2010-11-09

ORIOKO INGELESEKO BARNETEGIA


Urriaren 18tik 22ra, Orioko barnetegi batera joan ginen.


Goizeko 9:15etan abiatu ginen, eta 10:30ak aldera iritxi ginen. Iritsi ginenean, hango monitoreak gure logelak erakutsi zizkigun. Errezilgo bost neska, eta Azpeitiko beste batera jarri ginen. Mutilak aparte jarri ziren beste bost azpeitiarrekin. Handik gutxira, Azpeitikoak iritsi ziren. Ondoren klasea hasi zen, Azpeitiarrak eta gu batera. Lau lurralde desberdinetan geunden baina, Errezildarrok Europan eta Amerikan bakarrik geunden.


Egun hartan, zientzialariak izan behar genuen. Talde batek sumendiaren funtzionamendua aztertu zuen, beste batek lorategiko animaliena,.... Arratsaldean, talde bakoiztak bere proiektua aurkeztu zien beste taldekoei, egindako murala eta esperimentuarekin.



Iluntzean, irakasleek zientzilariez mozorrotu eta altxor bilaketa jolasa egin genuen.



Ondoren logeletara joan ginen eta argiak itzalitakoan ere, hitz egiten egon ginen berandu arte.

Asteartean, gosaldu ondoren, klaseetara joan ginen. Egun horretan "nazioen" eguna izan zen. Nazio horretako leku eta ohiturak ezagutu, mural bat egin eta dantza bat ikasi ondoren, arratsaldean beste taldekoei erakutsi genien.
.


Iluntzean, afalostean, taldeka diskoteka eta "karaokea" egin genuen. Mundial pasa genuen.



Asteazkenean, sukaldarien eguna izan zen. Denok sukaldariaren txapel bana egin eta azokatara joan behar izan genuen gure errezetako produktuak erostera. Arratsaldean, gure errezeta eta egindako pastela beste taldekoei erakutsi behar genien.





Ostegunean, kirolaren eguna. taldeen arteko "Olinpiadak" egin genituen. Ariketa ederrak izan ziren. Kategorin ibili ginen. Ederra eguna.






Ostiralean, bloga osatzen aritu ginen. hori bukatutakoan, bazkaldu,trasteak prestatu eta etxera itzuli ginen. A zer gogoa bueltatzekua.


Egonaldi honetan Azpeitiko Karmelo ikastolako lagun asko egin ditugu.







ZUHATZA: 2010 URRIAK 8, OSTIRALA



Ostiralean goizeko 8:15etan esnatu ginen. Preparatu ginenean gosaltzera joan ginen. Handik etorri eta gero hortzak garbitzera joan ginen, eta hortzak garbitu eta gero lo-zakua biltzen hasi ginen. Maleta preparatu eta kanpora atera genituen.



Gero futbol partidu bat egitera joan ginen. Piraguetan ibili behar genuen baina haize handia zegoenez, Eider bakarrik atrebitu zen.

Ondoren bazkaltzera joan ginen eta bazkaltzeko espagetiak, oilaskoa eta jogur moussea jan genuen. Bazkaldu eta gero irakasleak etorri bitartean jolastu egin genuen, eta azkenean irakasleak etorri ziren. Itsasontzia hartu genuen. Sartu eta gero abiatu egin ginen eta beste puntara joan ginen.





Itsasontzitik jeitsi eta gero aldapa handi bat zegoen eta han goian egon ginen autobusaren zain.Autobusa hartu genuenean, gidariari esan genion pelikula bat ipintzeko, eta A TODO GAS 3 jarri zuen. Errezilera 4:45 etan iritsi ginen, eta bakoitzak bere maleta hartu eta etxera joan ginen.

ZUHATZA: 2010 URRIAK 6, ASTEAZKENA

Asteazkenean goizeko 9:15 etako kalera etorri ginen, autobusa hartu eta Zuhatzara
abiatu ginen. Autobusean urtegiaren ertzera iritsi ginen, txaleku salbabidasak jantzi eta itsasontzian urtegi ertzetik irlaraino iritsi ginen.


Iritsi ginenean txaleku sallbabidasak kendu, maletak hartu eta gure kanpamendura
abiatu ginen.Kanpamendura iritsi ginenean, gelaka, txabolatan sartu ginen eta bakoitzak ohe bat aukeratu zuen.



Gero pedaloetan ibiltzera joan ginen. Ordubete bat pasa genuen urtegian zehar. Pedaloetan ibiltzetik iritsi ginenean bakoitza bere txaboletara joan zen. Pixka batean jolasean ibili eta bazkaltzera joan ginen. Bazkaltzeko fideoak, redondoa eta izozkia zegoen.



