2016-05-20

NEON THE FISH

Last Friday, 13th of May, the group of LH1-2 performed a story called "Neon the fish" and later they sang two songs for us: "I love my face" and "I'm special". They did it very well!!!



 

NOLEGAKO TOPAKETAK AIZARNAN

     Maiatzaren  17an  Aizarnan elkartu ginen Albiztur, Bidania-Goiatz, Errezil eta bertako eskolako ikasle eta irakasleak.

     Bi eremutan egin ziren topaketako emanaldiak. Alde batetik,  Haur Hezkuntzak eta Lehen hezkuntzako 1 eta 2. mailakoak eta, bestetik, gainontzeko mailakoak.

     Hainbat antzerki, olerki eta dantza saio ikusi genituen.

     Bazkal ondorenean, ikastetxe ezberdinetako ikasleak nahasturik hainbat jolas egin zituzten.

     Primeran pasa genuen eta mundial atera zitzaigun dana.

     Ekintza batzuen argazki eta  bideoak dituzue hemen:





          



         



          



            



2016-05-16

ALBAOLA eta balearen ehiza

          Apirilan zehar ALBAOLA untziola-museoan  XVI. mendeko San Joan naoaren erreplika egiten ari direla eta, hara egin behar genuen bisita aprobetxatuz, hainbat gai landu ditugu:


  • San Joan baleontziaren aurkikuntza eta erreplikaren eraikuntza.
  • Erdi Aroko  gizartea eta arrantzaleen bizitza garai hartan.
  • Balearen ehiza eta bakailaoaren arrantza Ternuan XVI. mendean.

        Bisita ondoren, jasotako informazio guztia zela eta, ikasleak binaka elkarrekin lana eginez, goiko espektu horietatik nahi zituztenak aukeratuta, besteoi hitzalditxo bat eskaini behar izan dute.

        Oso hitzaldi txukun eta  interesgarriak egin eta eskeini dizkigute. Bikote bakoitzari egindako grabazioa ikasle bakoitzak bere blog partikularrera igotzeko asmotan gara.  hala ere, adibide gisa, hona hemen horietako bat:

        
          



Xabier Munibe eta Urolako ikasleen bisita

        Urtero moduan, ikasturte honetan ere jaso dugu Azkoitiko Xabier Munibe eta Azpeitiko Urolako ikasleen bisita. 

        Bertso, kantu eta dantzak esakini dizkigute eta primeran pasa dugu. Hona argazki batzuk:





        Beraiekin etorri zaizkigu ikasturte honetan Urolara jaitsi berri diren ikasle ohiak: Janire Labaka, Oier Irulegi, Julen Labaka eta Julen Rueda.  Hauek, soinu txikia joz, saio poliuta eskaini ziguten abeslari taldetxo bati lagunduz. Hona hemen bideoa: 




              


        Datorren ikasturtean ere beraien zain izango gara.




2016-05-01

ESKOLA TXIKIEN ARTEKO OLINPIADAK

     Apirilark 28an Tolosa eta Goierriko hainbat eskola txikikoekin batera elkartu ginen Tolosako Berazubi estadioan. Aurreko ikasturteetan bezala, hainabat eskolako ikasleok, nahasian, 6ko talde txikitan banatu ginen. Bi saio ezberdin egin genituen: 3 eta 4. mailakoak jolasen eremuan jardun ziren bitartean, 5 eta 6. mailakook atletismoko pistan 6 froga ezberdin egin genituen. Saio hauek bukatutakoan, hamaiketakoa egin genuen. Ondoren eremuz aldatu genuen.

    Hamabiak aldera, jolasak bukatu eta ikasle guztiok batera elakartu ginen, lehendabizi pistari itzuli bat eman eta, ondoren, argazki bat ateratzeko.

      Bazkaltzera Errezilera bueltatu ginen.