2013-12-09

IRAKURKETA TUTORIZATUA

        Azaroak 22an  5 eta 6. mailako ikasleok lan berri honetan hasi ginen, 1 et 2. mailako ikasleei irakurtzen alguntzan gure eredua eskainiz.

        Zerbait mejoratu dute ordutik hona.

      5 eta 6. mailako ikasle bakoitzak 1 edo 2. mailako ikasle bat dugu bikote bezala. Guk, lehenengo, etxera eramaten dugu elkarrekin irakurri behar dugun ipuina, etxean irakurketa lantzeko. Ostiral goizetan 1 eta 2. mailako ikasleen gelara joaten gara, guk hartutako ipuina besteei irakurtzera. Ondoren, guk irakurritakoa beraiek irakurtzen dute. 








       Gure gelako ikasle batek bikoterik ez duenez, saio amaieran, guztioi bere ipuina irakurtzen digu. Irakurri eta gero, 1 eta 2. mailako ikasleek irakurri duten ipuina etxera eramaten dute aste bukaeran etxean irakurtzeko.






        Azkenik, astelehenean liburuak gure gelara ekartzen dizkigute eta guk geure artean aldatu egiten ditugu.



EUSKARAREN NAZIOARTEKO EGUNA

      Abenduaren 3an Euskararen Nazioarteko Eguna ospatu genuen.

      
      Euskararen Eguna ospatzeko eskolara sartu eta lehendabizi egin genuen gauza bezperan egindako txartelak gimnasioan jarritako pankartan itsastea izan zen. Pankartan, abioneta bat beste pankarta bat eramaten agertzen  zen. Pankarta horretan 5 kartulina zeuden eta gainean "EUSKARAZ BIZI NAHI DUT" jartzen zuen.


      Aratsaldean,  hiruretan,  gimnasiora joan ginen  eta betso hau abestu genuen:


                                         
 Jaiotzatikan nola 
geran gu euskaldun
izan behar genduke 
euskararen lagun
guztion aleginez 
bihurtu ditzagun
urteko egun denak 
euskararen egun.



      Hau abestu ondoren hiru kantu abestu genituen: Ikusi mendizaleak, Behin betiko eta Pausoka- pausoka.


      Ondoren, 15:30etan gimnasiako irakasleak altxorraren bila antolatu zigutenez jolasean hasi ginen. Bi altxor bilaketa egon ziren; bat, 2, 3, 4 eta 5 urtekoena eta bestea 1, 2, 3, 4, 5 eta 6. mailakoena. Lehenengo taldekoak (Haur Hezkuntzakoak) eskolan eta eskola inguruan ibili ziren. LHkoak berriz, bi ibilbide desberdin egin genituen: gazteenak eskola inguruan eta zaharrenak herrian.16:00ak aldera bukatu genuen.






     Horren segidan Borondegira joan ginen bingoan jolastera. Aratzek eta Fidelek irabazi zuten. Gero goizean eskolan egindako kukurutxoetan gaztainak sartu eta jan genituen. Goxokiak ere eman zizkiguten eta kanpora irten ginen.


      

Horrela amaitu genuen Euskararen Eguna,oso ondo pasa genuen.



Asteko esaera zaharra


  Azkar eta asko, astoak buztanpetik.

   
    Lan asko eta azkar ezin dira ondo egin. 



 

2013-12-03

EKOSISTEMA

Lehenengo hiruhilabetekoan inguruneko klaseetan "ekosistema" landu dugu. Honen barruan ekosistema, bizitzaren funtzioak, onddoak eta landareak landu ditugu.

Txanelako liburuan testuak irakurri ditugu eta gero laburtu eta koadernoan idatzi ditugu.Ondoren dena buruz ikasi genuen eta kontrola aprobatu genuen.Jarraian taldeetan banatu gintuen Anttonek eta informazioa ere banatu zigun.

Lehenengo aurkezpena prestatzen hasi ginen. PowerPoint programarekin osatu genuen aurkezpena. Ondoren, murala egin genuen landareen sailkapenari buruz. Azkenik aurkezpena egin genuen bi egunetan banatuta. Hainbat guraso etorri ziren. Oso pozik joan ziren etxera.

Hurrengo lana pelikula bat osatzea zen. Lehengo talde bakoitzak aurkezpenean esandakoa mikrofonoz grabatu genuen, AUDACITY programa erabiliz. Movie Maker programa erabiliz irudiak eta audioak elkartuz pelikula bat osatu dugu. Jarraian pelikula Youtubera igo dugu.

Hemen behean ikusi dezakezu gure pelikula.

.

2013-12-02

Asteko esaera zaharrak

Enarak goian hara eta hona, luzaroan eguraldi ona.


Txoriak eguraldi ona adierazten duela.