2023-11-23

AZPEITIN GOIZ PASAN

 Azaroaren  13an Azpeitira  jeitxi  ginen.

Lehengo  liburutegira  joanginen.

Bertan  Maiderrek  ipuin  bat  kontatu  zigun. Bildurgarria  izan  zen.

Gero  txontxongilok  ikustera  joan  ginen.

Conrradok  bere  txontxongiloak  erakutxi  zizkigun.

GERO- PARKERA- JOAN- GIÑEN.

AMAIKETAGOA  EGINGENUEN.

OSO  ONDO  PASA  GENUEN




2023-11-22

Ikusi mendizaleak

 Azaroak 17 an HH 2-3-4 eta 5 urtekoak Uztarraka ur jauzira joan ginen arratsalde pasa.

Aldapan gora eta behera ederki ibili ginen paisaiak ikusiz, hostoak eta pinaburuak jasoz, elkarri animatzen...ederki ibili ginen. 

Berriro ere errepikatzeko moduko esperientzia izan zen. 













2023-11-15

SAGARDOA EGITEN

Urriaren 27an sagardoa egitera joan ginen Urtiazar baserrira.
Lehenengo, autobusean Erkiziraino joan ginen. Ondoren, oinez joan ginen Urtiazarreraino.  Aldapa dexente zegoen baina ondo moldatu ginen!


Iritsitakoan  agurtu egin genituen Lorentxo, Mirari eta Laki txakurra. Ondoren, esplikazioa eman ziguten eta sagarrak biltzera joan ginen. Sei zakukada bildu genituen! 



Ondoren sagarrak txikitzera bota genituen "matxaka" izeneko makinara.



Begira nolako aparra atera den irakiten ari den sagar zukutik.

Eskerrik asko, Mirari eta Lontxo!!!!!!





 URAITZ ETA AINARA

AZPEITIKO ANTZERKI TOPAKETETAN ANTZEZLE ETA IKUSLE!

 Azaroaren 12an Azpeitiko antzerki topaketetan parte hartu genuen. LH 3-4kook ikusle bezala eta LH 5-6kook antzezle bezala joateko aukera izan genuen, ikasle ohi batzuk ere lagundu zigutelarik.

9'15etan gutxi gora-behera abiatu ginen Azpeiti aldera autobusean eta antzezleak Soreasu aretora joan ziren dena prestatzera. LH 3-4ko taldekoak bitartean hamaiketakoa egin eta Done Jakue kaleko parkean ibili ginen 11k arte. Ondoren ikuskizuna hasi zen, eta oso gustura ikusi genuen. Gure ikaskideek oso ondo egin zuten antzerkia.

Primeran ibili ginen!

Hona hemen LH 5-6koek egindako antzezlanaren bideoa. Seguru gustatuko zaizuela! 



2023-11-07

GORKA, ISTORIO BELDURGARRIEN KONTALARI

Gau Beltza girotze aldera, Gorka eskolara etorri zitzaigun urriaren 31n istorio beldurgari batzuk kontatzera.

Txorimaloz jantzita etorri zen eta intxaurrez betetako zaku txiki batekin. 

Istorioak oso beldurgarriak ziren, eta gainera argi berezi bat ekarri zuen beldur gehiago emateko.





Eta bukatzeko denok batera argazki batzuk atera genituen.



Yehor eta Amets

BERRIZ ERE MARTXAN DUGU TIPI-TAPA

Urriaren 5ean Tipi-Tapa izan genuen. 

Udaletxe azpian elkartu ginen beti bezala, aiton-amonekin batera.

 Lehendabizi, denok elkartu eta argazki bat atera genuen.

 Ondoren, San Jose aldera joan ginen buelta bat ematera denok batera. Kontu kontari abiatu ginen.

Buelta eman ondoren, Borondegira joan ginen eta han  pintxo bat jatera gonbidatu gintuzten eta guri eskatu ziguten apunteak hartzeko bakoitzak zer nahi zuen. 

