2010-06-16

AZPEITIRA ESKOLAK BIXITATZERA


Goizeko 10:00etan abiatu ginen Errezildik. 10:15etan iritsi ginenean aurrena Urola ikastolara joan ginen. Han andre bat zegoen guri ikastola erakusteko zain.
Haurrena gelak erakutsi zizkigun gero jantokia, kasilleroak... oso handia zen ikastola.

Gero Ikasberri ikastolara joan ginen. Gela baten Ikasberriko andereƱo batekin hitz egin genuen. Urolan bezala gelak erakutsi zizkigun, eta azkenik gure edadeko umeekin hitz egin eta pelotan ibili ginen.

Ikasberritik irtetean bazkaltzera joan ginen. Bazkaldu Loiolan egin genuen, gurekin joan zen irakasleak izozkia erosi zizkigun eta baita bere semearentzat baloi bat ere.Gu baloiarekin ibili ginen gustura asko belardian, eta parre batzuk ere egin genituen.

Ondoren pistinara joan ginen eta gu bakarrik ibili ginen pistinan.Azkenik bikotxetan eskolara bueltatu ginen.

OLABERRIA

Ekainak 11an, goizean eskolara etorri ginen eta matematika pixka bat egin genuen. 10:15tan lana utzi eta Olaberrira joan ginen bi kotxetan, eta 11:00 aldera iritsi ginen.

Iritsi ginenean mutil bat zebilen eta barrura sartzeko esan zien guk ibli behar genuela eta. Ondoren kaskoak jantzi, kart bana hartu eta zirkuitora joan ginen.


Lehenengo, entrenamendua egin genuen eta ondoren karrera bat semaforo eta guzti. Gure lagun bat belarretatik ibili zen eta beste biak elkarrekin talka egin eta ondoko kubierta aidean atera zen.



Horrela bukatu genuen: 1. Joseba, 2. Ibon, 3. Jokin, 4. Lorea, 5. Olatz, 6. Ibai, 7.Gurutze, 8.Garazi eta azkena Nerea. Ondoren tabernara joan ginen eta Coca-cola edan genuen.

XABIER MUNIBE ETA UROLA IKASTOLEN EMANALDIA

2010-06-03

EGUNEKO ZENTROAN ESKEINITAKO EMANALDIA


Maiatzaren 5an Borondegira joan ginen Eguneko Zentroakoei antzerki eta musikako emanalditxo bat eskentzera.
Hamar terdik aldera joan ginen jantzi eta eszenatokia prestatu ahal izateko.
Hamaikak eta erditarako han genituen ikusleak eskainiko geniena ikusteko gogoarekin. Aurkezpen bertsoa abestu ondoren "Barakaldora bidean..." izeneko antzerkia eskaini genien. lan polita egin genuen, hasieran urduri antzean hasi bagina ere. Itxuraz, beraien gustokoa izan zen.
Antzerkiaren ondoren, musikako saioetan prestatutako perkusiozko emanaldia eskaini genien. Primeran pasa zuten.
Bukaeran beraiekin solasean aritu ginen eta barre gustora egin genuen. Antzerkian egin genuen dantza afrikarra oso gustokoa izan zutela konturatu ginen. Esan digutenez, arratsaldean, siesta eginda jaikitakoan, bakarreren bat ere dantza hori eginez jardun omen zan.
Gu behintzat oso-oso gustora etorri ginen saioa eskaini ondoren.