Otsailaren 19an Aitzarte
baserrira joan ginen HHko 4-5 urtekoak eta LHko 1. eta 2. mailetakoak.
Juan Marik belarra eman zien ikuiluan zeuden ardi eta
arkumeei.
Ardiak lasai utzi eta
Juan Mari, Miren eta Izarorekin gazta egitera
joan ginen.Pausoz pauso azaldu ziguten
dena eta ederki jabetu ginen gazta egitea zer den.
Aurreko egunetan egindako
gaztak ere erakutsi zizkiguten eta baten erdia jan genuen denon artean; ez zen
zipitzik ere sobratu!!
Txakurrei kasu egin,
argazkia atera eta esker ona adierazi ondoren, oinez bueltatu ginen eskolara eguraldi ederrarekin.
Atzo, 2019-ko otsailaren 19an Zarauzko Eroskira joan ginen. Bertan HAZTEKO ENERGIA proiektuaren barruan erosketak egin, bazkaria prestatu eta jan egin genuen.
Lehendabizi Azpeitira joan ginen. Azpeitian Zarauzko autubusa hartu genuen. Zarautzera iritsi ginenean Eroskira joan ginen. Bertan, Iratxe arduradunak zer egin behar genuen esplikatu zigun.
Gero, sukaldera joan ginen eta han beste bi pertsona ezagutu genituen, Iban eta Leire sukaldariak.
Mantalak eta azalpen bat eman zizkiguten. Gero menua zein izango zen esan ziguten:
Garaiko barazkiak eta arrautza lorea.
Zurrukutuna.
Fruta eta jogurt irabiakia
Erosketak egiteko hiru taldetan banatu gintuzten: aurreneko taldeak barazkiak, bigarrengo taldeak zurrukutuna egiteko gaiak eta hirugarren taldeak postrea egiteko fruta eta jogurtak erosi genituen.
Erosketak egin genituenean, bazkaria prestatzeko garaia iritsi zen.Lehenengo barazkiak moztu genituen pusketa txikietan. Bigarrengo arrautza lorea egin genuen: flanerak, arrautza eta plastiko pusketa bat eman zizkiguten. Plastiko pusketari olioa eta gatz pixka bat bota genizkion. Plastikoaren lau aldeak elkartu genituen eta birak eman genizkion. Arrautza ur berotan egosi genuen. Ateratakoan lore forma zeukan.
Gero, Zurrukutuna egin genuen. Horretarako baratzuria moztu eta xerratu egim genuen. Jarraian zopako ogia moztu genuen. Guzti hori Ibanek uretara bota zuen eta bakailoa eta piper txorizeroa gehitu zizkion. Bitartean, frutak zuritu eta moztu genituen.Leirek laranja zukua egin zuen frutari bota eta ez erdoiltzeko. Gero Ibanek jogurrta eta eztia nahastu zizkion.
Dena prestatuta zegoenean bazkaltzen hasi ginen. Askorentzat ederra zegoen.
Iban, Leire eta Iratxe agurtu ondoren kalera atera eta hondartzara joan ginen. Hondartzan jolasean ibili ginen urarekin eta txakur batekin eta oso ondo pasa genuen. Gutako lau busti ziren.
Otsailaren 8an Ezamanen izan ginen lau eta bost urtekoak eta 1. eta 2. mailakoak. Aloña eta Xabierrek ikuilua erakutsi ziguten eta bertan, txahal jaioberria ikusteko zortea izan genuen. Ondoren, behiak nola biltzen dituzten ikusi eta esnekiak egitera joan ginen. Ederrak jogurtak! Haizeak prestatutako Altxorraren bila jolasean hankak astindu eta hamaiketako bikaina eman ziguten. Ondoren, tipi-tapa eskolara.
Joan den ostiralean, otsailak 1, Imanol Lazkano izan genuen gure artean.
Bere mutikotako eta gaztetako hainbat konturen berri eman zigun: Santa Eske eguneko nondik norakoak, errezildar bertsolarien ateraldiak, ...
Imanolek esan zigun bera Euskal Herriko herri gehientsuenetan ibilia dela bertsotan, eta errezildarrak nagusi direla hitzekin jolasten, berezko dutela trebetasun hori.
Herriko bertsolari asko aipatu zizkigun: Loidi-Saletxe aita-semeak, Txapel, Zepai, Bernardo Azpillaga, Nagore eta Eneritz Arzalluz, Izaro eta Nekane Zinkunegi, Eneritz Eizmendi...
Eskerrik asko, Imanol, eta segi horrelaxe, hain umoretsu, sasoiko eta kontulari bikain!!!
5 eta 6. mailako ikasleok gai hau landu dugu urtarrilean zehar. Ikasitakoa frogatzeko hainbat esperimentu eta eskulan ere egin ditugu. Gaur aurkezpena eskaini diegu 3 eta 4. mailako ikasleei. Hemen duzue aurkezpenaren bideoa.