2019-12-22

GABONETAKO JAIALDIA

Urtero bezala, abenduaren 20an Gabonetako Jaialdia izan genuen eskolan: Olentzerori ongi etorria eman genion, eta guraso eta beste gonbidatuekin batera goiz ederra igaro genuen.

Abestu, dantzatu eta txirula jo ere egin genuen, eta baita Olentzerorekin argazkiak atera ere.








Guraso Elkartekoek hamaiketako ederra prestatu ziguten, eta guk gustura jan, jakina!!!

2. eta 3.ziklokoak Eguneko Zentroan izan ginen, bertako herritarrak zain-zain genituen eta. Atsegin handiz hartu gintuzten eta baita guk kantatu eta dantzatu ere beraiei.

 






    Orain hamabost egun ditugu familia eta lagun giroan atseden hartu eta gozatzeko. 

Beraz, bada,  

GABON ZORIONTSUAK eta URTE BERRI ON!!!

 












2019-12-21

GABON USAINA

Gabonak ate joka ditugula eta, sukaldaritza, marrazketa eta birziklapen tailerretan ekintza desberdinak burutu ditugu.

SUKALDARITZA TAILERRA




MARRAZKETA TAILERRA



BIRZIKLAPEN TAILERRA



2019-12-19

TIPI-TAPA TALDEKOAK GURE ARTEAN

Gaur goizean TIPI-TAPA taldekoak etorri zaizkigu eskolara. 

Lehenengo irteera zuten gaurkoa, eta Belamendi inguruan ibilalditxoa egin ondoren  gure artera hurbildu dira.

Txikienen gela ezagutu eta Gabonetako abesti batzuk abestu dizkiegu LHko ikasle guztiok. 

Giro ederrean izan gara, benetan!

 Eta jakizue hurrengo antolatzen duzuen irteeran ere alboan izango gaituzuela!





 

MERRY CHRISTMAS!


Hirugarren eta laugarren mailako ikasleek primeran abestu digute  "Jingle Bells"  gabon kanta. Guztion partez gabon zoriontsuak opa dizkizuegu.

MERRY CHRISTMAS!


2019-12-16

DINOSAUR SONG



Lehen Hezkuntzako lehenengo eta bigarren mailako ikasleak, ingeleseko saioetan izugarri gustura aritu gara "Dinosaur song" dantzatuz eta abestuz.  Hortxe bideoa, zuek ere ikas dezazuen gure moduan gorputza mugitzen!


COME ON EVERYBODY!



2019-12-13

UNIBERTSOA LH 3-4

Hona hemen LH 3-4ko haurrek "Unibertsoaren" inguruan eginiko bideoa. 



2019-12-08

HHkoak paseoan

Abenduaren 5ean paseo polita eman genuen herri inguruan.
Pozik ibili ginen bazterrak ikusten eta eskolara itzuli aurretik, zimitorioan alturitazka jolastu genuen.









2019-12-05

EUSKARAREN EGUNA


Azaroaren 3an Euskararen eguna ospatu genuen. Eskolako txikienak lokotx-bilketan ari ziren bitartean, zaharragoak erromeriei buruzko hizketaldia izan zuten Imanol eta Maritereren eskutik. Ondoren eskolako guztiok, guraso eta gonbidatuekin batera, dantzatzatzen eta abesten aritu ginen. Egunari amaiera emateko, guztiok batera gaztain jana egin genuen. 

Milesker etorritako guztiei eta gurasoei gaztainengatik!!


2019-12-02

UNIBERTSOA, EGUZKI-SISTEMA ETA LURRA, GURE ETXEA

     Hiruhilabeteko honetan, 5 eta 6. mailako ikasleak gai hauek landu dituzte.  Gai bakoitza talde ezberdinetan banatuta landu dute. Honako pauso hauek jarraitu dituzte:

   -  Gaia aukeratu.
   -  Gidoi bat jarraituz, informazioa bilatu eta informazio moduan erabiliko zuten  testua osatu.
   -  Nik prestatutako galderei testu horretan erantzuna bilatu eta idatzi.
   -  Eskolako beste geletako ikasleei gai erakusteko azalpena prestatu.
   -  Azalpena argitzeko lagungarriak izango ziren muralak egin.
   -  Azalpena errazago ulertzen lagunduko zuten "sketx" laburrrak prestatu.
   -  Azalpenaren bideo-grabazioa egin.


    Oso balorazio positiboak egin dituzte gure ikasleak egindako lanaren inguruan. Oso gustura geratu ziren azalpenaren saioarekin.

    Hemen duzue  atal bakoitzaren inguruan grabatutako bideotxo bana.





























2019-11-26

TRATU ONEN EGUNA

Atzo, azaroak 25,  "Tratu onen eguna" ospatu genuen.

 Goizean, gaiaren inguruan hitz egin eta hausnartzeko, hainbat jarduera egin genituen: bideoak ikusi, ipuinak irakurri, dekalogoa osatu...

