoitiko EROSKI-ra jaitsi gara, bertan eskaini diguten tailer batean parte hartzeko asmoarekin.

Tailer hori antolatzen dute "Elikadura eskola" barruan  HAZTEKO  ENERGIA  proiektuaren ekintza praktiko moduan.

Azkoitira  jaisteko lineako autobusa hartu dugu. Eroskira iritsi ordurako zain genituen bertako tailer gidariak. Supermerkatuaren barruan tailer hau gauzatzeko prestatua zuten txoko bat,  nutrizio piramidearen marrazki bat eta jan ezberdinak zituen mahai batekin. 

Lurrean eseri gara eta tailerrean egingo genuenaren azalpen labur bat eskaini digute. Eskolan ikasi dugunaren inguruko hainbat galdera ere luzatu dizkigute.


             



Lehenengo ekintzan bakoitzak mahaiko produktu bana hartu dugu eta beraiek erakutsitako moduan bakoiztak zuen informazioa aztertu dugu: izena, produktu mota, ingredienteak, ... Ingredienteak semaforoaren koloreak zituzten, osasunarentzako mesedegarri, erdipurdiko edo ez hain onak ziren erakusten zutenak.

Ondoren, talde txikitan banatu, karro bana hartu eta bakoitzari agindu diguten otordua osatzeko erosketak egitera joan gara. Horretarako 15 - 20 minutu genituen. Otordua 4 pertsonentzakoa izan behar zuen.

Erosketak egin ditugunean, talde bakoitzak hartu ditugun produktuak gainerakoei erakutsi dizkiegu eta piramidearen azapian zeuden hirukietako baten gainean ipini: egunero hartzeko moduko otorduak, astean bi edo hirutan hartu beharrekoak ala tarteka bakarrik hartu beharrekoak. Ederra joan da.




           

           

           

           



Talde guztiok azaldu dugunean bertakoak prestatutako hamaiketako eder bat jan dugu. Ederra zegoen dana.


           



Azkenik, bakoitzari diploma eta opariz betetako boltsa bana eman digute. Gustora atera gara.

Ondopren Azkoitira joan gara eta han parke batean, frontoietan, ... ibili gara. Ordubietan autobusa hartu eta eskolara bueltatu gara. Denak alkarrekin, eskolako jantokian bazkaldu dugu. 










2018-04-18

HEALTHY EATING


Look how healthily we eat in Errezil!




 

 

Here we have some games to practise vegetables and fruit vocabulary.

Try and have fun!


FRUIT 1

FRUIT 2

FRUIT 3

VEGETABLES 1

VEGETABLES 2

VEGETABLES 3

And the HEALTHY EATING SONG too! Listen and sing it!!


 

2018-04-12

Apirileko menuak



2018-04-03

GASTEIZEN EGUN PASA!!!!

Ze ederki ibili ginen Gasteizen Aste Santuko oporrak hartu aurretik!!

Eskolan luzaroan aritu ginen Gasteizko kontuak aztertu eta lantzen, eta asko ikasi genuen. Tailerretan Gasteizko eraikin batzuen horma-irudiak ere egin genituen: Santa Maria eliza, Eskoriatza-Eskibel jauregia, Buesa Arena, Legebiltzarra, Portaloia, Ajuria Enea, BendaƱa jauregia, Erdi Aroko harresiak, Artium museoa eta San Migel eliza besteak beste.










Hemen dituzue Gasteizen ateratako argazkiekin egindako bideotxo bi. Ea gustuko dituzuen! Ederki ibili ginen, bada!!!!