2018-05-31

EUSKARAREN ARNASGUNEAK

ARNASGUNEA   ETA   EUSKAL   HERRIKO    EGOERA   SOZIOLINGUISTIKOA



UEMA-tik proposatuta, duela aste pare bat "euskararen arnasgunea" zer den ikasi eta Euskal Herriko egoera soziolinguistikoa zein den lantzen jardun gara eskolako 3, 4, 5 eta 6. mailako ikasleok.

3 eta 4 mailako ikasleak norberaren autobiografia idazten jardun dira, egunean zehar egoten diren leku eta momentu desberdinetan zein hizkuntzetan jarduten diren jakiteko asmoarekin. Ia kasu guztietan, egun osoan euskaraz jarduten dira ia leku guztietan. Jarraian "euskararen arnasgunea" zer den jakiteko bideo bat ikusi dute eta ondorioztatu dutenez, pertsona batek goizetik gauera bere bizitza osoa euskaraz egiteko aukera ematen duen herria da. Horrekin batera, euskaraz egiten jarraitzeko animoak ematen dituzten kartelak egin dituzte.








5 eta 6. mailakook "euskararen arnasgunea" zer den ikasteaz gain, Euskal Herriko eta Errezilgo egoera soziolinguistikoa zein den aztertzen jardun gara. Hor konturatu gara Errezilen ia jende guztiak euskaraz egiten dugula baina Euskal Herrian ez dela hori gertatzen. 




Maiatzaren 30ean gure gelan elkartu gara elkarri egindako lanak aurkezteko asmoarekin, baita 1 eta 2. mailako ikasleei ere. 

Aurkezpena bukatutakoan, eskola kanpoan ipini ditugu Euskal Herriko egoera soziolinguistikoa adierazten duen mapa eta baita 3 eta 4. mailako ikasleek egindako kartelak.




Hemen duzue 5 eta 6. mailakook osatu genuen testua. 








.

2018-05-29

AIKUR ERLE MUSEOAN


Maiatzaren 23an, Urretxuko Aikur Erle Museora joan ginen eta makina bat gauza ikasi genituen erlezaintzaren inguruan!

Ikasleek arretaz entzun zituzten azalpenak eta pozik egon ziren erleei begira.

Gainera, eztia probatzeko aukera izan genuen eta argizarizko kandela eginez bukatu genuen bisita benetan interesgarria.

HH 4-5urte eta LH 1.-2. mailak





UROLARA BISITAN


5 eta 6. MAILAKOAK UROLA INSTITUTUAN


5 eta 6. mailako ikasleak Urola institutura joan gara bertako eskola ezagutzera.

Ongi etorria areto nagusian egin ziguten, bertan Zestoakoak Azpeitiko Karmelo eskolakoak eta Errezilgo eskolakoak elkartu ginen.  

Ongi etorrian gure eskolako ikasle izandakoei Urolako eskolari buruzko galderak egiteko aukera izan genuen.

Ondoren elkarrekin jolasteko aukera izan genuen patioan. Amaitzeko, eskolako instalazioak bisitatu genituen. 








UROLA ETA AZKOITIA BHIko ikasleak gurean

AZPEITIKO ETA AZKOITIKO IKASLEAK ERREZILEN

Azpeitiko eta Azkoitiko ikasleak eskolara etorri zaizkigu beraien bertso, kanta eta dantzak aurkeztera. Beraien artean gure ikasle ohiak zeuden.














ORIENTAZIO JOLASAK AZPEITIAN



           ORIENTAZIO JOLASAK IZARRAITZEKO ATEAN

       5 eta 6. mailakoak iparorratza eta mapa eskuetan ibili dira pisten bila.





2018-05-27

ORIO-TXIKIGUAY


Maiatzaren 25ean HHkoak Oriora joan ginen. Ederki genbiltzan hondartzan baina.... trumoi eta tximistak!!!

Hartu autobus txikia eta Zubietara joan ginen bazkaltzera. Bazkal ondoan Txikiguayra.

Nahiko jolas eginda bukatu genuen egun pasa!!!

Haur Hezkuntza




2018-05-17

ERREZILGO GIDA TURISTIKOA


Gasteizko gaia landu genuenean, Alde Zaharrean egin behar genuen ibilbidearen inguruan hango gida turiastikoa osatu genuen.

