2017-09-25

GELETAKO ARGAZKIAK

Aste honetan geletako argazkiak atera ditugu jolastokian.
Hauexek dituzue gure eskolako 5 taldeak:

-LH 5-6: Nahikari, Iraide C., Naroa, Adei, Iraide L., Peio, Jon, Jurgi, Antton, Oihane, Garazi  eta Miryam.


-LH3-4: Aitor, Urko, Alaitz, Ander, Alejandro, Mikel, Aiara, Enaitz, Amane, Alaine, June, Iker, Nahia, Leire A., Garazi, Leire L. eta Miryam


-LH1-2: Markel, EƱaut, Mikel R., Unai, Enara, Xabat, Enara, Aner, Mikel Z., Anaia, Araitz, Nahia, Eli, Oihane M., Oihane A., Leire eta Garazi.


-HH04-05: Mikel, Izarne, Eihari, Oihane, Haizea, Alaia, Araia, June, Uraitz, Amets, Nora, Mertxe, Oihane eta Leire.


-HH02-02:Harri, Uxue, Agoitz, Unai, Xuhar, Iraia, Joanes, Oinatz (Julen eta Aratz geroago hasiko dira etortzen eskolara), Izaskun, Oihane eta Leire


2017-09-24

IKASTURTE BERRI ON! ETA LOGO BERRI ON!

Kaixo, senideok!

Ohitura den bezala, joan den astean ikasturte hasierako argazkiak ateratzen aritu ginen eskolako jolastokian. 

 Begira ze koadrila polita osatzen dugun!

 Eguzkiak parez pare jotzen gintuen baina txikienak ere jator-jator egon ziren
 " Errezil! Errezil!" oihukatuz...




Zuetako batzuk konturatuko zineten egunotan banatu ditugun oharrek  iruditxo bat zutela goiburuan, ezta?

Bada, bai, gure eskolaren logo berria da, joan den ikasturte amaieran egindako marazki-lehiaketatik sortua.

Hauxe duzue,bada, San Martin Herri Eskolaren logoa:





2017-09-09

Jantokiko menuak - iraila


2017-09-07

Jantokiko informazio orokorra

1.-  BAZKALTIARRAK

  •  Bi motatako bazkaltiarrak daude:
                         -  Ohikoak:  astero gutxienez 4 egunetan bazkaltzen geratzen direnak.                                                         Hauek ere bi motatakoak izan daitezke

            * Garraiatuak:  eskolatik 2 km baino urrutiago bizi direnak.                                                  Kuotaren prezioa   3,30 € da.

            * Garraiatuak  ez direnak:   eskolatik 2 km baino gertuago bizi                                              diren ikasleak. Kuotaren prezioa  4,60 € da.

                    - Ebentualak: astero 3 egun edo gutxiago geratzen direnak edota tarteka                                                    bazkaltzera etortzen direnak. Kuotaren prezioa 5,20 € da.


  •  Ikaslea “ohikoa” izan ahal izateko, bere izena Delegazioak markatzen duen urriaren                egun  zehatz bat baino lehenago eman beharra dauka   ( erdialdeko egun bat,                14, 15, ... ).


  • Nahiz eta astean 4 edo 5 egunetarako lekua eskatu, aipatutako egun hori baino                          beranduago izena ematen duen ikaslea “ebentuala” bezala hartuko da.


2.-  BEKA  ESKUBIDEA

            -  Beka eskubidea izateko, ikasleak  ikasturte osoan gutxienez 20 egun etorri                                             beharko dira jantokira.


3.-  DIRU  ITZULPENA

-  Ikaslea jantokira jarraian  4 egun edo gehiago  etorriko ez balitz, egun horietako bakoitza kuotaren erdia kobratuko zaio ( % 50 ).

- Ikaslea  4 egun edo gehiago etorriko ez balitz baina egun horiek jarraian ez badira, egun horietako bakoitzaren kuota osoa kobratuko zaio ( % 100 ).

-  Ikasleak eskurtsiora egun pasa joaten direnean, jantokiko janaria hartu ez arren, kuotaren erdia kobratuko zaie ( % 50 ).

4.-  GREBA  EGUNAK

-  Sukaldariak greba egiten duenean, janaririk zerbitzatzerik ez dagoenez, ikasleei ez zaie egun horretako kuotarik kobratuko ( % 0 ).

- Irakasleek greba egin baina sukaldariak greba egingo ez balu, egun horretan jantokiko zerbitzua izatea erabat posiblea denez:

*  Delegazioan gurasook agian ez dituzuela ikasleak eskolara bidaliko kontutan hartzen dute    eta kuotaren erdia kobratuko lizueke.


            *  Ikaslea etorriko balitz, logikoa denez, kuota osoa kobratuko zaio.