2018-12-27

GABONETAKO JAIALDIA

GABON ZORIONTSUAK ETA URTE BERRI ON  DENOI!!! 

ONDO BUKATU URTE ZAHARRA ETA HOBETO HASI BERRRIA!!! 




IÑIGO ARROYO

Oporrak hartu aurreko egunean, Iñigo Arroyo gazte barakaldoarra, BMXn aditua, gurekin izan zen eskolan eta sekulako erakustaldia eskaini zigun.

 Geuri ere utzi zigun bere bizikleta probatzen eta bere aholku eta laguntzarekin lortu genuen geure jauzitxoak egitea!!!

 Hemen dituzue egun horretako bideotxo batzuk:








Ederra izan zen benetan!

 Ondo-ondo segi, Iñigo! 

 Eta mila esker antolatzaileei!!!





2018-12-26

BIZKOTXOA EGITEN

Ikusi ondoko bideoan 4-5 urtekoen trebetasuna sukalderako!

Bizkotxo ederra atera zitzaigun eta opor bezperan barruak goxatu genituen.


2018-12-20

IRUREN ABENDUAN


Abenduaren 19an Irurera joan ginen HH 4-5 eta LH1-2koekin baratzeko lanetara.

Joxerra eta Alicek erakutsita erein genituen tulipan eta krokus tuberkuluak eta baita errefau-haziak ere.
Letxugak eta marrubiak aldatzen ere gustura aritu ginen.

Eskuak garbitu, jolasean ibili eta tipi-tapa eskolara eguraldi ederrarekin.

Eskerrik asko Joxerra eta Alice!




2018-12-19

KONTSUMOBIDE TAILERRAK

Kontsumobide Tailerra



2018-12-18

AITZARTEKO ARDITEGIAN

Abenduaren 11n Aitzarteko arditegia erakutsi ziguten Juan Mari eta Izarok. Gurasoen laguntza jaso genuen bertara kotxez joan ahal izateko.

Arditegia ikusi eta arkumeak besoetan hartzeko aukera ere izan genuen. Ondoko bideoan ikusten da umeen ilusioa!

San Migel Goikoan hamaiketakoa egin ondoren, oinez itzuli ginen eskolara.

Eskerrik asko gurasoei laguntzagatik eta baita Juan Mari eta Izarori ere.


2018-12-17

ENERGIA: motak, energia-iturriak, lorpen eta erabileraren ondorioak, ...


        Azken hilabete honetan "energia" gaia lantzen aritu gara ingurunea eta euskarako saioetan. 

      Testu liburuan zegoen informazioa irakurri, ulertu eta ikasi ondoren lan  bikoitza osatu nahi izan dugu:  aldizkari monografikoa eta bideo bat.  Testu liburuan agertutako informazioaz gain, Errezilen energiarekin zerikusi duen zerbaiten bila jardun gara. Turbinaz argindarra sortzen zuen zentralik martxan ez dagoenez eta bisitatzeko moduko eraikinik ere ez,  Atxukarrotarrak beraien baserrian zegoen burdin lantegiari buruzko liburua utzi digute. Hor irakurritakoaren laburpen erraz bat egiten saiatu gara. Domusa lantegiak ere energiarekin zerikusi zuzena duenez, tarte txiki bat izan du gure lanean.

       Gelakide  guztiak bikoteka taldetan banatu gara. Talde bakoitzak  lanaren zati batetaz arduratu gara. Talde guztien lana koordinatzeaz bikote bat arduratu da, lanak izan behar zuen itxura gordetzeaz, letraren tamaina berdina izateaz, ...  Horrela, aldizkaria osatu izan dugu.

     Bideoa egiteko PowerPoint programa erabili dugu. Talde berdinak beraien lanari zegokien diapositibak egin eta grabazioak egin ditugu.  Diapositiba bakoitzari zegokion audioa itsatsi ondoren, aurkezpena bideo bihurtu dugu.  Pauso guztietaz jabetzeko, bikote bakoitzak denen diapositiba eta audioak lortu eta bideoak osatu ditugu.