Hori aprobetxatuz eta euskarako testu liburuan ematen zitzaigun eredua jarraituz, Errezilgo gida bat egitea pentsatu genuen. Lehendabizi, bisitagarriak iruditu zitzaizkigun eraikuntzen inguruko informazioa bildu eta testuak osatzen hasi ginen. Informazioa bilatu genuenean, ikasleak bi taldetan banatu eta bakoitza gidaren atal batetaz arduratu zen.

Hona hemen osatu dugun testua:


                            

2018-05-16

SARE SOZIALETAN KONTUZ IBILI!

Joan den ostegunean, maiatzak 10, Urolako Batxilergoko 1.mailako 4 ikasle etorri zitzaizkigun sare sozialak era seguru batean nola erabili azaltzera.

Mikel Labaka ikasleohiak eta bere hiru ikaskideek azaldu ziguten kontuz ibiltzeko snapchat,whatsapp,facebook eta instagram erabiltzen dugunean. Izan ere, batzuetan engainatu ahal gaituzte gezurrezko informazioa emanda.

Oso gustura egon ginen eta asko ikasi genuen! 

DATORREN URTEAN BERRIZ ETORTZEA ESPERO DUGU!!



2018-05-13

JAIALDIA BIDANIKO ESKOLAN


Ondoko bideoan ikusiko dituzue Bidaniko eskolan eskainitako kanta, dantza eta antzerkiak.

Ederki saiatu ziren ikasleak ahalik eta ondoen egiten eta txalo zaparrada jaso zuten ordainetan.


2018-05-11

ZUBIETA ETA AQUARIUMERA EGUN-PASA

Lehenengo goiko plazan elkartu ginen autobusa hartzeko.

Zubietara bidean "Geronimo Rulli" eta "Willian Jose" joan ziren gure atzetik. Harmailetako jolastoki estalian eskola denak batu ginen.Handik pixkatera 3 taldetan banatu ginen. Batzuk bideo bat ikustera joan ginen, beste batzuk jolastera, eta beste batzuk instalakuntzak ikustera. Jokalariei sinadura eskatu genien. Ekintzak bukatutakoan bazkaldu egin genuen.  Bazkaldu ondoren bi jokalari etorri ziren mutila (De la Bella) eta neska (Itsaso).

Gero Aquariumera joan ginen .Aquariumen  Orioko balearen hezurrak ikusi genituen. Baita ere "Txuri" eta "Urdin" marrazoak. Arrain mota guztiak zeuden.
,











2018-05-07

Bidania-Goiatzeko jaialdia

Maiatzaren 3an Bidaniko eskolara joan ginen NOLEGAKO antzerkia egitera.

Urtero bezala lau eskola txiki elkartu ginen: Errezil, Bidania-Goiatz, Aizarna eta Albiztur. Eskola bakoitzak antzerki, dantza, bertso eta kantak  eskaini zituen.

Haur Hezkuntzakoek kantuak eta dantzak eskaini zituzten. Lehen Hezkuntzako 1 eta 2. mailako ikasleek bertso, kanta eta dantzak, eta  5. eta 6.mailakook "Koadro lapurreta" izeneko antzerkia   eskaini genuen. Ederki egin genuen.

Antzerki batzuk kanpoan egin genituen eta hotz handia egiten zuenez hamaiketakoa eta gainerako emanaldiak barruan egin genituen.

Eguerdian, bazkaldu eta gero, jolas librea eduki genuen. Beste herrikoekin futbolean ibili ginen.

Arratsaldean, hiru ekintza desberdin egin genituen: Dantzak, Baloi-errea eta mozorro jolasak.







Ederki baino hobeto pasa genuen. Datorren ikasturtean Albizturren izango gara.

Hemen duzue argazkien bildumatxo bat:

2018-05-04

ESKOLAKO JAIALDIA

Aurreko ostiralean eskolako jaialdia izan genuen.

Hura jendetza!!! Hasieran lotsati samar ginen,  baina gero... ederki pasatu genuen!!

Hona hemen gure kantu, dantza, antzezlan eta bertsoak:

 






LH 1-2: Imanol Lazkanoren "Udaberriari bertsoa",  eta "Amaren besoetan" eta "7 lolore" abestiak.





LH 3-4: "Ipuinen erreinuko errege/erregina" antzezlana.




LH 5-6: "Koadro lapurreta" antzezlana.



2018-05-01

MAIATZEKO MENUAK