2010-04-30

TOLOSAKO OLINPIADA TXIKIAK

Ostiralean, 9:10-etan Errezildik abiatu ginen.
Bidanian geratu ginen Bidaniko ikasleak hartzeko.
Ondoren, Albizturren hango ikasleak hartzeko.
Eta Tolosara 9:45-etan iritsi ginen.

Tolosara iritsitakoan, Berazubi futbol zelaira joan ginen.
Han argazkia atera genuen Errezilgo, Bidaniko eta Albizturkoak.
Bertan bi taldetan banatu ginen. 3-4 eta 5-6. mailakoak.
Batzuk frontoira joan ginen. Han jokoak egin genituen: zesta-punta, soka saltoa, brileta, soka-tira, luzera-jauzia eta pisu-jaurtiketa.

3 eta 4.mailakoak gu frontoian geunden bitartean beraiek pistan ibili ziren. Pistako jolasak hauek izan ziren: hesi-lasterketa, 60 metro korrika, zaku-lasterketa, lokotx bilketa, txingak eta bukatzeko, 250 metro korrika.
Ondoren hamaiketako jan genuen, zumoa eta galletak.
Eta gero guk kanbio egin genuen, frontoikoak pistara eta pistakoak frontoira.
Bukatzeko pista guztiari buelta eman genion. Errezilgo batek irabazi zuen: Jokin Ibargurenek.

Eguerdian Gaztelura bazkaltzera joan ginen. Pelotan, futbolean, izkutaketan,... jolastu ginen.