          Azken  lana, ikasle bakoitzak aldizkari digitala eta bideoa norbere bloggera igotzea izango da.

          Ea egin dugun lana zuen gustokoa den.  Zuen komentario edo iruzkinak oso gustora jasoko genituzke. Horretarako, orrialde honen azpian duze aukera, "argitaratu iruzkina"-ren gainean klikatuta.

ALDIZKARIA

        


BIDEOA


       






.

2018-12-11

KOADRO LAPURRETA

Joan den azaroaren 14an Azpeitiko Soreasun izan ginen eskolako ikasle guztiok, Antzerki Topaketan "Koadro lapurreta" izeneko antzezlana antzeztu genuen 3.zikloko ikasleok eta.

Egia esan, urduri ginen hasieran horrenbeste jende ikusita gure parean.....baina azkenenan oso gustura geratu ginen egindako lanarekin.

Hemen duzue aukera gure lana ikusteko, Erlo Telebistakoek grabatuta:














.

2018-12-06

EUSKARAREN EGUNA



Astelehenean zeinen ederki aritu ginen amonekin kontu kontari!
Euren garaiko bizimodua, eskola, jolasak… nolakoak ziren jakiteko aukera paregabea izan genuen.

Gero kantu herrikoi batzuk abestu eta gure ikasleek gustura eskaini zizkiguten bi dantza. Gurasoen bisita ere jaso genuen.

Bukatzeko, Guraso Elkartekoek prestatutako gaztain ederrak jan genituen.

Hona hemen bideoa!



ESKERRIK ASKO DOMUSARI!!!

Begira ze ederki gabiltzan psikomotrizitateko saioan HH 2-3-4 eta 5ekoak!


 





Bada, Domusari eskerrak eman beharrean gaude, berak emandako dirulaguntza bati esker erosi dugu psikomotrizitaterako material hau eta!

 






ESKERRIK ASKO BENE-BENETAN, DOMUSA!!!


2018-12-05

IRURE TXIKIN HAZIAK EREITEN

Azaroaren 30ean Irure Txikira joan ginen.
Haziak erein genituen: garia, espelta, arbi beltza, erremolatxa...
Oso ondo erakutsi ziguten.
Hazi batzuk eskolara ekarri ditugu;  ea ernetzen zaizkigun!

Eskerrik asko Edurne eta Joxerra.

Azaro, azaro,
garia erein
eta itxaro!


ANIMALS

Shuffle, shuffle, shuffle, guess... what animal is it?
Duck, pig, rabbit, cat, hen, chick, dog.....
By infants 4 and 5 year old.






2018-12-04

Saint Nicolaus

Saint Nicolaus has visited today San Martin Herri Eskola, and has left some presents for LH1 and LH2 students.








2018-12-03

AZPEITIAN EGUN PASA


Azaroaren 21ean Azpeitian egun zoragarraia pasa genuen.

Soreasun LHko 5. eta 6. mailakoen antzerkia ikusi genuen. Ondoren, Tren Museoa bisitatu genuen eta bazkalondoan Betharrameko erakusketa aretoan txontxongiloekin txundituta geratu ginen.
Gainera, parkean jolasean ibiltzeko aukera ere izan genuen.

Hona hemen bideoa ikusteko aukera!






2018-12-02

ERREZIL SAGAR DULTZEA EGITEN


 Azaroaren 30ean Errezilgo Azokako lokalera joan ginen HHko 4-5 urtekoekin eta LHko 1. eta 2. mailakoekin.
Bertan, Jone eta Belenek errezil sagarrarekin menbrilloa egiten erakutsi ziguten.
Esandakoa egin eta menbrillo goxo-goxoa atera zitzaigun.

Eskerrik asko, Jone eta Belen!