Jan ondoren, pixka bat egon eta eskolara  bueltatu ginen.


OSO ONDO PASA GENUEN!!


Oihane eta Alaia





IRRISARRILANDen bai ederki!!!

Urriaren 10ean eta 11n Irrisarrilanden izan ginen. Nafarroan dago Irrarriland, Igantzin, hain zuzen ere, Bortziriak eskualdean.


        Iritsitakoan  Rakelek arauak azaldu zizkigun eta jolastokian jolastu ondoren hamaiketakoa egin genuen.                                                                                                                                                    



   
     

Bazkaldu ondoren, bi taldetan banatu ginen eta arborismo eta tirolinetara joan ginen.


  

   Ostean  ur jolasetara joan ginen bero handiegia egiten zuelako.




   Dutxatutakoan Baxirekin argazkia atera genuen .


  

  Hurrengo goizean IrriSarriko basotik ibialdia egin genuen.


     

    Ibilaldiaren  ostean  bazkaltzera joan ginen. Bazkaria oso goxoa izan zen!!!


             

                         Gu ere basoko ibilaldira joan ginen eta besarkaden basora ere bai.


                                                                                                                                                                                                                                                                                                                                                                                                                                                                                                                                 Hemen duzue  gu tirolinetatik botatzen agertzen garen  bideo bat.


                                                                                                          ARAIA eta JUNE






2023-11-06

2023-2024ko taldeak

 Hauexek dira aurtengo taldeak:


HH2-3ko taldea:
Malen, Adei, Naila, Leiane, Zinatz, Sara, Beñat eta Eki, Alazne tutorearekin, Elirekin eta Ainararekin.




HH4-5eko taldea:
Oxel, Alain, Naia, Lorea, Elene, Nerea, Xubi, Kilian, Kaiet eta Ugaitz, Mertxe tutorearekin, Iñigo, Ainara eta Iñakirekin.



LH1-2ko taldea:
Aritz, Izaro, Maialen, Lore, Jup, Manex, Aimar, Xuban, eta  Zorion, Eli tutorearekin,  Eneritz, Iñigo Iñaki eta Ainararekin.




LH3-4ko taldea:
Unai, Agoitz, Aratz, Nora, Iraia, Uxue, Laura, Joanes, Harri, Oinatz, Julen,  Marijo tutorearekin, Miryam, Olaia, Iñaki, Eneritz, Iñigo eta  Josebarekin.



LH5-6ko taldea:

Oihane, June, Ainara, Araia, Mikel, Amets, Alaia, Uraitz, Izarne, Eihari, Haizea, Egor,Miryam tutorearekin,  Olaia, Eneritz, Iñigo, Marijo,Iñaki eta Josebarekin                                                                               


Mikel eta Eihari

GAU BELTZA

 

Urriaren 31n Gau beltza ospatu genuen.

Goizean kalabazak egin eta Gorka Tolosa etorri zen istorio beldurgarriak kontatzera eta LH5 eta 6ko ikasleak Gau beltzaren inguruan testuak irakurrigenituen. Arratsaldean ikasle batzuk etxetik aurpegia margotuta etorri ginen, eta beste batzuek eskolan aurpegia margotzeko aukera ere izan genuen. 





Ondoren, kaletik kalabazak zabaldu genituen, gauean arimak bidean ez galtzeko.







Kalabazak kaletik zabaldu eta gero, gurasoei jaialdi bat eskaini genien, Gau beltzaren inguruan kantu,bertso eta dantzak eskainiz.

 

IZARNE   ETA    HAIZEA

                                   OSO ONDO PASA GENUEN



2023-11-03

BASABEN BABA-ALETZEN

 Irailaren 29an, HH4-5urtekoak eta LHko 1. eta 2. mailakoak Basabera joan ginen babak aletzera. Lakari bete baba aletu genuen denon artean eta oso esperientzia polita izan zen.

Oinez egin genuen joan etorria eguraldi bikainarekin.

Eskerrik asko Jose Antonio eta Maritxu!