Goizean eskolara joan eta aldatu egin ginen, gero gimnasioa ondo prepartu genuen.
Ondoren beste eskolako umeak iristerakoan , Errezilko 3. ziklokoek(guk) sarrera egin genuen txisteak eta komentarioak botatzen.Baita, antzerkien ondoren, beti komentarioak botatzen genituen antzerki edo kantuei buruz; horiekin batera 3. eta 4. mailakoek lagundu egin ziguten txisteak botaz.
Errezilko 1. ziklokoek 3 TXERRITXOAK bertsotan egin ziguten; oso ondo egin zuten.Jarraian 2.ziklokoek TXIBISTO ETA ERBIA antzeztu ziguten.
Gero Bidegoiango 1. zikloko ikasleak GAIZTO IZAN NAHI EZ ZUEN OTSOA antzeztu ziguten.Hori bukatu ondoren Bidegoiango 2. ziklokoek GAIXO TRANPATIAK antzeztu ziguten; oso ondo egin zuten eta barregarria ere izan zen.Bukatutakoan Bidegoiango 3. zikloko ikasleak BERTSO EMANALDIA egin zuten; benetan onak ziren.
Horiek bukatu ondoren atsedenaldia eduki genuen. Deskansatu eta jolastu ondoren berriz ere gimnasiora itzuli ginen.
Albizturko ikasle guztiak LIBURU MAGIKOA antzerkia erakutsi ziguten. Polita izan zen.
Haien segidan Aizarnako ikasleak ere AMONA HONEKIN...KONTUZ! antzerkia eskaini ziguten. Ederki pasa genuen.
Ordubatean bazkaltzera joan ginen frontoira, patioan jateko eguraldi txarra egiten zuen eta.
Arratsaldean 3 taldetan banatu eta jolasak egiten jardun ginen: txinga lasterketa, sokatira eta koskol apustua. Mundiala!
Beste eskoletako ikasleak joan zirenean, jolasean jarraitu genuen frontoian "bonbazka" jolasten.
ยบ