Ondoren, familian aukeratutako argazki eta irudiak ere itsatsi genituen gure ikurra den sagar erraldoi batean,  "GUREA, TRATU ONEN ESKOLA" izenburupean.

Azkenik, arratsaldean, guraso, ikasle eta irakasleok argazkia atera genuen eskola atarian, 6.mailako ikasleek tratu onen aldeko adierazpena irakurri ondoren.

Eta orain zer??? Bada, ez dezagun ahaztu eguneroko lana dugula berau:  ELKAR ERRESPETATU eta TRATU ONAK BULTZATU!!!!  

 

 

2019-11-24

ABIETA BARRENAN

Azaroaren 20an Abieta Barrenara joan ginen arto biltzera.

Bittorik erakutsita egin genituen arto-lanak: bildu, zuritu eta aletu.

Hamaiketako goxoa jan ondoren, txori-izugarri polit bat egin zigun eta eskolan daukagu.

Ederki pasa ondoren, oinez bueltatu ginen eskolara.

Eskerrik asko Bittori horrelako aukera emateagatik!!!!!


2019-11-19

HALLOWEEN PROIEKTUA

LH 3-4ko ikasleak,  Lengua Castellana arloan,  "HALLOWEEN" proiektuan murgildu dira, herrialde desberdinetan ospakizun hau nola ospatzen duten aztertu dutelarik.

EUSKAL HERRIA- ARIMEN GAUA




ESTATU BATUAK- HALLOWEEN


MEXIKO- DÍA DE MUERTOS



2019-11-18

POLLITO PIO abestiaren bideoklipa

LH 1-2ko ikasleek Lengua Castellana arloan, "POLLITO PIO" abestiaren bideoklipa estreinatu dute.


2019-11-16

GOIZ PASA AZPEITIAN


Azaroaren 13an HH 4-5 urtekoekin eta LHko 1. eta 2. mailakoekin goiz polita pasa genuen Azpeitian.

Aurrena, Corrado Masaccirengana joan ginen txotxongiloak ikustera eta gero, liburutegira.

Gurasoei eskerrak egin ahal izan genuen joan-etorria.

Bideoan ikusten da umeen poza!


2019-11-13

Antzerki Topaketak Azpeitian


    Azaroaren 12an, Lehen Hezkuntzako 3, 4, 5 eta 6. mailako ikasleekin  Azpeitira jaitsi ginen lineako autobusean.

     Iritsitakoan, Azpeitiako liburutegira joan ginen. Maider liburuzainak  liburutegi osoa erakutsi zigun, gela eta txoko bakoitzean zer zegoen azalduz. Oso dotorea da Azpeitiko liburutegia. Jarraian, nahi genuen gela edo txokora liburuak ikusi eta irakurtzera joateko astia eman ziguten.

     Hamaikak laurden gutxiagotan, liburutegitik atera, hamaiketakoa jan eta Soreasura joan ginen Antzerki Topaketetako lanak ikustera.  Amezketako eskolako ikasleek 3 emanaldi eskaini zizkiguten, zein baino zein hobeagoak.  Oso ondo prestatuak zeuden.

       Ondoren, Sanagustin ondoko parke estalira joan ginen bazkaldu eta jolastera.

       Ordubiak eta hogeian lineako autobusean igo ginen Errezilera. Frontoian jolasean jardun ginen arratsaldeko eskola-saioak hasi arte.













TOPIC-ekoekin txotxongiloak egin ditugu



     Pasa  den  azaroaren  6an,  Lehen Hezkuntzako 3, 4, 5 eta 6. mailako ikasleek  txotxongiloak egin genituen  Tolosako  TOPIC –eko monitorearen gidaritzapean.


    Aurretik hitzartua genuen moduan, online konexio baten bitartez egin genituen 2 geletako saioak. Gure ikasleek TOPIC-eko monitorea gelako arbel digitalean ikusi eta entzuten zuten bitartean, monitoreak bere ordenagailuan ikusi eta entzun zituen gure ikasleak.

      Monitorearen gidaritzapean ikasleek txotxongilo bana egin zuten. Ekintza hau ZABOR KUDEAKETA ETA HONDAKINEN MURRIZKETAREN INGURUAN LAN EGITEKO PROIEKTUAREN  barruan zegoen.  Ikasleek aurreko bi egunetan, TOPIC-ek proposatutako 2 bideo ikusi zituzten. Bi bideo horietan zabor gutxiago sortu, sortutakoa ahal bada berrerabili eta bestela birziklatzea komeni dela ikusi dugu.

    Gela bakoitzean zabor poltsa bana jaso genuen, berrerabiltzeko zaborrez betea.  Material hori erabili genuen txotxongiloak sortzeko.

      Goizean, LH 5 eta 6. mailako ikasleak jardun ziren eta, arratsaldean, LH 3 eta 4. mailakoek. Ikasleek primeran pasa zuten.