2022-12-30

FRONTOIAN JOLASEAN

 Ederki ibiltzen gara frontoian, bai horixe!




2022-12-29

AITZARTEN

Abenduaren 21ean Aitzartera joan ginen HHkoekin eta LHko 1. eta 2. mailakoekin bertako ardi eta arkumeak ikustera. 

Ardiak non biltzen dituzten eta gazta eder hori non egiten duten ere erakutsi ziguten.

Hori gutxi balitz, hamaiketako bikaina eman ziguten eta pozik bueltatu ginen eskolara.

Eskerrik asko Aitzarteko guztioi! 




2022-12-25

OLENTZERO ETA MARI DOMINGI

 Abenduaren 23an etorri zaizkigu Olentzero eta Mari Domingi Naporekin.

Goiz zoragarria pasa dugu eskolan!



2022-12-22

SUKALDARI BIKAINAK

HHko 4 eta 5 urteko ikasleak sukaldari bikainak dira. Makarroi goxo-goxoak egin ditugu. Ikusi argazkiak:












Jan ondoren errezeta idatzi dugu etxean egiteko. 

"Los sonidos del cuerpo" HH 4-5



TIPI TAPAKOAK ESKOLAN


Abenduak 15ean, Tipi Tapakoak gonbidatu genituen eskolara. Bertan, gimnasiora jeitsi eta 3,4,5 eta 6.mailakook gabon kanta batzuk abestu genizkien. asko gustatu zitzaiela esan ziguten eta gu ere gustura geratu ginen!!!!!

Hemen dituzue ekintza horretako argazki eta bideotxo bat!!









 

2022-12-09

TRATU ONEN EGUNA

 Azaroaren 25ean TRATU ONEN EGUNA ospatu genuen!


                                         Aurreko eguenan horma-irudi polit-polit batzuk egin
                                           genituen. Ikasleok eskuak morez margotu eta
                                            esku markak jarri genituen paperaren gainean.


                                           Egunean bertan antzezlan bat egin genuen LH1 etik LH6 arteko  ikasleok tratu onen  inguruan, eta gurasoak gonbidatu genituen. 

Lehenik  txikienek beraien "Gezurretako muxuak" antzezlana egin zuten. Eta gero LH1etik LH6 artekoek beste antzezlan bat egin genuen.

                                             Oso ondo pasa genuen dantzan eta kantuan. 

                                             ETA GOGORATU: INGURUKO GUZTIAK ERRESPETATU ETA ONDO TRATATU!

 

Haizea O., Haizea U. eta   Mikel Z.                               

                                       



TIPI-TAPA, 3.saioa

     Azaroaren 17an Tipi-Tapako 3.saioa izan genuen.

     Udaletxe aurrean elkartu ginen. Jonek AHOBIZI eta BELARRIPREST  txapak eman zizkigun denoi eta argazkia atera genuen denok batera. 




    Gero, San Antoniorantz abiatu ginen lasai-lasai. Kanposantuko ermitan gelditu ginen, hor zegoen letrero bati buruz hitz egiten. 



    San Antoniora iritsitakoan, dirua bota genuen suerte ona edukitzeko. 

    Goraka-goraka Borondegira heldu ginen, eta han hamaiketako goxo-goxoa egin genuen, hitz egin bitartean. 






    Orduak oso azkar pasa ziren eta eskolara joateko ordua iritsi zen. Hantxe amaitu zen gure ibilbidea.                                                                                          

                        Eskerrik asko guztiagatik!

Nahia, Mikel R., Anaia eta Ainhoa


ELIKADURA OSASUNTSUA

 Azaroaren 10ean Zarautzera joan ginen ELIKADURA OSASUNTSUAren inguruko saio bat egitera.

Lehenengo, Eroskiko sukaldera joan ginen, Josu eta Iban sukaldarien azalpenak entzutera. Zein menu prestatu behar genuen azaldu ziguten, eta baita Euskal Herriko produktuak erabiliko genituela gure bazkaria prestatzeko.

                            
 
 Hortaz,  Eroskin janariaren bila hasi ginen: garbantzuak, porrua, arroza, olioa, azenarioak,....

                                       
 

Berriro sukaldera joan eta barazki gordinak moztu genituen.

                                            
                                           


                                              



                                          
Humusa, arroza barazkiekin eta mamia preparatu genituen. 12:00etan jan egin genuen.  

                                          
      Eroskitik atera eta hondartzan ibili ginen. Eguraldia ederra zegoen eta ur ertzean ibili ginen jolasean.

                                         

                           Oso ondo pasa genuen!!!!!

 

Araitz

2022-12-08

EUSKARAREN EGUNA

 Aurten Euskararen Eguna larunbatez izan denez, aurreko egunean, abenduak 2, ospatu genuen eskolan.

12:00ak aldera Edurne eta Ines etorri ziren taloen masa nola egiten zen erakustera.


                                          
 Arratsaldean  Gloriak taloen masa egin zuen.

                                           
 Denok masa pusketa bat hartu genuen, eta gero talo forma eman genion.

                                                               



Taloak plantxara eraman genituen Susanak, Anak eta Nagorek erretzeko.




          

Taloak txokolatez bete genituen.


          Gero eskolako  haur batzuk  trikiti giroan eguneko zentrora joan ziren taloak                                             hartuta. Gustura hartu zituzten bertako aitona-amonek!











    Eskolatik aterata, frontoian puzgarriak eta ohe elastikoak egon ziren.



                          Oso ondo pasa genuen!!!   Eskerrik asko Guraso Elkarteari!!
Araia eta Aner

ERRUGBI SAIOAK

2022ko azaroaren 16an errugbi saioa izan genuen LH3-4 eta LH5-6ko ikasleok.

                                                Lehenengo LH3-4koekin eman zuten saioa frontoian.



Ondoren LH5-6koekin eman zuten saioa patioan.


Jolas asko egin genituen: zapiaren jolasa errugbiko baloiarekin, errugbiko erreleboak eta abar... 






                                                     OSO ONDO PASA GENUEN!! Eskerrik asko Unai eta IƱaki!!!!

Xabat eta Izarne



2022-12-01

BIDANIRA GOIZ PASA

Asteartean, LHko ikasleak Bidanira joan ginen Hezkidetzaren  inguruan izan ziren emanaldi eta ekintzak ikustera. Bertan, Albiztur eta Bidaniko LHko ikasleekin elkartu ginen eta denok batera pasatu genuen goiza...












Oso goiz polita izan zen, oso ondo pasatu genuen eta lagun berri batzuk ere egin genituen!!!!