Bazkaldu eta gero bakoitza bere txaboletara joan ginen eta irakasleek esan ziguten frontoira joan behar genuela ekintza batzuk egitera. Baloiarekin jolastu ondoren, meriendatu egin genuen eta meriendatzeko jamon de yorken bokadilo bat zegoen.



Gero surf, windsurf eta Optimist egiteko aukera zegoen. Ekintzatan oso ondo pasa genuen. Ekintzak egin eta gero piskabatean jolastu eta afaltzera joan ginen. Afaldu egin genuen eta afaltzeko janari hau zegoen: entsalada, xolomoa piperrekin eta natila.



Afaldutakoan, jolastu eta lotara joan ginen.

ZUHATZA: 2010 URRIAK 7,OSTEGUNA

Ostegun goizean, jeiki eta jantzi egin ginen. 9:00etan gosaldu genuen: esnea Cola Caorekin, mermelada eta bolloak jan genituen.

Egurrezko txaboletara joan ginen arropaz aldatzera. 11:45etan, barku batean urtegiaren beste alderaino joan ginen, ura bare zegoelako surfean ibiltzeko. Luis izeneko monitore petral, bizardun batekin, surfean ibiltzen hasi ginen, bere arau zorrotzekin. Zodiak batekin ibiltzen zen, guri olatuak egiten.

Taularen gainean ibiltzea oso zaila zen, beraz, askotan eroritzen ginen. 1:00etan uretatik izoztuta atera ginen. Ondoren, lehen etorri ginen barkuan itzuli ginen irlara.

Gure txaboletara joan ginen aldatzera, pixka bat jolastu eta bazkaltzera joan ginen. 2:00etan bazkaltzen hasi ginen: garbantzuak, hamburgesa eta jogurta jan genituen.


Bazkaldu ondoren, txaboletan jolasean (futbolean, txisteak kontatzen, kartetan...) ibili ginen.

4:45etan, pedalo eta arrauna zeuden aukeratzeko. Batzuk arraunean eta beste batzuk pedaloetan ibili ziren. Pedaloetan ibili ginenak urtegiaren aldera joan ginen eta arraunean zebiltzanak irlaren beste aldera joan ziren. Arraunean ibiltzea oso zaila zen olatu asko zeuden eta. Azkenean txalupak zeukan motorrarekin itzuli ginen irlara.

5:30etan meriendatu genuen, txokolatearen bokadiloa.


Nahi zuenak bainatzea zeukan eta batzuk bainatu egin ziren eta beste batzuk futbolean ibili ziren.

6:30ak aldera dutxatu egin ginen. 8:15 arte futbolean ibili ginen basoan, nahi genuenak, eta besteak txaboletan egon ziren.

Handik jangelara joan ginen afaltzera: entsalada, arraina patatekin eta flana jan genituen afaltzeko.


Txaboletarako bidean susto batzuk hartu genituen gure gelakoek emanda.

Gauean han zeuden mahaietan hitz egiten egon ginen. Batzuk pijama jantzi eta Joan Zakuren jolasa egin genuen.


Gure txaboletan jolasten ibili ginen, txisteak kontatzen. Gure gelako batzuk ipuinak kontatzen ere jardun ziren... halaxe oheratu ginen 12:00ak aldera.

2010-11-08

ERNIORA IBILALDIA


Urriak batean,ostiralean lehenengo mailatik seigarren mailako ikasleak Erniora ibilaldia egiteko bildu ginen. Goizeko 9:15nak aldera Erniora abiatu ginen.

Herri bidetik abiatu ginen gora, Irure Txiki aldetik pasatuz. Odrira 11:00 aldera ititsi ginen. Zelatunera 12:00 ak aldera iritsi ginen, hamaiketakoa egiten ari ginen bitartean nahi genuen jolasetan aritu ginen.


Nahi genuenok Erniora igo ginen, ordubatak aldera. Han bazkaldu eta jolasten jardun ginen. Beherakoan Joxetxo ikusi genuen.



Beherakoan denak korrika jetsi ginen.


Ordubiak aldera Zelatunera iritsi ginen. Eta Zelatunen jolasten ibili ginen. Batzuk Zelatuneko txabola baten gainera igo ginen. Gure eskolako batzuk zapaburuak harrapatzen ibili ziren.



3:00ak aldera eskolara jeisten hasi ginen.Batzuk laburbidetik jeisten hasi ziren azkarrago joateagatik. Belardian bera ginoazela ume bat erori egin zen asun tartera. Odrira iritxi ginenean atsedenaldia egin genuen. Odrin atsedenaldia egiten ari ginela txakur bat ikusi genuen. Gero eskolara iritsi ginen eta gurasoak agurtu genituen.