Urriaren 18an Irati eta Eneritz etorri ziren Donostiako Aquariumetik marrazaren azalpena ematera. Eta honela hasi ziren:
Bost kaxa ekarri zituzten:
Aurreneko kaxan marrazoaren hortzak zeuden; marrazo txikiaren hortzak ziren. 3 – 5 hortz ilara zituzten.
Bigarren kaxan hortz handi bat zegoen; marrazo zuriaren hortza zen.
Hirugarren kaxan kartoizko bi marrazo zeuden, erakusteko alde bat leuna eta bestea zakarra zutela.
Ikusmena: guk baino 7 aldiz hobea dute.
Laugarren kaxan usaimen potoak zeuden. Lehenengo potean algak zeuden,
bigarrengoan sardina bat zegoen , hirugarrenean ozpina zegoen eta laugarrengoan hondarra zegoen.
Dastamena: gizakiak marrazoak jaten ditu, marrazoak dortokak jaten ditu, dortokak marmokak jaten ditu eta marmokak planktonak jaten ditu. Bale marrazoak planktonak jaten ditu.
Elektro lokalizazioa: bera dagoen lekutik 50 kilometrora itsas lehoi bat dagoela jakiten du, GPSa bezalakoa da.
Bosgarren kaxan lau adibide eman zizkigun:
Katu – arraina obiparoa da; arrautzak jarri eta arrautzetatik jaiotzen direnak dira obiparoak.
Toia arraina bibiparoa da, tripatik jaiotzen diren toiak dira bibiparoak.
Zezen marrazoak obibiparoak dira, tripan arrautza bat baino gehiago daude baina ausartenak beste arrautzak jaten ditu eta bat bakarra jaiotzen da.
Bukatzeko, gizakiak marrazoekin egiten ditugun gehiegikeriak erakutsi zizkiguten. Marrazo asko arrantzatzen dira, hegatsak moztu eta bizirik itsasora bueltatzen dira. Hegatsik gabe, marrazoak hil egiten dira.