2012-02-22

Inauteriak Errezilgo eskolan

Aurten ere ospatu ditugu inauteriak Errezilgo eskolan. Goizean klaseak normal egin genituen eta arratsaldean altxorraren bila ibili ginen. Altxorraren bila hasi aurretik guztiok mozorrotu ginen.

Irakasleek 4 talde egin zituzten altxorraren bila jolasa egiteko. Hauek ziren egin genituen frogak: San Josera joan eta han pista bilatu behar zen. Frontoian buru gainetik baloia paseaz alde batetik bestera joatea zen helburua. 3. zikloko gelan Wiiko boloetan 40 bolo bota behar ziren. Informatikako gelan herrialde batzuen hiriburua eta hiriburuaren biztanleria bilatu behar zen. 2 eta 3 urtekoen gelan esponjazko baloiak ontzi batera sartu behar ziren. Eskola aurrean kutxaran arrautza hartuta bi konoen kanpotik buelta bat eman behar zuen bakoitzak. Elizako zimitorioan pista bat bilatu behar zen. Eta azken froga altxorra non zegoen esango zigun pista aurkitu behar genuen gimnasioan.

Altxorra aurkitu zutenak eta besteok gozoki zorro bana jan genuen. Oso ondo pasa genuen arratsaldean.



2012-02-17

Euskal Herriari buruzko aurkezpena




5 eta 6. milako ikasleok Euskal Herriari buruzko aurkezpen bat egin dugu. Aurkezpen hori ikustera 4 urtetik gorako ikasleak etorri zaikigu gure gelara.



Naikari, Leire eta Izarrek sarrera egin dute. Aitor eta Julenek Euskal Herriaren kokapenari buruz hitz egin digute. Ondoren, Garazi eta Maddik mendi eta ibaiak erakutsi dizkigute. Jarraian, Nagore eta Eiderrek Euskal Herriko dantza eta musika tresnak erakutsi dizkigute. Segidan, Xabier eta Jonek Herri Kirolak aurkeztu dizkigute. Azkenik, Mikel eta Mattin euskarari buruz jardun zaizkigu.



Beste ikasle eta irakasleei asko gustatu zaie gure aurkezpena. Oso gustura geratu gara egin dugun lanarekin.



TXANELAN Euskal Herriari buruz ikasten jardun gara eta horregatik Anttonek horren inguruko lan bat egin nahi genuen proposatu zigun. Informatikako saioetan aritu gara lana prestatzen. Lan hau osatzeko pare bat aste jardun gara lanean.



2012-02-03

San Blas eguna


Otsailak 3an San Blas eguna ospatzen da. Festa honetan San Blas opilak jaten dira.

San Blas opilak elizara eramaten dira bedeinkatzera. Opilak bedeinkatutakoan jan eta gero eztarria osasuntsu mantentzen da.

Opilekin batera kolorezko zintak bedeinkatzen dira eta lepoan bederatzi egunez eduki ondoren sutara botatzen da gaixotasuna kentzeko.

Pello Añorga eskolan


Urtarrilak 26an etorri zen gure eskolara Pello Añorga , bere ipuin eta bongo harrigarriekin. Ipuin batzuk ekarri zizkigun, baita kontatu ere. Galderak egin genizkion, zer ipuinekin irabazi zuen saria, zeini eskaini zion sari hori, nolatan bururatu zitzaion ipuinak kontatzea,...

Bera etorri baino lehenago azkena idatzitako ipuina irakurri genuen,"Pottoko hipermerkatuan"eta lehenengo eta bigarren zikloko ikasleak "genio gaiztoa". Biak oso politak ziren eta asko gustatu zitzaizkigun.

Saioa ederra iruditu zitzaigun. Berriz ere etortzea gustatuko litzaiguke.

Candelaria eguna


Otsailak 2an Candelaria eguna ospatzen da Errezilen. Egun hauetan guraso eta aitona-amonei galdetzen aritu gara beraiek nola ospatzen duten egun hori. Informazio hau jaso dugu:


• Elizara bere gustuko gauzak eman eta bedeinkatu egiten dira.

Adibidez : erramu adarra bedeinkatu eta gero mina duzun lekuan igurtzitzen baduzu mina joan egiten da.

• Elizara kandela bat eramaten da.Elizan bedeinkatutako kandela bat piztuta eta handik sua hartuta eta horrela bedeinkatuta geratzen dira.bedeinkatutako kandela horiek ,gero,urtean zehar,suerte txarra uxatzeko, sendatzen laguntzeko…erabiltzen dira.

• Zenbait baserrietan eta baita ere gure eskolan ere,gurutze berezi bat ipintzen da sarrerako atean.Gurutze honek sorginak eta zorte txarra etxetik uxatzen ditu. Gurutze hori erramua eta lizarrarekin egiten dira eta atean jarri aurretik bedeinkatutako kandelaren argizari tanta
bat botatzen zaio.