2011-12-07

TXALAPARTA IKASTAROA



Azaroak 10-ean etorri zen Unai Frantzesena txalaparta klaseak ematera eta abenduak 1-ean eman zuen azken klasea, baina 3 egun egon zen. Ostegun arratsaldean ematen zizkigun txalaparta klaseak. 3:30-etatik 4:30-etara egoten zen txalaparta klaseak ematen. Denoi ematen zigun txalaparta jotzeko aukera.

Lehen egunean, esku batekin aritu ginen, binaka. Hasieran, berarekin jardun ginen txalaparta jotzen, pixka bat erakusteko nola jotzen den. Ondoren, ikasi genuenean nola jotzen den gutxi gora bera gure artean hasi ginen jotzen.

Hurrengo klasean, 2 eskurekin jardun ginen, pixka bat zailagoa zen. Aurreneko klasean bezala, hasieran berarekin jardun ginen eta gero bi eskuekin eta esku batekin jardun ginen.

Azkeneko klasean beste klaseetan bezala egin genuen,eta dena errepasatu genuen.Ondoren hiru kolperekin erakutsi zigun. Hori ondo ikasi genuenean, lau kolperekin hasi ginen, pixka bat zailagoa zen.

PRAKTIKETAN EGON DIREN IRAKASLEEI EGINDAKO DESPEDIDA




Azaroak 25ean, eskolara etorri ginenean Garazi eta Leireren agurra prestatu genuen.

Guztion artean hainbat sorpresa prestatu genituen: ”piñatak”, bertsoak…, Besteak etorri bitartean ondo ezkutatu ginen.

Gelara sartu bezain pronto, “todos los dias sale el sol” kantua jarri genuen, guztion artean aukeratuta.


Guztion artean oparik eman genizkion praktikatako irakasle bakoitzari. Bazkaltzera joan ginen.

Arratsaldean, altxorra bila jolasa egin genuen eskolan! Eta oso merienda ona jarri ziguten!














Arotz-Enea



Azaroaren 28tik 30ra Nafarroako Etxarri Larraunen dagoen Arotz-eneara joan ginen Lehen Hezkuntzako ikasle gehienak.



Deskribapena

Azaroak 28an Arotz-enera joan ginen. Eta guri zer iruditu zitzaigun esango dizuegu.




  • Logela: handiak eta litera askorekin zeuden. Baina txarrena literak bajuegiak zirela. Bi literetako armairu bana zegoen bakoitzak bere gauzak jasotzeko .


  • Monitoreak: 5 monitore zeuden: Olatz, Birma, Gema, Maria eta Edurne. Gurekin gehiena Birma ibili zen. Eta txintxoena Olatz zen.

  • Aretoa: handia zen, eta bi futbolin zituen. Gainera mahi jolas eta ping-pong mahai handi bat zegoen. Atzean animalien buru hezurrak, sugeak zeuden potetan sartuta. Intsektu bitxiak eta luma asko.


  • Liburutegia: ezen hain handia baina liburu asko zeuzkan eta ia denak zaharrak.
  • Dutxak: bi komun zeuden. Gutxi gora bera 16 dutxa. Armario bat zegoen toailak eta sekadoreak uzteko eta gure arropak uzteko ere bai.



Astelehena



Astelehenean Etxarri Larrauneko Arotz-Eneara iritsi ginen.

Gero, monitoreen eta gure izenak ikasi genituen eta bertan maletak hustu ere bai. Gauzak ordenatuta utzi genituen. Nezeserra komunera eraman , dutxatu eta gero janzteko arropak dutxetara eraman genituen eta botak armairu magikora eraman genituen. Armairu magikoak botak lehortzen zituen.

      Gero, denbora librean ibili ginen. Eskuak garbitu eta bazkaltzera joan ginen. Bazkaldu eta gero, hortzak garbitu genituen. Gero, berriz denbora librea izan genuen.



     Ondoren, Birmarekin mendira joan ginen. Mendian merienda egin genuen. Handik gutxira Arotz-Eneara iritsi ginen. Berriro denbora libre egin genuen. Gero, eskuak garbitu eta afaltzera joan ginen. Ondoren, hortzak garbitu eta denbora librea egin genuen.



      Iluntzean suaren tailerra egin genuen eta hori istorioak kontatzea zen. Eta azkenik ohera joan ginen eta lo maisuak esandakoan egin genuen.

Asteartea

       Esnatu ginenean aldatu eta gosaltzera joan ginen. Gero mahai-futbolean ibili ginen. Ondoren, mendira joan ginen. 

    Gauza asko ikusi eta egin genituen: harrobia ikusi genuen, aldapa handi batean erortzen zena prenda bat izango zuen, eta ez ziren ausartu prenda egiten, txabola batzuk ere ikusi genituen, Errezilgo izena nondik datorren ikusi genuen, erratz askotik dator, gorostiak ere ikusi genituen, igel gorriaren aska, igel putzua, hamaiketakoa hartu genuen, azkonarraren etxebizitza, zezen-bidea Iruñatik Azpeitira, gaztainondoak gaixotasuna zuten zainetan…


      Babarrunak jan genituen bazkaltzeko, bigarrenekoan albondigak eta ez zeuden oso onak, postrean jogurta zegoen. Denbora librean mahai futbolean ibili ginen.

      Ondoren tailerra genuen eta zain-belarraren ukendua egin genuen. Hori bukatutakoan merienda jan genuen, txorixo Pamplona zegoen. 


      Gero tailerra egin genuen. Beraiek animali bat esate ziguten eta guk horrekin pista batzuk marraztu behar genituen.


    Jarraian dutxa bero-beroa hartu genuen. Denbora librean mahai-futbolean ibili ginen berriz. 

      Afaltzeko pure zegoen, bigarrengoan kroketak zeuden, oso-oso gozoak zeuden. Denbora librean beti bezala mahai-futbolean ibili ginen. Diskotekan dantza bat ikasi genuen. “MAYONESA”.


     
     Ondoren ohera joan ginen, istorio kontatu genituen eta suertez Anttonek zurrungarrik ez zuen egin.

Asteazkena

      Goizeko 8.15etan musika jarri zuten gu esnatzeko. Maleta egin eta lo zakuak kanpora atera genituen. Kojinetako izarak karro urdin batera bota eta maletak jaitsi genituen. Hori guztia egindakoan gosaltzera joan, hortzak garbitu eta jolastera joan ginen.



      Armario magikora joan ginen eta han botak hartu eta maletak zeuden lekura joan eta han botak jantzi genituen. Maria eta Birmarekin mendira joan ginen. Mendian azkonarraren gordelekua ikusi eta okilaren zuloa ere bilatu genuen. Ondoren, kattagorrien kabiak ikusi genituen. Xaguak eta kattagorriak jandako pina-buruak ikusi genituen.


    Menditik itzultzean, zapatilak jantzi genituen eta jolastera joan ginen. Gero azken tailerra egitera joan ginen. Marrazkien bidez zer gustatu zitzaigun eta zer ez zitzaigun gustatu adierazi behar genuen.




    
     13:00 etan bazkaltzera joan ginen. Gero, jolastera joan ginen eta azkenik argazkia atera eta poz-pozik etxera joan ginen.